Orain arteko ekarpenak
Eibarko Dantzari Eguna 2014
2014/06/23
Euskal Jaiak grisetik agurtu bagintuen, Dantzari egunak zeru urdinak eta beroak gordeak zizkigun. Arratsaldean Untzaga Plaza behar bezala atontzeko lanetan gero dantzan baino izerdi gehiago bota zuenik bada!
Arratsaldeko 19:30etan genuen zita Untzaga Plazan dantzariok publikoarekin. Itzalak erdiz...
Ezpata-dantza Benito Lertxundiri Gipuzkoako Urrezko Domina emateko ekitaldian
2014/06/10
Ostegunean, ekainaren 12an, Urrezko Domina emango dio Gipuzkoako Foru Aldundiak Benito Lertxundi kantariari . Ezpata-dantza eskaintzen zaie urrezko dominarekin omentzen dituztenei, eta ostegunean, arratsaldeko 18:30ean dantzatuko den ezpata-dantza prestatzen dihardugu egunotan.
Gipuzkoako zenbai...
Agurra Finalista egunean
2014/06/10
Urte honetako Finalista eguna ekainaren 1ean ospatu zuten Deportiboko mendizaleek, txikienek batez ere. Kezkak ere parte hartu zuen domina banaketan eta han izan ziren Egoitz Blanco eta Miren Hazas agurra dantzatzen, Andoni Altzibar txistu eta danbolinean zutela.
...
Koko-marruak aseturik eta baserritarrak pozik
2014/05/29
2014 honetan, eguraldi onak lagunduta eman ditugu koko-dantzak beste urte batez. Baserritarrek eskuzabal hartu gintuzten eta iluntzean herriko kaleetan, jendez inguraturik girotu genituen bazterrak.
Txistularia ezpata-dantzaren gailurrean
2014/05/26
Danbolinteroak protagonista izan ditu Ezpalak jaialdiak, eta azken 30 urtetan Kezka dantza taldearekin hutsik egin gabe izan ditugun bi musikariei, Andoni Altzibar txistulariari eta Iñaki Barua atabalariari, eta haien bidez dantzara begira musikari lanetan aritu diren eta aritzen diren guztiei, gure eskerrona adierazi nahi izan genien dantza saioaren lehen konpasetan. Horra ba argazkia, Andoni Altzibar ezpaten gainean altxatuta, eta ondoan Iñaki Barua atabalaria. Mila esker biei, Kezkako garai guztietako txistulariei, eta dantzarako jotzen duzuen musikari guztiei!
Danbolinteroak izango ditugu Ezpalak jaialdiko protagonistak
2014/05/21
Hemen dugu Eibarko 49. Euskal Jaia, eta Euskal Jaiaren baitan, Duguna eta Kezka taldeen artean antolatzen dugun Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia. Larunbatean, maiatzaren 24an Iruñean eta Igandean, maiatzaren 25ean Eibarren, Itsasu, Zamora, Cambrils, Stroud (Ingalaterra) eta Berrizko dantzariak eta danbolinteroak izango ditugu Ezpalak jaialdian.
Portugaleteko Folklore Azokan izan gara dantzan
2014/05/12
Pasa den larunbatean, maiatzaren 10ean, Portugaleteko Elai Alai taldeak antolatzen duen Folklore Azokan izan gara beste zenbait talderekin batera eskainitako emanaldian parte hartzen. Iruñeko Duguna, Elgoibarko Haritz, Debako Gure-Kai, Portugaleteko Elai-Alai eta Eibarko Kezka dantza taldeak parte hartu dugu emanaldian.
Korrotik pikutara hitzaldi-dantzatua Bektokixan maiatzaren 9an
2014/05/07
Berreibar Kulturala programa barruan, Korrotik pikutara izeneko ekitaldia izango da ostiral honetan, maiatzaren 9an, Bektokixan. Bertan, euskal dantzaren historia bat, hitzez kontatua eta gorputzez dantzatua eskainiko dute Gari Otamendik eta Oier Araolazak.
Soka-dantza Santa Kurutzen 2014
2014/05/06
Mandiola eta Gorosta aldeko baserritar gazteek Santa Kurutzeko jaien ardura bere gain hartzeaz gain biziberritu egin dituzte azkeon urteotan. Giro ederra izaten da Eibarko ermita politenaren bueltan eta igandean han dantzatzen da soka-dantza, baserritarrak eurak sokan direla, aurresku, atzesku eta zerbitzari lanetan Kezkako dantzariak, eta musikari Usartza txistulari taldekoak aritzen direla.
Zamaltzaina eta Lajkonika elkartu zirenekoa
2014/04/04
Krakovian, Polonian izan gara martxoko azken egunetan. Zuberoako Zamaltzaina eta Krakoviako Lajkonika elkartu eta elkar ezagutu duten ekitaldian parte hartzeko aukera izan dugu. Krakoviako Historia Museoak Lajkonik izeneko hiriko zaldiko ezagunari buruz erakusketa antolatu du, eta Europan eta mundu zabalean dauden antzeko zaldikoak erakutsi nahi izan ditu. Horien artean aipamen berezia egin diote antolatzaileek zamaltzainari, eta hain zuzen, zamaltzaina gorpuztu eta bere dantzak bertan erakustera gonbidatu gaituzte Krakoviara.
Orain arteko erantzunak
Kezka - Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko
2017/12/15
Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Zozketa egin dugu jasotako erantzun guztien artean eta Irati Arangureni egokitu zaizkio sarrerak. Berarekin harremanetan jarriko gara sarrerak helarazteko.
Kezka dantza taldea - Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi
2015/11/17
Zorionak Marian eta Juanan eta Argiako familia osoari. Zorionekoak gu zuekin ikasteko eta dantzatzeko aukera izan dugulako.
Kezka dantza taldea - Nor da kartel honetan ageri den dantzaria?
2015/09/30
Hori da Oier Ibarbia! Bi puxtarri zuretzat!! Ikusten da senidetasunak laguntzen duela edozein posturatan ezagutzen odol berekoa!
Kezka dantza taldea - Ezpalak 2014, Eibarko jaialdia
2014/06/10
Eskerrik asko Patxi. Egia esan nahiko kontu sinplea iruditu zitzaigun guri, eta kezka genuen funtzionatuko ote zuen... Ume (eta heldu...) asko batera dantzan jartzerakoan koordinatzeko [...]
Kezka dantza taldea - Zamaltzaina eta Lajkonika elkartu zirenekoa
2014/04/07
Eskerrikasko zure erantzunagatik Mikel! Zumitzezko zaldikoa Poloniakoa da, Wola Kosnowa herriskakoa. Bertan, Eguberri-Urteberri sasoian eske errondan (Kolędowanie) ateratzen diren taldeetan ageri ohi den zaldikoa da.
kezka - Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza
2012/12/08
Gurean ez dakigu ziur zenbat izango ginen. 180 bat kalkulatzen dugu, baina egia esan zehatz ez dakigu, ze batzuk kale, hasierako kopurua ere gutxi-gora-beherakoa zen, [...]
kezka - Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza
2012/12/08
Ba egia esan, ez zitzaigun okurritu egin ere Guiness errekorrena. Egin genuenean batek baino gehiago galdetu zigun, eta gure erantzuna zen munduan milaka zinta-dantza egiten [...]