Lagun arteko soka-dantzan III. Haritz dantza taldea

2022/05/31
Lagun arteko soka-dantzan III. Haritz dantza taldea

2021eko azaroan Iruñean eman genituen bi emanaldi haietako baterako Elgoibarko Haritz dantza taldeko lagunak ere gonbidatuak genituen, baina egutegi arazoak tarteko, ezin izan zuten gurekin izan. Lasai! Antolatuko dugu beste bat, buruz-buru, udaberri aldera. Esan eta egin! Apirilaren 9an, beraz, jarri dugu zita Burguen plazan.

Ciceronerena egite aldera-edo, guk abiatu dugu emanaldia. Sanferminetako trokeo-dantzetako batzuk eman ditugu. Egunak ez du uztailaren 7 bateko dizdira eta argitasunik, baina apirilaren 9a izateko, txukun samar eman ditugu gure dantzak. Hor joan dira bata bestearen ondotik, bi makil-txikiak, makil-handiena, brokel-dantza, arku-dantza eta zinta-dantza.

Argazkia: Iñaki Tristan

Argazkia: Iñaki Tristan

Argazkia: Iñaki Tristan

Argazkia: Iñaki Tristan

Argazkia: Iñaki Tristan

Argazkia: Iñaki Tristan

Elgoibarko lagunen txanda heldu da ondotik. Hasteko, soka-dantza plazaratu dute. Desafioa, eskuz-aldatzeko soinua eta zortziko ezberdinak emanez haien dohaiak erakutsi dituzte, poliki-poliki betez joan diren ikusleen aurrean. Gure bi ordezkari omendu dituzte dituzte sokara gonbidatuz eta agurra dantzatu diete ohore handiz. Mila esker Elgoibartarrak!

Argazkia: Iñaki Tristan

Argazkia: Iñaki Tristan

Gipuzkoako Brokel-dantzako zikloko dantza andana eman dute, ondotik. Uztai-handien dantzarekin hasi, brokel-dantzarekin segi, makil-handienarekin jarraitu, zinta-dantza emanez ondotik, uztai-txikienarekin urrentzeko.

Argazkia: Iñaki Tristan

Argazkia: Iñaki Tristan

Argazkia: Iñaki Tristan

Argazkia: Iñaki Tristan

Bukatzeko, berriz ere gure txanda. Guk gure trokeo-dantzak emanak genituen. Elgoibartarrek haien trokeo-dantzak eta soka-dantza. Beraz, guk soka-dantza genuen faltan! Eskuz-esku heldu eta han abiatu da Haizea Ruiz buruzagia. Mikel Garziarekin batera eman dute haien lehen belauntxingoa. Ondoren, sokako dantzari guztiek hartu duten banan-bana sokaren burua, nork bere urratsak erakutsiz. Eta ohorea itzuli diegu Elgoibarko lagunei, dantzara gonbidatuz. Beste hainbat ikusle ere ekarri ditugu dantzara. Fandango, arin-arin eta karrika-inguruan eman diogu amaiera emanaldiari.

Argazkia: Iñaki Tristan

 

Argazkia: Cristobal Puig

Argazkia: Cristobal Puig

Argazkia: Cristobal Puig

Argazkia: Cristobal Puig