Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zuria gure erara, Iztuetari buruzko ikuskizuna Urnietan

Dokumentuaren akzioak

Zuria gure erara, Iztuetari buruzko ikuskizuna Urnietan

2015/01/16 11:00

Urnietako Egape dantza taldeak, Luis Mari Zalduaren ideian oinarrituta eta Edu Muruamendiarazen dantza-zuzendaritzarekin Zuria gure erara, Juan Inazio Iztuetari buruzko dantza, musika eta antzerki ikuskizuna prestatu du asteburu honetarako. Larunbatean eta igandean honetaz gozatzeko aukera izango da Urnietako Sarobe aretoan arratsaldeko 19:00etan.

Luis Mari Zalduan historialariak Iztuetari buruzko ezagutza eskaini du ikuskizuna prestatzeko, Edu Muruamendiaraz koreografietaz arduratu da eta Mikel Agirregomezkorta eszena-zuzendaritzaz. Dantzan Urnietako Egape dantza taldea arituko da, eta hauek laguntzen, Anabas taldeko musikariak izango dira.

Iztuetaren bi lan garrantzitsuenetan, Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia eta Gipuzkoako probintziaren kondaira edo historia, oinarritu dira emanaldia prestatzeko, nahiz eta honen irakurketa libre bat egin duten. Luis Mari Zalduak ikuskizunari buruz Aiurri komunikabideari egindako adierazpenetan argitu du "Iztuetak Gipuzkoako dantzen kanona edo eredua izango zen dantza bilketa bat egin zuen. Bilduma hori oso modu zurrunean ibiltzen da, gauza ukiezin bat bezala. Iztuetaren bizitzari begiratuz gero, ordea, ikusten da bera ez zela inondik inora pertsona zurrun bat; guztiz libertarioa eta gauzak bere erara egitea gustatzen zitzaiona baitzen. Alderaketa horretan paradoxa bat ikusten dugu argi eta garbi, eta hori da obraren abiapuntua". Hona hemen Aiurrik Zalduari egindako elkarrizketa:

Ikuskizunaren helburua Iztueta bera eta garai hartako Gipuzkoa nolakoak ziren erakustea da. Aldaketa handiko garaia zen hura, Ilustrazioa, Frantsesadak eta Lehen Karlistada bizi izan baitzituen Juan Inazio Iztuetak berak, eta guzti hori taula gainean dantza, musika eta antzerkiaren bidez azaltzea da emanaldi honen helburua.

Fitxa artistikoa eta teknikoa

  • Ideia: Luis Mari Zaldua.
  • Gidoia: Mikel Agirregomezkorta, Luis Mari Zaldua.
  • Eszena zuzendaritza: Mikel Agirregomezkorta.
  • Koreografiak eta Dantzen zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz.
  • Musika zuzendaritza: Antton Jauregi.
  • Argi Diseinua eta Soinua: Pablo Lusarreta.
  • Jantziak: Enkarni Cuesta.
  • Koordinazioa: Jaione Jauregi.
  • Argazkiak: Kali Gómez.
  • Diseinu Grafikoa: Maribel Tardío.
  • Atrezzoa: Isidro Salinas.
  • Antzezlea: Jon Unanue
  • Dantzariak: Edu Muruamendiaraz, Intza Cabrera, Irati Goikoetxea, Janire Juanikorena, Karmele Lekuona, Uxue Manterola, Eider Manterola, Irantzu Oiartzabal, Nahikari Sanchez, Garazi Usabiaga. Dantzari txikiak: Aitzol Otegi, Gariñe Serrano, Arixen Unaue Gartzea Zaldua.
  • Musikariak: Perkusioa: Pedro Artetxe. Perkusioa: Julian Cobzaru. Txistua, xirula: Antton Jauregi. Bibolina: Monika Redondo. Bibolina: Helena Soguska. Baxua eta pianoa: Eneko Salaberria. Kitara: Xabier Ubillos. Abeslaria: Aitor Unanue.
  • Ekoizpena: Egape dantza elkartea, Anabas musika taldearekin elkarlanean.
    Laguntzailea: Urnietako Udala.

 

Zuria gure erara.

Egape dantza taldea.
Urnieta, Sarobe aretoa.

  • Larunbata, urtarrilak 16, 19:00etan.
  • Igandea, urtarrilak17, 19:00etan.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.