Hemen zaude: Hasiera Albisteak Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

Dokumentuaren akzioak

Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

2015/01/19 09:35

Badatoz eta zenbait lekutara, Aniz, Elgorriaga edo Beskoitzera adibidez iritsi dira dagoeneko aurtengo inauteriak. 2015eko aratoste data nagusiak azpian azaldutakoak badira ere zenbait herritan pasa den asteburuan ekin diete neguko festa hauei. Egutegi honekin, aurreko urteetan bezala, hauetara hurbiltzera gonbidatu nahi zaituztegu. Dena den, erne ibili inauteri horietakoren bat ikustera joateko asmorik baduzue, bertara joan aurretik komeni da bertara deitu eta ospakizunak baieztatzea.

Maskaraden egutegi osoa ikusi nahi izanez gero, sartu hemen.

2015ean honako hauek izango dira data nagusiak dira:

  • Otsailaren 12a, Ostegun gizena, Eguen zuri, Orakunde, Urdelardero, Emakunde, Otsabilko, Sasikoipetsu...
  • Otsailaren 13a, Ostirala, Ostiral mehea, Barixaku erregularra,...
  • Otsailaren 14a, Larunbata, Inaute Larunbata edo Zaldunita bezpera
  • Otsailaren 15a, Igandea, Inaute Igandea, Zaldunita..
  • Otsailaren 16a, Astelehena, Astelehen inautea, Astelehenita,...
  • Otsailaren 17a, Inaute Asteartea, Asteartita, Asteartiñabete, Aratuste martitzena...

 

Inauteriak 2015 egutegia

Urtarrilak 23, ostirala

  • Sunbilla: Puska biltzea

 

Urtarrilak 24, larunbata

  • Donapaleu: Santibate
  • Sunbilla: Puska biltzea
  • Leitza: Ihotek. Herriko etxeetan eskean

 

Urtarrilak 25, igandea

  • Atharratze: Maskaradak
  • Sunbilla: Inauteak

 

Urtarrilak 26, astelehena

  • Ituren: Mozorroak eta Joaldunak
  • Leitza: Ihotek. Baserrietan eskean

 

Urtarrilak 27, asteartea

  • Zubieta: Mozorroak eta Joaldunak
  • Leitza: Ihotek. Baserrietan eskean

 

Urtarrilak 31, larunbata

  • Andoain: Puska biltzea eta Axeri-dantza
  • Beskoitze: Kaskarotak
  • Erratzu, Arizkun: Gizakundea

 

Otsailak 1, igandea

  • Beskoitze: Kaskarotak.
  • Urdiñarbe/Muskildi: Maskaradak

 

Otsailak 5, osteguna

  • Arantza: Mozorro zuriak

 

Otsailak 6, ostirala

  • Arantza: Mozorro zuriak
  • Igantzi: Puska biltzea
  • Donamaria: Puska biltzea

 

Otsailak 7, larunbata

  • Eibar: Koko marruak baserriz-baserri eskean eta koko-dantzak
  • Oiartzun: Intxixuak auzoz auzo eskean
  • Tolosa: Kaldereroak
  • Iruñea: Kauteroen kalejira
  • Lizartza: Baserriz baserriko puska biltzea
  • Asparrena: Arabako herri inauteriak
  • Lizarra: Kalez-kaleko eskea eta Aldabikaren erreketa
  • Donibane Garazi: Santibate
  • Donibane-Lohitzune: Hartzaren eguna
  • Anoeta: Baserrietan eskea eta soka-dantza
  • Igantzi: Puska biltzea
  • Donamaria: Puska biltzea
  • Itsasu: Puska biltzea eta Zan Pantzar-en erretzea
  • Arano: Puska biltzea

 

Otsaliak 8, igandea

  • Lizartza: Kalez-kaleko puska biltzea eta inauteri dantzak
  • Donapaleu: Libertimendua
  • Donostia: Inude eta artzaiak
  • Garindaine: Maskaradak
  • Irun: Inude eta artzaiak
  • Urdiain: Zortzikoa
  • Uztaritz: Kaskarotak
  • Itsasu: Puska biltzea

Otsailak 12, Ostegun gizena

  • Eskoriatza: Urdelardero eguna
  • Errenteria: Azeri-dantza
  • Lezo: Trapujaleen jaitsiera

 

Otsailak 13, Ostiral mehea

  • Agurain: Porreteroa eta Sorgina
  • Segura: Hartzaren esnaera

Otsailak 14, Inaute Larunbata

  • Olazti: Zamarroak eta Neskak
  • Elizondo: puska-biltzea eta Sagar-dantza
  • Galdako: Altsasuko inauteria
  • Behobia: Puska biltzea
  • Durango: Surrandiak
  • Cintruenigo: Zarramuskeroak
  • Hernani: Axeri-dantza
  • Donostia: Jardinzayen konpartsa
  • Beskoitze: Kaskarotak
  • Gallarta: Kalez-kaleko eskea eta dantzak
  • Urruña: Etxez-etxeko eskea eta San Pantzarren auzibidea
  • Itsasu: Puska biltzea eta Zan Pantzar-en erretzea

 

Otsailak 15, Inaute Igandea edo Zaldunita
  • Bera: Inude eta artzaiak
  • Zalduondo: Markitos
  • Unanua: Mamoxarro txikien eguna
  • Amezketa: Talaik
  • Abaltzisketa: Txantxoak
  • Aretxabaleta: Txino-dantza
  • Lesaka: Goitarrak, Zakuzarrak
  • Markina-Xemein: Zahagi-dantza eta Hartza
  • Mundaka: Atorrak
  • Azpeitia: Elegante eguna
  • Uztaritze: Errobiko kaskarotak
  • Donibane Lohizune: Kaskarotak
  • Donibane Garazi: Libertimendua
  • Gernika: Marrauen soka-dantza
  • Beskoitze: Kaskarotak
  • Antzuola: Sorgin-dantza
  • Donostia: Jardinzayen konpartsa
  • Iruñea: Puska-biltza eta kalejira arratsaldean
  • Beskoitze: Kaskarotak
  • Gamere-Zihiga: Maskaradak
  • Kuartango: Arabako herri inauteriak
  • Uztaritz: Kaskarotak
  • Itsasu: Puska biltzea eta Zan Pantzar-en erretzea

 

Otsailak 16, Inaute Astelehena

  • Amezketa: Talai-dantzariak
  • Lesaka: Fraindarrak arraultze-eskean
  • Bera: Zingar-arraultze eskea
  • Goizueta: Puska biltzea baserrietan
  • Lantz: Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak

 

Otsailak 17, Inaute Asteartea
  • Arizkun: Sagar-dantza eta Hartza
  • Lantz: Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak
  • Goizueta: Zahagi-dantza
  • Laudio: Leziagako sorgina
  • Unanua: Mamoxarroak
  • Altsasu: Momotxorroak
  • Burlata: Martingala
  • Agoitz: Cascabobos eta Mascaritak
  • Lekeitio: Estudiantina
  • Eskoriatza: Kukumarro
  • Kanpezu: Toribio
  • Uztaritze: Zanpanzar
  • Errenteria: Sardinaren ehorzketa
  • Lezo: Trapujaleen jaitsiera

Otsailak 21, larunbata

  • Sanfuentes: Kalez-kaleko eskea eta dantzak
  • Saratsu: Herri inauteriak
  • Ihabar: Puska biltzea

Otsailak 22, igandea

  • Ihabar: Inauteria

 

Martxoak 7, larunbata
  • Azkaine: Ihauteak

Dokumentuaren akzioak

2015/01/19 11:35
Urtarrilaren 24ean (27ra bitarte) inauteriak Leitzan eta 25ean Sunbillan.
2015/01/19 12:13
Eskerrik asko Iker.
2015/01/19 14:08
Gida ederra. Hala ere, akats txiki bat gureari dagokionez; Errenterian Azeri Dantza ostegun gizenez izaten da. Eskerrik asko
2015/01/20 10:47
Eskerrik asko Alain. Zuzendu dugu.
2015/02/10 10:31
Kaixo!
Otsailak 14, Inaute Larunbaterako iñok aukera guzti hoietako bat gomendatuko balit eskertuko nuke. Eskerrik asko!!!!
2015/02/10 11:26
Kaixo Zaloa!
Ba segun noiz (goizez, arratsaldez, iluntzez, egun osoz), ze asmoz (ikusi, argazkiak egin, festan parte hartu...) eta norekin (helduak, umeekin...) joateko asmotan zareten. Inauteri asko nahiko intimoak eta barne kontsumokoak dira. Aldi berean horiek izan daitezke ederrenak... barrutik bizi dituztenentzat, baina kanpotik ikustera joateko ez dira errazak ez oso ikusgarriak (nonbaiten eseri eta entretenimendu bat espero duenarentzat).
2015/02/10 16:43
Aupa! Meatzaldeko Harrigorria Dantza Taldearen partez, (Gallarta), Gallartan Otsailaren 14an Goizez kale-eskea egingo da, eta Arratzaldean, Landa-Meatze Aratustea, berdina baina Sanfuentesen Otsailaren 21an. Mila esker aldez aurretik, lan ederra!!!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia

Abaltzisketako Txantxoak puska biltzean, 2005. Argazkia: Oier Araolaza - dantzan.eus CC BY-SA

Erlazionatutako elementuak
Zuberoako Maskaradak 2015 egutegia