Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea York-era goaz, Sword Spectacular jaialdira

Dokumentuaren akzioak

York-era goaz, Sword Spectacular jaialdira

2008/05/19 15:48
Ingalaterra, York-era (zaharrera...) goaz datorren asteburuan. Ezpata-dantzen munduko jaialdi handienean parte hartuko du Kezka dantza taldeak. Maiatzaren 23tik 26ra ospatuko da York-en International Sword Spectacular jaialdia eta Arrateko ezpata-dantza erakutsiko du bertan Eibarko dantza taldeak.
2007-09-08_Arrate_FL_6962
9 herrialde, 50 ezpata-dantza talde eta 700 ezpata-dantzari bilduko ditu asteburu honetan Ingalaterrako York hiri zaharrean Sword Spectacular jaialdiak. Italia, Alemania, Txekia, Beljika, Noruega, Austria, Estatu Batuak eta Ingalaterrako taldekin batera Euskal Herriko ezpata-dantzen ordezkaria izango da Eibarko Kezka dantza taldea.

Lau urtetik behin ospatzen da Sword Spectacular. Larunbat eta igandean York-eko kaleak Europa eta Ameriketako ezpata-dantzek beteko dituzte, eta igande arratsaldean emanaldi berezia eskainiko dute taldeek York Theatre Royal antzokian.

Hilt and point

Europako dantza tradizio zahar eta zabalduenetakoa dugu ezpata-dantzena. Sei, zortzi, hamabi edo hogei dantzari, apaingarriak buru eta bularrean, txintxarriak belaun azpian eta ezpatak eskuetan. “Hilt and point” alegia “heldulekua eta punta” motako ezpata-dantzak bilduko ditu Sword Spectacular jaialdiak.

Horrek esan nahi du dantzariek ezpatak elkarri ematen dizkiotela, batek heldulekutik hartzen du ezpata eta besteak puntatik, eta horrela katea eta formazio bereziak osatzen dituzte.

Mota honetako ezpata-dantzak oso zabalduak daude Europan barrena eta XV. mendetik ezagutzen dira. Ingalaterrako hiri historiko ederrenetakoa batean, York-en buruko da jaialdia.

Ikusi eta ikasi

Arrateko ezpata-dantza erakusteaz gain, ezpata-dantzei buruz ikasteko aukera bikaina izango da Sword Spectacular. Antwerpen-eko Lange Wapper-eko lagunak agurtu, 2006-05-27-Ezpdantz-FelipeLoyola_491 Italia, Noruega edo Txekiako ezpata-dantzak ezagutu, Estatu Batuetako Orion Longsword taldeak eskainiko duen ikastaroan parte hartu eta ezpata-dantzen alorreko adituen hitzaldiak entzuteko aukera izango dugu. Izan ere, Stephen  Corrsin, Elsie Dunin eta Ivor Allsop-en hitzaldiak entzuteko aukera izango dugu York-en.

Corrsin ezpata-dantzen alorreko nazioarteko aditua da, gai honi buruzko liburu bikain baten egilea (euskal ezpata-dantzen inguruko erreferentzia bilduma onena dakar bere liburuak!) eta Pospíšil ikertzaile txekiarrak XX. mende hasieran Europan barrena (Euskal Herrian ere bai) egindako ezpata-dantzen filmazioak izango ditu mintzagai.

Kezka dantza taldearen 50. urteurrena ospatzeko opari bikaina izango da York-era egingo dugun bidaia.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com