Orain arteko ekarpenak
Lucia Lakarra Kursaalen dantzatuko da gaur
2019/11/28

Jon Maia: "Utzita neuzkan sentsazioak errekuperatu ditut"
2019/11/27

Altzürüküko gazteek emango dituzte 2020ko maskaradak
2019/11/26

Nina Ananiashvili: "Laurencia ballet paregabea da, Vakhtang Chabukiani izarraren maisulana"
2019/11/22

Marinelen Hornpipe Highlandetan 2018
2019/11/20
Bi gazte Marinelen Hornpipe dantzan lehiatzen ari dira Highland Jokoetan, Perthshiren, Eskozian. Urteetan Eskoziako kulturaren parte izan dira Highland Jokoak, herri-kirol lehiaketa, musika, dantza eta askoz gehiago. Oholtza gainean ikus ditzakegun dantzariak Marinelen Hornpipe dantza dantzatzen ari dira; Eskozian, Irlandan eta Ingalaterran oso ezaguna den dantza da hau, baina Eskozian, bertako dantza-urrats pre-klasikoen tradizioan dantzatzen dute. Pausoak, estiloan eta dantzak eraikitzeko egituretan antzekotasun handiak antzeman daitezke Eskozia, Zuberoa, Gipuzkoa edo Proventzako dantza sistemen artean. Irudiak: Braemar Media. Marinelen Hornpipe dantza, Highland Joko, Eskozia, 2018.
Jon Vallejok Semperoper fundazioaren saria jaso du
2019/11/20

Maritzuli dantza konpainiak Marian Arregi sala ireki du
2019/11/19

Zegama: San Bartolome 2019 Agintarien soka-dantza
2019/11/18
Zegamako agintariek dantzatutako aurreskua duzue irudi hauetan. San Bartolome egunean goizeko 11:00tan San Bartolome ermitatik prozesioa jaisten da herrira txistulariak, Tobera taldeko dantzari-txikiak, San Bartolome santua eta apaiza. Zupurruti kaleko bidegurutzean herriko agintariak batzen zaizkie eta denak parrokiarako bidea hartzen dute. Eliza atarian dantzari-txikiek, arkuekin zubia egiten diete San Bartolomeri, agintariei eta herritarrei. Meza ondoren, Jose Maiora plazan, Zegamako agintariek soka-dantza egiten dute.
Soka-dantza udaletxeko pleno aretoan hasten da. Handik jaisten dira dantzariak eta agintariak eskuz esku lotuta plazara. Zegamako agintarien aurreskua, Goierriko alkatetzen protokolo koreografikoaren tradizioaren baitan kokatzen da eta 1997an berreskuratu zen, ordutik urtero egin izan da. Agintariekin batera irten dira Tobera dantza taldeko dantzariak sokan eta errituaren zenbait momentutan agintariak ordezkatu dituzte. Honako zatiak dantzatu ohi dira Zegamako aurreskuan:
- soka
- aurreskua eta atzeskuaren desafioa
- abarketak
- aurreskuaren agurra
- atzeskuaren agurra
- gonbidatuen bila
- desafioa
- zortzikoa
- fandangoa
- arin arina
- biribilketa
Irudiak: Maite Irizar. San Bartolome, Agintarien soka-dantza, Zegama, 2019-08-24.
Biarritz: San Martin ezpata-dantza 2019
2019/11/15
Euskaldunak euskal dantzan
2019/11/13
10.000 ikusle, 700 partekatze, 500 atsegite eta hainbat eta hainbat iruzkin eta goraipamen jaso dituzte sarean Heletan grabatutako irudi hauek. Euskaldun jendea ohiko dantzan, besterik ez zaigu agertzen bideo honetan, nor bere dantza-hizkuntzan naturalean aritzea hain da ez-ohikoa, soiltasun eta zintzotasun hori hunkigarri gertatzen zaigula. Huber Knapp-ek 1958an grabatutako Le Curé basque de Greciette filmaren zati bat da, Heletako herritarrak bakoitza bere estilora aske dantzan. Oier Araolazak irudi hauek eta tankerako beste batzuk ikusteko aukera dagoela egun hauetan gogoratu du Eibarko Dantzan Biharrian egoitzan dagoen Soka, euskal dantzaren urratsetan erakusketan. Irudiak: Eire Vila. Euskaldunak euskal dantzan, Dantzan, 2019-11-13.
Orain arteko erantzunak
Dantzan on Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia
2015/02/10
Ba segun noiz (goizez, arratsaldez, iluntzez, egun osoz), ze asmoz (ikusi, argazkiak egin, festan parte hartu...) eta norekin (helduak, umeekin...) joateko asmotan zareten. Inauteri asko nahiko intimoak eta barne kontsumokoak dira. Aldi berean horiek izan daitezke ederrenak... barrutik bizi dituztenentzat, baina kanpotik ikustera joateko ez dira errazak ez oso ikusgarriak (nonbaiten eseri eta entretenimendu bat espero duenarentzat).
Dantzan on San Bartolome de la Torre: Danza de las espadas
2014/12/06
Dantzan.com on Iruñerriko hirugarren Euskal Jaia maiatzaren 17an izanen da
2014/05/05
Dantzan.com on Goizueta: Inauteriak 1991
2014/02/26
http://www.ttipi.net/berria[…]eska-mutikoek-gazte-txokoan
Dantzan.com on Raices 14 - Ordizia: brokel-dantza 1973
2014/02/25
Dantzan.com on Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2013ko diru-laguntzak
2014/02/14
- Judith Argomaniz Jimenez: Hooked
- Idurre Azkue Iruretagoiena: Bailar por bailar (es tontería?)
- Amparo Badiola Mazariegos: Palabras invisibles
- David Guerra Garcia: Outline
- Ziomara Hormaetxe Fernández: Symbiosis
- Maria Ibarretxe del Val: Pink flamencos
- Izaskun Lapaza Rodriguez: Fase tres
- Atxarte Lopez de Munain: Konstruktoen teoria
- Maria Martín Escudero: Re en sol mayor
Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia
2014/02/09