Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jean Michel Guilcherri elkarrizketa Xabier Itzainak

Dokumentuaren akzioak

Jean Michel Guilcherri elkarrizketa Xabier Itzainak

2015/02/04 12:15

Xabier Itzainak Jean-Michel Guilcherri egindako bi elkarrizketaren pasarteak argitaratzen dira hemen. 2008ko otsailaren 18an eta martxoaren 27an, Meudon-en, Jean Michel eta Hélène Guilcher-en etxean egin ziren elkarrizketak. Elkarrizketa horietako zati handi batzuk transkribatu eta Guilchertarrekin errepasatu ondoren argitaratzeko prestatu ditu Xabier Itzainak. Elkarrizketa egin zen hizkuntzan, frantsesez ageri da orain hemen, baina aurrerago osorik euskaratu eta argitaratzekoa asmoa dugu.

Hainbat kontu interesgarri jorratzen ditu elkarrizketan zehar Jean Michel Guilcherrek. Euskal Herrira ikerketa egitera etortzeko arrazoiaz galdetzen dio Xabier Itzainak lehenik eta behin. Ea hemengo berri ba ote zuen. Ezetz dio Guilcherrek. Lagun euskaldun batek eskatuta etorri zela, Bernard Possompès. Arbonakoa zen Possompés, Guilcherren ikaskidea naturaren historia ikasketetan, eta zoologian, entomologo bezala karrera egin zuena. Euskal Herria maite zuela eta harek eskatuta etorri zirela Guilchertarrak Euskal Herrira. Bidarrai eta Itsasura ekarri zituen Possompés-ek, eta Luhusuko eskualdean hasi zituzten ikerketak.

Dantza-jauzien eta Baztango mutil-dantzen jatorriaz, dantza-maisuetaz, aurkitutako dantza-giroaz, euskal dantzen ezaugarrietaz eta beste hainbat kontu dituzteko hizpide elkarrizketan mamitsuan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.