Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

Inauterien eta axeri-dantzen inguruko ikastaroak Dantzan Ikasin

2011/12/30

Urtarrilean bi ikastaro eskaini dira Dantzan Ikasi egitarauan. Thierry Truffaut-ek Lapurdiko eta Europako inauterien inguruan jardungo du, eta bestetik, Andoaingo axeri-dantza elkarteak axeri-dantzaren inguruko ikastaroa eskainiko du.

Gehiago irakurri

Koko-jantzien erakusketa Armagintza Museoan

2011/12/14

Bihar inauguratuko dugu Eibarko Armagintza Museoan Koko-dantzen inguruko erakusketa. Poliki-poliki Portalea Kultur Etxeko bosgarren solairura igotzen ari dira koko-dantzari eta koko-marruak, eta mamarru, burburixo, masusta eta aixerixak beren tokia hartzen dira Museoan. Abenduaren 15etik urtar...

Gehiago irakurri

Arrateko Amaren dantzak: 2011ko argazki-kronika

2011/12/07

Ba horrelaxe, taldeko argazki ofizialarekin hasiko dugu 2011ko Arrateko egunaren kronika hau. Ezkerretik hasita, 1. lerroan: Anartz Fernandez, Joseba Aranzabal, Aiert Ibarbia, Aritz Iglesias, Josu Garate, Claude Iruretagoiena, Jon Iruretagoiena, Irati Kortabitarte, Oier Araolaza. 2. lerroan: En...

Gehiago irakurri

Coque: dantza eta margolaritza lotu zituen gerrako umea

2011/11/17

Pasa den azaroaren 14an ekitaldi berezia izan dugu Portalea Kultur Etxeko dantza gelan. Carmen Kilnerren eskutik, Jose Maria Martinez Coque-ren bizitza, izaera eta lana ezagutu, eta "Balletomania" bere margo-lana eman zion Kezka dantza taldeari. Loturak izan zituen mintzagai Carmen Kiln...

Gehiago irakurri

Coque-ren margo bat jasoko du Kezka dantza taldeak

2011/11/09

Datorren astelehenean, azaroaren 14an, Portalea Kultur etxean, Jose María Martinez Castillo Coque-ren margolan bat emango zaio Kezka dantza taldeari. Margolanaren dohaintza Carmen Kilner-ek egingo du, The Basque Children of ’37 UK (BC‘37A UK) elkartearen ordezkariak. Elkarte honetan bi...

Gehiago irakurri

Aunitz Urtez: argazki kronika (II)

2011/10/28

Aunitz Urtez ikuskizunaren argazki-kronikaren bigarren entrega. Lehenengoan ezpata-dantzak ikusi baditugu, orain irradakak, soka-dantzak, jotak eta kontra-dantzak ditugu. Aunitz Urtez 2011 [argazkiak] ...

Gehiago irakurri

Aunitz Urtez: argazki kronika (I)

2011/10/27

Pasa den urriaren 16an, Bilboko Arriaga antzokian eskainitako Aunitz Urtez ikuskizunaren argazki-kronikaren lehen kapitulua. Juan Antonio Urbeltz eta Argia dantzari taldeko dantza-maisuen zuzendaritzapean, Donostiako Argia, Iruñeko Duguna, Elgoibarko Haritz eta Eibarko Kezka taldeko dantzariak ari...

Gehiago irakurri

Arrateko ezpata-dantza Bilboko Arriaga antzokian

2011/10/13

Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, Aunitz Urtez ikuskizun berria aurkeztuko du Argia dantzari taldeak igandean, urriaren 16an, Bilboko Arriaga antzokian. Aunitz Urtez ikuskizunean Arrateko ezpata-dantza eskainiko da, Iruñeko ezpata-dantzarekin batera. Ezpata-dantzak, irradakak, s...

Gehiago irakurri

Dantza Coliseoan: Aracaladanza: Nubes

2011/09/27

Aracaladanza: Nubes 2011ko urriak 12, asteazkena, 17:00etan Irudimen handia zuen margolari belgikarra zen René Magritte . Bere margolanetan ezinezko gauzak agertzen ziren: sagar erraldoia, gizonen euria, behatz eta hatzazkalak zituzten zapatak... eta lainoak, lainoak behin eta berriz ageri ziren...

Gehiago irakurri

Dantza Coliseoan: Ostrukaren zuloa

2011/09/27

Ertza: Ostrukaren zuloa 2011ko urriak 7, ostirala, 20:30ean Asier Zabaleta ibilbide sendoa burutzen ari den euskal koreografoa da. Ezkion (Gipuzkoa) jaio zen 1972an, eta 1990eko hamarkadan Arteszena, Adeshoras, Vicente Saez, Hojarasca, Maskarada eta beste zenbait konpainiarekin aritu zen. 1999...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Kezka dantza taldea on Jesus Irizar "Txutxin", Oñatiko dantza-maisua hil da

2024/05/02

Eskerrik asko Txutxin erakutsi diguzun guztiagatik eta euskal dantzan duintasunez aritzearen garrantzia ikustarazteagatik. Doluminak Irizartarrei eta Maite eta Mikel soka-lagunei.

Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez

2023/06/22

Eskerrik asko Duguna! Ez dugu horrelakorik merezi, baina elkarlana ospatzeko beti prest.

Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!

2021/10/29

Ederra emanaldia, argazkiak eta kronika! Biba zuek!

Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online

2021/06/09

Bai, domekan Etxebarrian plazan izango da.

Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online

2021/06/08

Ezingo da Coliseo bertara joan ikustera. Pantaila bidez bakarrik ikusi ahal izango da, hemen jarriko dugu lotura.

Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.

2021/02/04

Doluminak Dugunatarrei Eibarko dantzarien partez.

Kezka dantza taldea on Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da

2019/07/03

Arrateko dantzak prestatu genituenetik Jesus Pomaresekin zorretan gara, ezpata-dantza berritzeko ahaleginean San Lorentzokoen ereduak eta dantza berrien sorkuntzari buruz Jesus Pomaresek eta Mikel Larramendik idatzitako artikulu bat ezinbesteko argia eman baitzigun. 1987an, Dantzariak aldizkarian argitaratu zuten Pomaresek eta Larramendik "Acerca de la composición de danzas nuevas" izeneko artikulua. Bertan ikasi genuen dantzak ongi atontzeaz gainera, harrera goxoa egingo zien festa ondo hautatzeak zeukan garrantzia, elkar-elikatze horrek ekarriko baitzuen ahaleginaren arrakasta edo porrota. Ideia funtsezkoa izan zen hori guretzat, eta hori ere, artikuluan aipatutako guztiaz gainera, zor diogu hain goiz joan den Jesus Pomaresi.

Kezka dantza taldea on Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria

2018/03/06

Zorte izugarria izan dugu zure doinura dantzatzeko aukera izan dugulako. Euskal musika eta dantzarako musika maitatzen irakatsi diguzu eta gure dantza bizitzari jarri diozun soinu banda hori gurekin utzi duzu partitzeko tenorian. Mila esker Marian eta ez adiorik, gurekin geratzen baita zure izana.

Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko

2017/12/15

Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Zozketa egin dugu jasotako erantzun guztien artean eta Irati Arangureni egokitu zaizkio sarrerak. Berarekin harremanetan jarriko gara sarrerak helarazteko.

kezka on Aurresku bat Usartzan 1932an

2017/01/31

Felix, bakoitzak bere zoroa bizi du! ;-)
Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com