Orain arteko ekarpenak
Ion Agirretxe eta Ane Anza dantzariei elkarrizketa Euskadi Irratian
2015/01/08
Gabon egunean Ion Agirretxe eta Ane Anza dantzariak elkarrizketatu zituen Andoni Mutiloak Euskadi Irratiko Amarauna saioan. Biek dihardute etxetik kanpo dantzan, Italian, Turinen dago Ane Anza eta Flandesen, Anberesen dago Ion Agirretxe. Ondoko audioan Euskadi Irratian izandako elkarrizketa osoa ...
Eskola elkarteak 75 urteurrena ospatuko du 2015ean
2014/12/23
75 urte beteko ditu Donostiako Koruko Ama Birjinaren Eskola erakundeak datorren 2015 urtean. 1940an sortu zen elkarte hau, eta urteurrena ospatzeko programa zabala prestatzen dihardute.
2015eko hilabeteroko agenda okupatuta izango dute Eskolako partaide eta dantza zein musika zaleek. Urta...
Lekeitio 1740 Eleccion de mayordomos y fiestas de San Pedro
2014/12/19
Hona "Descripcion Sumaria de la villa de Lequeitio" eskuizkribuaren kapitulu bat. Honetan ageri zaizkigu Bizarracerretia dantzaren eta gainontzeko dantzen inguruko berriak.
...
Asier Uriagerekaren omenez Dantza Gala ospatuko da Mungian
2014/12/18
Les Ballets de Monte-Carlon dantzari nagusia, Asier Uriagereka dantzari mungiarrak bere herritarren omenaldia jasoko du larunbat honetan, abenduaren 20an, Olalde aretoan ospatuko den Dantzan Galan. Andoni Arestiren zuzendaritzapean 50 dantzarik baino gehiagok parte hartuko dantza klasikoa, garaikid...
Zuberoako maskaradak 2015: Idauze-Mendiko gazteen egutegia
2014/12/15
Hamabost urte pasata berriz antolatu dituzte Idauze-Mendiko gazteek maskaradak. 1999an antolatu zituzten azken aldiz idauztarrek eta 2015ekoak prestatzeko maskarada haietan parte hartu zuten arizaleei eskatu diete laguntza. Horrez gain, herritik kanpoko bi laguntzaile izaten ari dira: Maite Davant ...
Zuberoako Maskaradak 2015 egutegia
2014/12/15
Idauze-Mendiko gazteek emango dituzte maskaradak Zuberoan 2015an. Hona egutegia osorik:
Cortesko paloteadoa Kultur Ondare izendatu du Nafarroako Gobernuak
2014/12/11
Irailean, San Migel egunaren bezperetan jakinarazi zuen Nafarroako Gobernuak Cortesko paloteadoa Kultur Intereseko Ondare izendatzeko egitasmoa abiatu zuela eta orain iritsi da onarpena. Era honetan, aurretik izendapen hori jaso duten Lantzeko inauteriak, Ituren eta Zubietako inauteriak, Hiru Beh...
Dantzak eta erromeriak Lorenzo San Juanen grabazioetan
2014/12/10
Lorenzo San Juan b akiotarrak 1951 eta 1955a artean Bizkaiko kostaldean grabatutako dantza irudiak ganbaran ezkutatuta egon dira denbora luzez. Bere ondorengoek irudi horiek konpartitu eta ezagutzera emateko borondatea izan dute, eta horri esker haietaz gozatzeko aukera dugu. Lorenzoren bizitza...
Erosketa zerrenda 2014ko Durangoko Azokarako
2014/12/04
Ostiraletik astelehenera, abenduaren 5etik 8ra izango ditu irekita ateak Durangoko azokak. Urtero esaten dugunez, urtean zehar ez da erraza izaten dantzarekin zerikusia duten argitalpenen berri izan eta erosteko modua izatea, eta Durangokoa izaten da aukera onena. Urteko nobedadeetan ez bada, aurre...
Dantzan.eus domeinuan gaude dagoeneko
2014/12/02
Gaurtik, Euskararen Nazioarteko Egunetik aurrera, dantzan.eus domeinuan aurkituko gaituzu. Aurretik, hamabi urtez gure etxea izan dugun dantzan.com helbideak funtzionatzen jarraitzen du, baina gure etxeko helbidea dantzan.eus da gaurtik aurrera. Gure markari dagokionez, hemendik aurrez Dantzan gara...
Orain arteko erantzunak
Dantzan on Euskal dantza tradizionala baztertu du berriz (2017) Etxeparek
2017/07/28
2017ko uztailaren 27an, Euskal Herriko Buletin Ofizialean publikatu da Etxepare Institutuak "artea, musika eta dantza euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko" diru-laguntzarako partidan, 10.000 euro gehiago jarriko dituela.
Dantzan on Plazako dantza aberasten: ingurutxoak eta kontra-dantzak
2017/01/16
Kaixo Goizane,
Guk froga egin dugu, eta prezio diferentzia euskarazko eta espainolezko orrien artean dago. Ziurrenik akatsen bat izango da. Guk dugun informazioaren arabera, 45€-koa da Kutxako bezeroentzako prezioa. Nolanahi ere, bide zuzenena Kutxa Kultur Gelakoekin argitzea izango da. Hemen duzu beren webgunean daukaten telefono-zenbakia: 900 44 55 66
Eskerrik asko zure ohar zorrotz eta zehatzagatik.

Dantzan on Horra, horra, gure Olentzero!
2016/12/29
Bai, halaxe da Elur, twitterren aritu ziren horretaz hizketan Gari Garaialde eta Leire Narbaiza: https://twitter.com/GariGaraialde/status/811528317388124160
Dantzan on "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk
2016/11/03
Baiezkoan gaude Endika, baina onena unibertsitatera deitzea duzu, EHUk berak antolatzen baitu. Hemen duzu telefonoa: http://www.ehu.eus/eu/web/complementarios/euskal-dantza
Dantzan on "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk
2016/10/11
Egun on Arkaitz! EHUren webgunean, "ohiko galderak" atalean, klaseak "lauretatik zazpietara" izango direla jartzen du, baina antolatzaileek esan digute ordutegia ez dela definitiboa oraindik.
Dantzan on Baionatik Bilbora, dantza ekitaldiak hiriburuetako festetan
2016/07/29
Eskerrik asko! Gehitu dugu.
Dantzan on Emakume eta gizonezkoek elkarrekin dantzatu dute Mairuaren Alardeko trokeo-dantzetan
2016/07/28
Eskerrik asko Ion. Arrazoi duzu, guk ere badugu gogoan neskak dantzan ikusi izana 2009 urtea baino lehen. Zuzendu dugu testua.
Dantzan on Lasa 1950 Dantza-jauziak
2016/04/20
Xabier Itzainari helarazi diogu Patxi Monteron galdera, eta honako hau erantzun digu:
"Patxiren galdera, alabainan, garrantzitusa da, eta neke zaut erantzutea. Ene gostuko, dantzatzeko manera hori, indartsua eta elegantea, nun dantzariak ez diren berdin ari bainan bai elgarrekin, joan da dantzari horiekin eta berekin zeramaten munduarekin. Nik orain dela 15-20 bat urte ikusi izan dut, tokian tokika, izpiritu horren orroitzapen zerbeit, eta orduko dantzariekin ere ainitz ikasi dut. Gertatzen ahal zen besta berrietako bezpera ondo batez, edo zikiro batetik landa, edo pilota partida batetarik landa presuna batzu berotzea eta lotzea, batez ere Lapurdi barnekalde eta Baxenabarren, bainan behar zen untsa gertatu!
Gaur egun zertan den? Egia erran, ez naiz gehiago biziki plazaz-plaza ibiltzen eta ez dakit sobera gauzak zertan diren. Jauziak ainitz emaiten direla, hori segur, bainan nola emaiten diren, hori besterik da. Tokian tokika behar litaike behatu. Gure heinean entseatzen gira “izpiritu” horren beiratzen gure xokoan (Itsasu eta inguruetan), bainan zaila da, gazte ainitzentzat jauziak ez beitira baitezpada dantza erakargarriak. Dantza erretxak bezala ikusten dituzte jauziak, Lasako bideoak alderantzizkoa diolarik ene ustez.
Hurbilagotik behatu behar beraz"