Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Momotxorroak: galduta zegoen Altsasuko inauteriaren berreskuratzea dokumental batean

2024/12/04

“Gure taldea Altsasuko inauterien berreskurapenaren parte izan zen, eta ordutik ospatu izan ditugu, baina belaunaldi berriak etorri dira eta haiek ba al dakite zergatik egiten dugun?”, Andra Mari taldeko Jon Eguskizak azaldu digu galdera horretatik hasi zirela Altsasuko inauterien berreskuratze...

Gehiago irakurri

Durangoko Azoka 2024

2024/12/03

Dantzazaleentzako interesgarria izan daitekeen zerrenda osatu dugu Durangoko Azokarako. Momotxorroei buruzko dokumental emanaldia, dantza kontuak jasotzen dituzten aldizkari eta ipuinak, kopla, trikiti eta dantza doinuak bildu dituzten diskoak edota dantzarako bide emango diguten partitura liburuak...

Gehiago irakurri

Zuberoako Maskaradak 2025 egutegia

2024/11/27

Urtarrilaren 21ean hasi eta apirilaren 27an bukatuko dira 2024ko maskaradak, Pagolako herritarrek emanak. Guztira 15 emanaldi izango dira urtarriletik apirilera astebururo. Ohitura den moduan lehena eta azkena antolatzaileen herrian izango dira, Pagolan, eta beste 12 herri bisitatuko dituzte, Zuber...

Gehiago irakurri

2025eko maskaradak Altzai-Lakarriko gazteek emango dituzte

2024/11/12

Ia hiru hamarkadaren ondoren Altzaiko eta Lakarriko gazteak maskaradak prestatzen ari dira; bi herrietako gazteek elkarrekin emango dituzte 2025eko maskaradak. Ia 40 gazte elkartu dira eta dagoeneko banatu dituzte karguak. Dantzari kopuru polita osatu dute; bederatzi aitzindari ari dira prestake...

Gehiago irakurri

Gerra garaiko dantza eta kantuen bidez korapilotu zen maitasun istorioa zinera dakar Karmelek

2024/10/31

“Dantzaren bidez aukera duzu transmititzeko poza, tentsioa, dramatismoa, borroka... Niretzako dantza batekin transmititzea sentimendu oso potentea da”. Koreografo baten hitzak izan zitezkeen, baina zine zuzendari batenak dira. Asier Altunaren hitzak dira eta grabatu berri duten Karmele filmean ...

Gehiago irakurri

Jantzarien sokan eskutik dabiltza dantzan

2024/10/23

Dantzarako eginiko plaza da. Iurretako plazan egin dugu zita. Urrijena jaiaren aitzakian bertaratu gara, bezperan. Txistu doinu eta txilin hotsik ez da oraindik, hutsik eta isilik dago, dantzarien zain. Segituan agertu dira dantzariak: Antton Mari Aldekoa-Otalora Zamalloa (1951), Maitane Totorika D...

Gehiago irakurri

Mutxikoaren Eguna dator Herri Uzta festibalarekin

2024/10/08

Urriaren 10etik 13ra izango da aurten Herri Soinu elkarteak antolatzen duen Herri Uzta festibala . Uztaritzen izango dira lehen hiru egunetako ekitaldiak; kontzertu, lehiaketa, dantza zein jolasa. Musika tradizionalarekin edota rocka-rekin, dantzarako beta ugari izango dira. Horietako aukera b...

Gehiago irakurri

Bueltan dira Xirribikariak

2024/10/02

Biolinistaz osatutako taldearekin dantzaldia egingo da urriaren 6an Donibane Lohizunen, 11:30etik aurrera, Luis XIV.aren plazan. Xirribikarien taldea izenarekin lehen erromeria egin zuten Gipuzkoa eta Lapurdiko zenbait biolinistak joandako otsailean. Arrabita, edo xirribika, Euskal Herriko dantzald...

Gehiago irakurri

Sanmigeletatik errosarioetara, udako azken dantzak

2024/09/27

Udazkenean sartu garela dio egutegiak, baina udako dantza sasoiari oraindik geratzen zaio zerbait. Azken txanpa indartsua eta aberatsa izan ohi da, San Migel eta Errosario jaietan dantzak protagonismo handia hartzen du gure ingurunean. San Migel eguna irailak 29a eta Errosario eguna urriak 7...

Gehiago irakurri

Beskoitze, Bilbo, Erriberri, Oñati eta Guardiako dantzak izango dira Basauriko Agerketan

2024/09/19

Lapurdi, Begoñako Basilika, Erriberriko inauteri, Oñatiko korpus eta Guardiako dantzak ikusgai larunbat honetan Basaurin. Euskal Herriko Dantza Agerketan Euskal Herriko bost taldek tokian tokiko beren dantzak eskainiko dituzte. Beskoitzeko (Lapurdi) Oinak Arin, Bilboko (Bizkaia) Beti Jai Alai, Er...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Inauteriak 2017 oinarrizko egutegia

2017/01/24

Eskerrik asko bioi informazioagatik.

Dantzan on Plazako dantza aberasten: ingurutxoak eta kontra-dantzak

2017/01/16

Kaixo Goizane,
Guk froga egin dugu, eta prezio diferentzia euskarazko eta espainolezko orrien artean dago. Ziurrenik akatsen bat izango da. Guk dugun informazioaren arabera, 45€-koa da Kutxako bezeroentzako prezioa. Nolanahi ere, bide zuzenena Kutxa Kultur Gelakoekin argitzea izango da. Hemen duzu beren webgunean daukaten telefono-zenbakia: 900 44 55 66
Eskerrik asko zure ohar zorrotz eta zehatzagatik.

Dantzan on Horra, horra, gure Olentzero!

2016/12/29

Bai, halaxe da Elur, twitterren aritu ziren horretaz hizketan Gari Garaialde eta Leire Narbaiza: https://twitter.com/GariGaraialde/status/811528317388124160

Dantzan on "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

2016/11/03

Baiezkoan gaude Endika, baina onena unibertsitatera deitzea duzu, EHUk berak antolatzen baitu. Hemen duzu telefonoa: http://www.ehu.eus/eu/web/complementarios/euskal-dantza

Dantzan on "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

2016/10/11

Egun on Arkaitz! EHUren webgunean, "ohiko galderak" atalean, klaseak "lauretatik zazpietara" izango direla jartzen du, baina antolatzaileek esan digute ordutegia ez dela definitiboa oraindik.

Dantzan on Emakume eta gizonezkoek elkarrekin dantzatu dute Mairuaren Alardeko trokeo-dantzetan

2016/07/28

Eskerrik asko Ion. Arrazoi duzu, guk ere badugu gogoan neskak dantzan ikusi izana 2009 urtea baino lehen. Zuzendu dugu testua.

Dantzan on Lasa 1950 Dantza-jauziak

2016/04/20

Xabier Itzainari helarazi diogu Patxi Monteron galdera, eta honako hau erantzun digu:
"Patxiren galdera, alabainan, garrantzitusa da, eta neke zaut erantzutea. Ene gostuko, dantzatzeko manera hori, indartsua eta elegantea, nun dantzariak ez diren berdin ari bainan bai elgarrekin, joan da dantzari horiekin eta berekin zeramaten munduarekin. Nik orain dela 15-20 bat urte ikusi izan dut, tokian tokika, izpiritu horren orroitzapen zerbeit, eta orduko dantzariekin ere ainitz ikasi dut. Gertatzen ahal zen besta berrietako bezpera ondo batez, edo zikiro batetik landa, edo pilota partida batetarik landa presuna batzu berotzea eta lotzea, batez ere Lapurdi barnekalde eta Baxenabarren, bainan behar zen untsa gertatu!
Gaur egun zertan den? Egia erran, ez naiz gehiago biziki plazaz-plaza ibiltzen eta ez dakit sobera gauzak zertan diren. Jauziak ainitz emaiten direla, hori segur, bainan nola emaiten diren, hori besterik da. Tokian tokika behar litaike behatu. Gure heinean entseatzen gira “izpiritu” horren beiratzen gure xokoan (Itsasu eta inguruetan), bainan zaila da, gazte ainitzentzat jauziak ez beitira baitezpada dantza erakargarriak. Dantza erretxak bezala ikusten dituzte jauziak, Lasako bideoak alderantzizkoa diolarik ene ustez.
Hurbilagotik behatu behar beraz"

Dantzan on Villacañas: dantzatzeagatik ordaintzen duten dantzariak

2016/03/21

Mila esker zuen erantzunagatik! Bai, filme horren berri eman genuen dantzan.eus-en bere garaian: https://dantzan.eus/albisteak/danzantes-liz-lobato
MIla esker gogoraraztegatik!
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com