Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzarako makilak prestatzeko garaia

Dokumentuaren akzioak

Dantzarako makilak prestatzeko garaia

2015/01/22 09:45
Dantzarako makilak prestatzeko garaia

Argazkia: Barde Ribera, Javier Beltran

Udaberri eta udan dantzarako beharko diren makilak prestatzeko garaia da negua. Fustiñanako Barde Riberako eta Cabanillasko paloteadokoek udarako behar dituzten makilak prestatzen auzolanean batera lan egin dute aurten. 1980an dantzan hasi zirenetik egiten dute Fustiñanako paloteadokoek lan hau eta hasieran ezpela adarrak Bardeetan eta Erronkarin mozten bazituzten ere, ezpela urri eta babestuta dago, eta aurten Nafarroako Gobernuko basozainek Orbaibarrera bidali dituzte. Urtarrileko hilbeheran jasotzen dute egurra normalean, diotenez makilak gutxiago apurtzen baitira garai honetan jasoz gero.

 Fustiñana eta Cabanillasko paloteadokoak makilak prestatzen 3

 

 Fustiñana eta Cabanillaseko paloteadokoak makilak prestatzen

Goizaldean mendira joan, tamaina egokiko adarrak moztu, makilen tamainako zatiak ebaki eta etxaldera ekartzen dituzte. Hurrengo lana makilak egosi eta zuritzea da. Urtarrilaren 2a eta 11 bitartean aritu dira lan horietan. Lana eta festa uztartzen badakite erriberako makila-dantzariek, eta ezin ba lan-egunak bazkari eta gaitoreon musikarik gabe ospatu! Lehen aldiz Fustiñana eta Cabanillaskoak elkarlanean aritu dira aurten, bi herrien arteko hurbiltasuna eta orain arteko alde batetik besterako makila uztea dela eta, denen artean batzuentzat zein besteentzat makila mordo bat egitea erabaki dute eta. 

 Fustiñana eta Cabanillasko paloteadokoak makilak prestatzen 1 Fustiñana eta Cabanillasko paloteadokoak makilak prestatzen 3

 Fustiñana- Cabanillas makilak prestatzen 5



Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.