Nori egiten diogu dantza?
Euskal Herriko Itzuliaren etapa irteera Eibarren. Lehen Euskal Bizikletarekin bezala, orain ere, etapa irteeran agurra dantza egiteko eskaera egiten digute. Badira zortzi-hamar urte protokolo hori egiten dugula. Handik eta hemendik etorritako txirrindulariak pedalei ematen hasteko prest zeudela, haien aurrean jarri, eta agurra dantzatzen genien lehen urteetan.
Euskal Bizikletaren etapa irteera Eibarren (2006).
Aurten ere halaxe gertatu da. Josu Garate joan da protokoloarekin kunplitzera, eta Usartzako txistulariak prest albo batean.
Dantzan hastera zihoanean, karrerako zuzendaria eta kirol zinegotzia, azafata pareak lagunduta, jarri dira zintaren aurrean aurreskua jasotzeko. Txirrindulariei bizkarra emanez, eta dantzaren eskaintza beraientzat bailitzan jokatuz.
****Eguneraketa (2017-04-05)******
Egunotan Iruñetik abiatu da EHko Itzulia 2017 eta Dugunako dantzariak izan dira aurreskua dantzatzen bertan. Herri eta plaza aldatu da, baina eszena bera: agintari eta antolatzaileak txirrindularien aurrean aurreskua "jasoz", eta Cofidis-eko ziklista harritu bat albo batetik begira zer gertatzen ari den jakin nahirik...