Dokumentuaren akzioak
Arku-dantzak Euskal Jaiaren asteburuan
Ezpalak, arku-dantzen nazioarteko jaialdia ospatuko da bihar
(larunbata) eta etzi (igandea) Iruñean eta Eibarren. Frantzia
(Toulouse), Galizia (Betanzos), Errioxa (San Asensio), Nafarroa
(Iruñea, Monteagudo), Bizkaia (Lanestosa) eta Gipuzkoako (Añorga, Oñati, Eibar) dantza taldeek parte hartuko dute Ezpalak 2008 jaialdian. Azken orduan Chimiche (Kanariar irlak) herriko taldeak kale egin du hegazkin txartelekin gertatutako arazo baten ondorioz.
Ibarzabal, 100 urte ondoren
Gregorio Santa Cruz-en liburuan azaldutakoaren arabera arabera, "Ibarzabal arku-dantza azken aldiz 1908an egin zuten, Eibarren ospatu ziren Euskal Jaietan. Ordukoan Jose Azpiazuk gidatuta eta, besteak beste, Eulogio Garate, Fernando Garate eta Candido Arrizabalaga partaide zituen taldeak dantzatu zuen. 1948an Santa Cruzek, Eulogio Garatek emandako argibideetan oinarrituta, moldatu zuen dantza berriz. Baina, azalpenean argitu bezala, moldaketa emakumeentzat eta dantzari kopurua 17tik 13ra murriztuz egin zuen Santa Cruzek".
Aurten 100 urte ospatzen dira Lore Jokoak Eibarren ospatu zirela eta besteak beste Antxon Narbaizak ospakizun horri buruz prestatu duen liburua argitaratu du Ego Ibarrak. Hori guzti hori gogoan argi geneukan zein arku-dantza egingo genuen Ezpalak jaialdian Eibarko dantzariok. Eibarren badira urte batzuk ez dugula dantzatu eta oraingoan 1908ko emanaldia gogoan, mutil eta neska, denok dantzatuko dugu Ibarzabal arku-dantza.
Ezpalak, arku-dantzen nazioarteko jaialdia
Iruñean, maiatzaren 31an, larunbatean, 18:00etan Burgoen Plazan.
Eibarren, ekainaren 1, igandean 12:30etan Untzaga Plazan
Ezpalak, arku-dantzen nazioarteko jaialdia
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kezka dantza taldea
Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.
Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.
2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.
Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.
1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.
Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Xabier Etxabe on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- Juana Goikoetxea on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- oier on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19
- Patxi Montero on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19