Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Mar de Plata: Euskal Jaia 1953

2020/12/14

1953an Mar de Platan (Argentina) ospatu zen euskal jaiko dantza irudiak ditugu bideo honetan. Mar de Platako euskal etxetik irteten dira dantzariak kalejiran, aurrena haurrak eta segidan helduak. Txistularien atzetik, dantzari batzuek banderak bizkarrean hartuta, hirian zehar desfilatzen dira dantzari taldeak. Segizioaren ondoren, itsas ertzeko zabaldegian dantza emanaldia eskaintzen dute. Momentu batean Gipuzkoako ezpata-dantza egiten ageri dira ezpata-dantzariak, Xemeingoan oinarritutako San Migel ezpata-dantza ondoren. Uztai txikien dantza plazarazen dute, azkenik, poxpolinek. Irudietan ezpata-dantza eta uzta txikiena jaso dira. Irudiak: Noticiero Panamericano 712. Euskal Jaia, Mar de Plata, 1953.

Mummersak etxez etxe

2020/12/10

Konfinamendu eta isolatze garaiotan Irlandako musika eta dantza etxez etxe, aldendutako etxeetan bakardadean direnei eramateko ekimena da The Modern Day Mummers izenekoa. Neguko festetan musika, dantza eta antzerki tradizionalekin eske-errondak egiten dituzte Mummers delakoek eta isolamendua inoiz baino handiagoa  den garaiotan inoiz biano garrantzitsuagoa da folkloreak, kulturak komunitateen bizipozari eskaintzen dioten sostengua. Leitrim County Council, The Modern Day Mummers, Creatrive Ireland, 2020-12-04.

Martinez, Mayor, Santa Coloma, Lezameta eta Uri Oste eskertuko ditu gaur BDBk

2020/12/04

IV. Dantza Tradizionalaren Esker Onak ekitaldia izango da gaur, eta Maria Rosario Martinez, Jesus Mayor, Ana Santa Coloma eta Pedro Lezameta dira aurtengo izendatuak. Esker Onak ekitaldiak dantza tradizionalarekin eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin lotura duten norbanako eta taldeak balioan jar...

Gehiago irakurri

Dantzazaleentzako hamaika produktu Durangoko Azoka online dendan

2020/12/04

Aurtengo Durangoko azoka berritasun nagusia online denda da. COVID-19ak mugatutako azoka izango da 2020koa, baina etxetik erosteko aukera ekarri du pandemiak. Dantzazaleentzako interesgarriak izan daitezkeen zenbait produktu zerrendatu ditugu sarrera honetan. Aurtengo nobedadeak jaso eta aurreko ...

Gehiago irakurri

Juan Antonio Urbeltz saritu du Orreaga fundazioak

2020/12/01

Orreaga Fundazioak Pedro de Nabarra Saria emango dio gaur Juan Antonio Urbeltzi. Nafarroaren egunaren bueltan (abenduak 3) hainbat ekimen antolatu ohi ditu fundazioak, baina aurten ospakizunak bertan behera utzi dituzte. Hilaren bian egingo den ekitaldi bakarrera mugatu dituzte ekintzak. Abend...

Gehiago irakurri

Move, bost dantza mundu erakusten dituen Netflixeko seriea

2020/11/30

Bost kapituluz osatutako dantzari buruzko serie-dokumentala da Move eta Netflix plataforman dago ikusgai. Thierry Demaizière-k eta Alban Teurlai-k zuzendu duten lanak sei koreograforen historiak kontatzen ditu. Koreografoekin batera bakoitzak lantzen duen dantza arloa erakusten du dokumentalak; ik...

Gehiago irakurri

Apaizen soka-dantza

2020/11/25

Irudietan ageri zaigun ezkontza ortodoxo kristauan sokan-dantzan ari dira apaizak. Errumaniako irudiak dira. Ezkongaiak, eliz gizonak eta gonbidatuak, denak batera, eskuetatik heldu eta kantuan ari dira aldarearen inguruan biraka. Abadeak eskuak elkarri emanda dantzan erakusten dituen irudiak, Argia dantzari taldearen apostoluen soka-dantzaren irudia gogorarazten du. Apaizen soka-dantza, Errumania, 2020-10-20.

Zisneak dantzan jarrita bizikidetza bultzatu nahi du Iker Gomezek

2020/11/25

Dantzaren bidez gizarte-balioak eta bizikidetza sustatzen dituen "Zisne eguna antzokian" proiektu eszenikoa osatu du Iker Gomezen dantza konpainiak. Dantza eta teknologia berriak publikoarekin konektatzeko tresna pedagogiko gisa aurkeztu dute proiektua Eszenaz, Azkuna Zentroko arte eszenikoen denbo...

Gehiago irakurri

Txirrita: Jean Mixel Bedaxagar

2020/11/23

Jean Mixel Bedaxagar elkarrizketatu du Allande Boutinek France3-ko Txirrita programan eginiko erreportajean. Zuberotar musikaria, dantzaria, abeslaria eta errementaria dugu Bedaxagar. Lotura estua du dantza eta musikarekin Urdiñarben jaiotako artistak eta Aitzina pika... liburuan jaso nahi izan ditu Zuberoako jauziei, musikariei eta dantzariei lotutako ondarearen eta historiaren printzak. Erreportajeko harribitxietako bat da Garat Haran-i aurrez eginiko elkarrizketako irudiak. Etxahun Iruri, Johaine Kopen eta Agerret Mixkandia izan zituen irakasle xirula eta ttun-ttunarekin eta etxean ikasi zuen dantzan. Anaia Marcel eta Jacky Barcos ere batu dira elkarrizketara eta dantza kontuez eta maskaradak prestatu zituzten garaiaz aritu dira. Jean Mixel Bedaxagarrek xirula eta ttun-ttuna astindu ditu eta aitzina pika jauzia dantzatu dute beste biek. Pastoraletan ere aritu izan da Bedaxagar. 1980an, esaterako, Iparragirreren papera bete zuen. Pastoralean Gernikako Arbola abestia kantatu zuen momentua ageri da. Musikaria, dantzaria, antzezlea eta baita esku-langilea ere. Burdina lantzen duen seigarren belaunaldiko arotza da. Langintza horretan ezagutu zuen Nestor Basterretxea eta bi artisten arteko lankidetzak adiskidetza ere ekarri zuen. Kantugintzarekin oso inplikatua dago, transmisio lanaren emaitza ikusten du. Elkarrizketan zehar abesti bat baino gehiago entzun daitezke Bedaxagarren ahotik. Jean Mixel Bedaxagar, Txirrita, France 3 Aquitania, 2020-03-16.

“Mendi maskaratua” dokumentala Madrilen aurkeztuko da gaur

2020/11/19

Domingo Morenoren Mendi maskaratua edo La montaña enmascarada dokumentala Madrilgo Rizoma jaialdian aurkeztuko da gaur. Pirinioetako neguko festa eta erritualak jasotzen dituen lana Madrilgo Cinetekako Azcona Salan proiektatuko da gaur 20:00etan. Euskal Herriko, Aragoiko, Andorrako edota Roussil...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Horra, horra, gure Olentzero!

2016/12/29

Bai, halaxe da Elur, twitterren aritu ziren horretaz hizketan Gari Garaialde eta Leire Narbaiza: https://twitter.com/GariGaraialde/status/811528317388124160

Dantzan on "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

2016/11/03

Baiezkoan gaude Endika, baina onena unibertsitatera deitzea duzu, EHUk berak antolatzen baitu. Hemen duzu telefonoa: http://www.ehu.eus/eu/web/complementarios/euskal-dantza

Dantzan on "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

2016/10/11

Egun on Arkaitz! EHUren webgunean, "ohiko galderak" atalean, klaseak "lauretatik zazpietara" izango direla jartzen du, baina antolatzaileek esan digute ordutegia ez dela definitiboa oraindik.

Dantzan on Emakume eta gizonezkoek elkarrekin dantzatu dute Mairuaren Alardeko trokeo-dantzetan

2016/07/28

Eskerrik asko Ion. Arrazoi duzu, guk ere badugu gogoan neskak dantzan ikusi izana 2009 urtea baino lehen. Zuzendu dugu testua.

Dantzan on Lasa 1950 Dantza-jauziak

2016/04/20

Xabier Itzainari helarazi diogu Patxi Monteron galdera, eta honako hau erantzun digu:
"Patxiren galdera, alabainan, garrantzitusa da, eta neke zaut erantzutea. Ene gostuko, dantzatzeko manera hori, indartsua eta elegantea, nun dantzariak ez diren berdin ari bainan bai elgarrekin, joan da dantzari horiekin eta berekin zeramaten munduarekin. Nik orain dela 15-20 bat urte ikusi izan dut, tokian tokika, izpiritu horren orroitzapen zerbeit, eta orduko dantzariekin ere ainitz ikasi dut. Gertatzen ahal zen besta berrietako bezpera ondo batez, edo zikiro batetik landa, edo pilota partida batetarik landa presuna batzu berotzea eta lotzea, batez ere Lapurdi barnekalde eta Baxenabarren, bainan behar zen untsa gertatu!
Gaur egun zertan den? Egia erran, ez naiz gehiago biziki plazaz-plaza ibiltzen eta ez dakit sobera gauzak zertan diren. Jauziak ainitz emaiten direla, hori segur, bainan nola emaiten diren, hori besterik da. Tokian tokika behar litaike behatu. Gure heinean entseatzen gira “izpiritu” horren beiratzen gure xokoan (Itsasu eta inguruetan), bainan zaila da, gazte ainitzentzat jauziak ez beitira baitezpada dantza erakargarriak. Dantza erretxak bezala ikusten dituzte jauziak, Lasako bideoak alderantzizkoa diolarik ene ustez.
Hurbilagotik behatu behar beraz"

Dantzan on Villacañas: dantzatzeagatik ordaintzen duten dantzariak

2016/03/21

Mila esker zuen erantzunagatik! Bai, filme horren berri eman genuen dantzan.eus-en bere garaian: https://dantzan.eus/albisteak/danzantes-liz-lobato
MIla esker gogoraraztegatik!

Dantzan on Ituren: soka-dantza 1951

2016/02/22

Andres Iñigo Ariztegik, Iturengo ondareari ekarpen ederra eginez, bideo honetan agertzen diren lagunen identifikazioa egin du.

Ituren, 1951-07-08
10’’. Txistulariak: Miguel Makutso, Burriñenekoa [Burriñenea etxe izena] eta Iñaki Aizkorbe, Azentzenekoa. Atabalaria: Jexux Azpiroz, Iturengo Apezenekoa. Segizioa elizara bidean doa, Pioinea eta Arriberria etxeen parean, Saturnino Telletxea, Iñarrekoa, buru duela -Saturninok suziriak botatzen zituen-.

11’’. Herriko bandera daramana Eustakio Elizalde Arrosenekoa [Arrosanea] da.

13’’. Balentina Idigoras, Jose Ignazio Telletxearen amaren ondoan, Martin Aizpurua doa, Apeztegikoa, garai hartan alkate zen eta ibilbidean barna behin baino gehiagotan ageri da. Haren ondotik, Ignazio Elizalde, Lopetxenekoa [Lopetxonea], eta Periko Mikeo, Aurtizko Apezenekoa.

16’’. Apez betaurrekoduna Tomas Lizarraga, garai hartan Iturengo apeza zena eta don Faustino Arbizu, erretorearen laguntzailea. Gainerako apezak beharbada Jose Ignazio Telletxearen ikaskideak eta lagunak, Jose Maria Setien eta beste batzuk.

17’’. Apezen gibeletik heldu direnak, hauexek: ezkerretik eskuinera, Antonio Goñi, Xixternekoa [Sastrearena], Joxe Ariztoi, Pioinekoa, Ramon Mutuberria, Sotillenekoa eta Maurizio Azkue, Lopenekoa. Joxeren eta Ramonen gibelean, Mattin Azkue, Lopenekoa.

54’’. Martintxo alkatea eta Nikasio Labaien, Juantsenekoa [Joansantzenea].

1’07’’. Nikasioren gibelean, Benedikto Vicente, Herriko Etxeko idazkaria. Benediktoren gibelean, Joxe Ariztegi, Manekoa [Marenea].

1’13’’: Lehen lerroan, Francisco Iñigo, Maixtemattekoa [Mariestebanbaita], Periko Mikeo eta Ignazio Elizalde. Gibelean, Joxe Mari Urroz, Barbenekoa [Barberenea], Domingo Aizpurua, Betenekoa [Beruetenea]. Ignazio Elizalderen eskuinean Jorgitto, Altxunekoa ageri da eta Ignazioren gibeletik, Maximo Ariztegi, Prosentzenekoa [Perosantzenea], aipatutako Joxe Ariztegi, eta Luis Mari Iñigo, Maixtemattekoa [Mariestebanbaita].

1’33’’. Zortzikoa edo mutil dantza, plazan. Ignazio Elizalde, Joxe Mari Urroz, Serapio Sagaseta –txalekoarekin- Palazioko bordakoa, Eustakio Elizalde, Antonio Goñi, Domingo Aizpurua, Eugenio Urroz, Aranburunekoa, Bautista Bereau, Tolatekoa [Tolaretea], Domingo Aizpurua, Eugenio Urroz, Martintxo Baleztena, Iturengo Errandenekoa [Errandonea] eta, azkena, Maximo Ariztegi.

2’11’’. Soka-dantza. Serapio Sagaseta, Maria Angeles, Ignazio Telletxearen arreba, Bautista Bereau...

2’ 38’’. Ignazio Elizalde... eta lau haur pareta kontran. Horietan ttikiena, ustez, Andres Iñigo.

2’ 59’’. Luisa Urroz, Alontsenekoa [Alontsonea], Joxe Mari Urroz, Antonio Goñi... ageri dira.

3’10’’. Victor Sagardia apeza, Palaziokoa, ageri da, ezkerraldean.

3’17’’. Plazaren erdian, ustez, Ignazio Iturbe, Alontsenekoa [Alontsonea].

3’37’’. Saturnino Telletxea, botila eskuan, eta Ignazio Elizalde.

Emakume gehienak agian Telletxearen familiakoak edo lagunak izanen dira, egun horretarako Donostiatik Iturenera etorriak.

Dantzan on Libertimendua

2016/01/14

2016an otsailaren 7an eskainiko da Libertimendua Garazin.

Dantzan on Maskaraden lehen agerraldia bertan behera geratu da

2016/01/12

Martxoaren 6an emango dituzte maskaradak Ezpeizen eta Mitikileko agerraldia apirilaren 17ra atzeratuko da. Hemen maskaraden egutegia gaurkotua: https://dantzan.eus/albisteak/zuberoako-maskaradak-egutegia
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com