Orain arteko ekarpenak
Goizueta: ez-inauteriak 2021 zahagi-dantza
2021/02/16
Goizuetako mozorroek urteetan inauterietan hartutako irudiekin bideoa osatu dute. Aurten ez da ez inauteririk, ez zahagi-dantzarik izango Goizuetan, baina argazki eta grabaketa zaharrak eta azken urteetakoak bildu eta gogoratu nahi izan dituzte, datorren urtean festak ospatzeko itxaropena galdu gabe. Irudiak: Goizuetako mozorroak. Zahagi-dantza, inauteriak, Goizueta, 2021-02-15.
Amezketa: Talai-dantza 2021
2021/02/14
"Talai, talai, ♬♬♬♬. talai, talai, ♬♬♬♬.
Guk dakigula behintzat, Aralarko inguruotan, XIX. mendetik inauterietan izan dira. Mozorro, txantxo, makila-dantza eta hotsak. Etenaldiak ere bai. Gerra garaian adibidez. Ondorena ere ez zen samurra izan. Ospatu ziren urte batzuetan, etenaldia etorri zen berriz ere. Ospakizunak berriz ere eta ixilunea. 76tik aurrera ordea, 45 urtetan, etenik gabe zuen etxe ataritan izan gara.
Eskerrik asko zuen harrera onengatik, zuen limosna, kafe-anisak, monjauak, erroskilak, sagardo berri, algarak, kontuak eta hitz aspertuak. Eskerrik asko.
Aurten ordea, izurritearengatik ezin izango dugu zuen etxe ataritan egon. Baina hala ere, ez pentsa dantzarik eskaini gabe geratuko garenik. Berriz aukera izan artean, berriz zuen etxe atarian topatu arte, zaindu, izan pazientzia, etorriko dira eta urte hobeak.
Gora inauteriak eta gora talaik."
2021eko Iruinkokoa Dantzan-en bitartez jarraitu ahal izanen da igandean
2021/02/12

Eibar: Koko-dantzak bideoan 2021
2021/02/11
Aratusterik ezin ospatu, Kezka dantza taldeko Koko-dantzariek eta Kokomarruek bideo baten bidez zabaldu nahi izan dute Eibarko inauterien soinua. Mandiola bailaran egindako grabaketan Hartza, Martin perratzailea, Batista kojua, Arraguetako Ama Birjina, Sasikartia, aixerixak, masustak, mamarruak, koko-dantzariak, burburixuak, Kattalin eta Manuela eta Eibarko inauteriko gainontzeko kokomoko guztiak Adolfo Jainaga, Unai Narbaiza, Enrike Montero eta Iraide Ansorena musikarien doinura. Esker bereziak Azpiri eta Mandiola Azpiko baserritarrei. Irudiak: Idoia Lahidalga. Eibarko Klub Deportiboko Kezka dantza taldea Eibarko Udalaren laguntzarekin, Eibar, 2021-02-11.
ImproK, gorputza mugitu eta inprobisatzeko jolas pedagogikoa
2021/02/08

Zubieta: Inauteriak 2021 Zubietako eta Iturengo joaldunak
2021/02/03
Astelehenean Zubietako joaldunek Iturenenera bisita egin zuten, eta, asteartean, berriz, iturendarrek itzuli diete bisita zubietarrei. Bezperan egin zuten hurrengo egunerako zita eta atzo asteartea, arratsaldeko 16:00ak aldera Zubietako herri sarreran elkartu ziren bi taldeak, eta jarraian elkarrekin astindu zituzten joareak. Musukoak jantzita eta distantziak zainduta egin behar izan dute aurtengo jarduna. Hasiera batean dena bertan behera uztea erabaki bazen ere, azken orduan joaldun batzuek urteroko zitari eutsi diote. Aurtizkoak ere ez dira etxean gelditu, baina nahiago izan dute auzotik ez ateratzea. Horrela, Aurtitzen bertan egin dituzte ateraldiak. Zubietako eta Iturengo joaldunak, Zubieta, 2021-02-02.
Ituren: Inauteriak 2021 Zubietako eta Iturengo joaldunak
2021/02/02
Urtarrileko azken igande ondorengo astelehenean Zubietako joaldunek iturendarrei bisita egiteko ohitura dute, eta, asteartean, alderantziz. Inauteriak ez ospatzeko eta kanpoko jendeari Malerrekara ez hurbiltzeko deia egin da, baina joaldunek inauteriei keinua egin izan diete astelehenez. Musukoak jantzita eta distantziak zainduta Zubietako joaldunak Iturenera joan dira bertakoekin elkartzera. Aurtizko joaldunek, aurtengoagatik, nahiago izan dute etxean gelditu. Azken urteetako festa erraldoi eta masifikazio jendetsuetatik aparte, duela hamarkada batzuk egin ohi zen antzera ibili dira aurten: joaldun gutxiago eta ikuslerik apenas. Inauterietan ezinbestekoak diren lagunarteko mokaduak eta jan edanak ezin izango dituzte egin aurtengoan, baina, gutxienez, joareak astindu dituzte. Zubietako eta Iturengo joaldunak, Ituren, 2021-02-01.
Zubieta: Joaldunen inguruko testigantzak
2021/02/01
Zubietako joaldunei buruzko testigantzak ditugu honakoak, Euskokultur Fundazioak bilduak Navarchivo proiektuaren baitan. 1950. hamarkadako aldaketa eta ohiturei dagozkie lekukotasunak. Garai batean lasterka ibiltzen omen ziren Zubietako joaldunak, baina iturendar baten eraginez urratsa aldatu zuten. Gaur egun ere zubietarrek momentu batean egiten dutela korrikaldia azaldu du Ignacio Santestebanek. Alejandro Santestebanek, ordea, dio egungo lasterketa hori ez dela duela urte batzuk egiten zen bera. Kontatzen du Pedro Monako izeneko iturendarra joan zela 1950. urtean Zubietara eta haren eraginez aldatu zutela zubietarrek urratsa. Labaienen eta Elgorriagan ere bazirela joaldunak, jantzirik gabekoak hori bai, ardi eta joare hutsez ibiltzen ziren. Horrela ateratzen omen ziren Zubietan ere 1950eko hamarkadara arte, orduan hasi ziren ttuntturroak eta janzten. Juainas Paulek, berriz, joaldun gazteek taldera sartzeko zituzten betebeharrak azaltzen ditu. Ofizialki eskatu beharra zegoela eta dantza bat egin behar izaten zutela joaldun gaiek. Irudiak: Jaime Albillos (1969) eta Euskokultur fundazioa (2011). Elkarrizketatzailea: Maite Lakar. Zubietako joaldunen inguruko testigantzak.
Mentxu Alkorta dantzaria eta soinujolea hil da
2021/01/25

Festak ez dira ospatu, baina alkate-dantza egin dute Lakuntzan
2021/01/22
