Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Amphitryon arte-bizien ikuskizuna Alhondigan

Dokumentuaren akzioak

Amphitryon arte-bizien ikuskizuna Alhondigan

2015/01/16 10:25

Amphitryon. Nik neure etxera gonbidatuko zaitut eta zuk zeurera arte-bizien ikuskizuna izango da asteburu honetan Bilboko Alhondigan. Bertako zein nazioarteko antzerki, performance eta dantza konpainiek sorkuntza artistikorako proiektua da hau, eta Euskal Herriko lau antzerki eta dantza konpainiek jarri dute martxan. Horman Poster, Olatz de Andrés, Helena Golab eta Ruemaniak dira hauek eta arteak zuzenean ikusteko programazio egonkorra sustatzea, artisten mugikortasuna erraztea eta bertako proposamenak nazioartera zabaltzea dute helburu. 

Honetarako, Amphitryon proiektuaren bidez, bertako konpainia bakoitzak bere lana aurkeztuko du AlhóndigaBilbaon, eta nazioarteko konpainia bati egingo dio gonbita, AlhóndigaBilbaon esku hartzeko. Nazioarteko konpainiak, bestetik, aukera emango die bertako konpainiei, berak hautatutako esparruan aritzeko.

Helena Golab, artista poloniarrak esaterako, In between lana aurkeztuko du lehen aldiz. Honetan erabakiak hartzeko uneak dituen zailtasunak aurkeztuko ditu dantza, antzerki, musika eta argiztapeneko ikuskizun performatiboaren bitartez.

Helena Golab  Dantzan Bilaka Jaialdiko koordinatzailea da, Euskadiko eta Europa osoko koreografikoekin eta artistekin aritzen da elkarlanean, eta bere lanak hainbat tokitan izan dira ikusgai, besteak beste, Polonian, Frantzian, Venezuelan eta Espainian.

Amphitryon

  • Larunbata, urtarrilaren 17a, 20:00etan.
  • Igandea, urtarrilaren 18a, 19:00etan.

Lekua: AlhóndigaBilbaon, Jarduera Osagarrien Eraikinean.
Sarrera: 8€ / 6€ AlhóndigaBilbao txartelarekin.
Informazioa: Amphitryon (AlhóndigaBilbao)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.