Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Ion Agirretxe eta Ane Anza dantzariei elkarrizketa Euskadi Irratian

2015/01/08

Gabon egunean Ion Agirretxe eta Ane Anza dantzariak elkarrizketatu zituen Andoni Mutiloak Euskadi Irratiko Amarauna saioan. Biek dihardute etxetik kanpo dantzan, Italian, Turinen dago Ane Anza eta Flandesen, Anberesen dago Ion Agirretxe. Ondoko audioan Euskadi Irratian izandako elkarrizketa osoa ...

Gehiago irakurri

Eskola elkarteak 75 urteurrena ospatuko du 2015ean

2014/12/23

75 urte beteko ditu Donostiako Koruko Ama Birjinaren Eskola erakundeak datorren 2015 urtean. 1940an sortu zen elkarte hau, eta urteurrena ospatzeko programa zabala prestatzen dihardute.   2015eko hilabeteroko agenda okupatuta izango dute Eskolako partaide eta dantza zein musika zaleek. Urta...

Gehiago irakurri

Lekeitio 1740 Eleccion de mayordomos y fiestas de San Pedro

2014/12/19

Hona "Descripcion Sumaria de la villa de Lequeitio" eskuizkribuaren kapitulu bat. Honetan ageri zaizkigu Bizarracerretia dantzaren eta gainontzeko dantzen inguruko berriak.   ...

Gehiago irakurri

Asier Uriagerekaren omenez Dantza Gala ospatuko da Mungian

2014/12/18

Les Ballets de Monte-Carlon dantzari nagusia, Asier Uriagereka dantzari mungiarrak bere herritarren omenaldia jasoko du larunbat honetan, abenduaren 20an, Olalde aretoan ospatuko den Dantzan Galan. Andoni Arestiren zuzendaritzapean 50 dantzarik baino gehiagok parte hartuko dantza klasikoa, garaikid...

Gehiago irakurri

Zuberoako maskaradak 2015: Idauze-Mendiko gazteen egutegia

2014/12/15

Hamabost urte pasata berriz antolatu dituzte Idauze-Mendiko gazteek maskaradak. 1999an antolatu zituzten azken aldiz idauztarrek eta 2015ekoak prestatzeko maskarada haietan parte hartu zuten arizaleei eskatu diete laguntza. Horrez gain, herritik kanpoko bi laguntzaile izaten ari dira: Maite Davant ...

Gehiago irakurri 2

Zuberoako Maskaradak 2015 egutegia

2014/12/15

Idauze-Mendiko gazteek emango dituzte maskaradak Zuberoan 2015an. Hona egutegia osorik:

Gehiago irakurri

Cortesko paloteadoa Kultur Ondare izendatu du Nafarroako Gobernuak

2014/12/11

Irailean, San Migel egunaren bezperetan jakinarazi zuen Nafarroako Gobernuak Cortesko paloteadoa Kultur Intereseko Ondare izendatzeko egitasmoa abiatu zuela eta orain iritsi da onarpena. Era honetan, aurretik izendapen hori jaso duten  Lantzeko inauteriak, Ituren eta Zubietako inauteriak, Hiru Beh...

Gehiago irakurri

Dantzak eta erromeriak Lorenzo San Juanen grabazioetan

2014/12/10

Lorenzo San Juan b akiotarrak 1951 eta 1955a artean Bizkaiko kostaldean grabatutako dantza irudiak ganbaran ezkutatuta egon dira denbora luzez. Bere ondorengoek irudi horiek konpartitu eta ezagutzera emateko borondatea izan dute, eta horri esker haietaz gozatzeko aukera dugu. Lorenzoren bizitza...

Gehiago irakurri 2

Erosketa zerrenda 2014ko Durangoko Azokarako

2014/12/04

Ostiraletik astelehenera, abenduaren 5etik 8ra izango ditu irekita ateak Durangoko azokak. Urtero esaten dugunez, urtean zehar ez da erraza izaten dantzarekin zerikusia duten argitalpenen berri izan eta erosteko modua izatea, eta Durangokoa izaten da aukera onena. Urteko nobedadeetan ez bada, aurre...

Gehiago irakurri 1

Dantzan.eus domeinuan gaude dagoeneko

2014/12/02

Gaurtik, Euskararen Nazioarteko Egunetik aurrera, dantzan.eus domeinuan aurkituko gaituzu. Aurretik, hamabi urtez gure etxea izan dugun dantzan.com helbideak funtzionatzen jarraitzen du, baina gure etxeko helbidea dantzan.eus da gaurtik aurrera. Gure markari dagokionez, hemendik aurrez Dantzan gara...

Gehiago irakurri 2

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Ezpata-dantzarien alarde bat 1934an. Non da?

2020/01/10

Bai Xabier, mila esker! Beste zenbait irakurlek ere informazio interesgarria eskaini digu, hemen jasoko duguna:

- Pablo Izagirrek esan digunez "artikulu batean topatu dut, 1933ko ezpatadantzarien alarde oso handia egin zela Bilboko Ibayondo futbol-zelaian". https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=157657

Informazio honekin osatu du Pablok kokapen aukera: "Nik arakatutakoaren arauera, Ibayondo (Ibaiondo) estadioa Getxoko udalerrian egotea da aukera fidagarriena, Areeta auzoan, Leioako udalerriko mugatik hurbil. Gaur egun desagertua dago futbol zelai hori. El Arenas futbol taldearen futbol zelaia izan zen urte horietan. Bitxia da, orduko artikulugileek Bilbon egin zela esatea, nahiz eta beste udalerria izan, kasu honetan Getxo. Oso ohikoa da arrain handiak arrain txikia jatea. Zein herri inportantea dago ondoan? Bilbo, ba Bilbon izan zela esatea. Atxikitutako argazkia, Areetako Ibaiondo estadiokoa da, eta antza handiak ditu filmazioko irudiekin: harmailak, zuhaitzak... Bestetik, sasoi horretan, 1930eko hamarkadan, Areeta ondo komunikaturik zegoen hainbeste lagun inguruko herrietatik hara hurbiltzeko ( Bilborekin, Erandiorekin, trenez; Ezkerraldearekin, itsasontziz, Portugaleteko Zubi Eskegiaz, itsasadarra zeharkatzeko... )

- Ignacio Elezcanok beste artikulu hau:
https://www.ehu.eus/[…]/18484

Eta Andoni Elezkanoren "Retratos de hierro y agua" lanean 70-71. orrialdeak begiratzea proposatu digu.

Dantzan on Dantza-kontuak Irulegi irratian

2019/11/07

Ez da ideia txarra. Ea gauzatzeko gai garen! Eskerrik asko Iker.

Dantzan on Zein da Madonnak Eurovisionen eskaini zuen euskal kanta?

2019/05/22

Halaxe da bai, Patxi eta Aitor, "Oihaneko Zuhainetan" da Madonnaren abesbatzeko monjeek hitzik gabe ematen duten kantaren doinua. Hemen hitzak, Jean Mixel Bedaxagarrek kantatu ohi dituen eran:

Oihaneko zuhainetan eder zuhainik gorena
Europako popülietan famatürik üskaldüna
Hura da zaharrena Kantabriaren semia
Lorius bere lurretan beti libre egon dena.

Leheneko üskaldüneri fama zaio baratü
Fidel zela herriari eta legetan argitü
Hura izan da gerlari, üsü odolak ixüri
Fidelitatian etxeki eta legia hareki.

Haritx piala bildürik üskal herri orotarik
Bakotxak bere botza emanik eta legia zen egin
Orai ezta legerik ez eta ere juntarik
Fidelitatia galdürik eta legia saldürik.

Dantzan on Barry Lyndon (1975): Goizeko ihintza dantzan

2019/04/24

Eskerrik asko zuzenketagatik Aitor! Bistan da oker jarri dugula.

Dantzan on Inauteriak 2019 oinarrizko egutegia

2019/01/22

Eskerrik asko ekarpenagatik!

Inork hitzordurik faltan botatzen badu, idatziguzue mesedez dantzari@dantzan.com helbidera informazioa eta argazkiren bat bidaliz eta gustora gehituko dugu inauteri egutegian.

Dantzan on Biarritz 1934 Euskal dantza jaialdia

2019/01/17

Durangaldeko dantzarien saioa xehe aztertuta honako argibide, zalantza eta xehetasunak aipatu dizkigu Durangaldeko dantzari batek:

"Durangaldekoak direnarekin guztiz seguru ere ez nago, baina pausukeragaitik oso gureak ikusten ditut. Bestalde Garaiko taldearen inguruan banderaren antzekotasuna (https://pbs.twimg.com/media/DjBgm-nXsAA0Rjo.jpg) eta 'eskas'etan hartzen duten kokapenak (https://www.youtube.com/watch?v=WCzNVC7mi78) kontuan hartuta kointzidentzia gehiegi iruditzen zait Garaikoak ez izatea.

Berriztarrekin, aldiz, zalantza asko ditut zeren haien bandera, antza gerra garaian desagertu zen, gainera 'Durangerriko banderak' liburuan aurkitu dudan argazkian beste kolore bat ikusten diot. Agian Izurtzako bandera izan daiteke? Izurtzakoena ere antza gerra garai inguruan desagertu zen. Honetan denean hobeto dakiena Jon Irazabal Agirre liburuaren autorea da egia esateko.

Pausoen xehetasunen inguruan lehenik, lehenago erakutsi zenuten bideo honekin konparatuz: https://dantzan.eus/[…]/berriz-dantzari-dantza-1923-1928. Alde ugari ikusten dizkiot. Hasteko Biarritzekoan askoz leku txikiagoan ikusten ditut (gaur egun egiten den bezala) eta bideo zaharragoan, bai eta hainbat argazki zaharretan askoz ere espazio zabalagoan daude kokaturik.

Hastean ezpatekin agurtzean Biarritzekoan bata bestea zapalduz dabiltzala esan daiteke. Orokorrean koordinazio gutxiagorekin edo egiten dute dantzan. Bandera eragitearena, aldiz, gaur egun guk jaso dugun bezala egiten dute: 3 buelta ezkerrera, 3 eskumara eta 3 ezkerrera musika doinua jarraituz. Aldiz, bandera eragitean ezpata bandereroaren makila dagoen lekuan uzten dute. Bestetik puntapioa jasotzean batzuetan ez dute guztiz jasotzen, Berrizko bideo zaharragoan aldiz bai. Eta 'buelta' ere batzuek gaur egundaino heldu zaigun 3 pausuetan egiten dute (berrizko bideo zaharragoan bezala) eta beste batzuek aldiz edonola.

Puntapio eta grabiletetan barietatea ikusten bada ere, nik dantza hauek errekuperatzen ibili zirenei beti entzun izan diet jende zaharrak beti puntapioa denbora bitan (lehenengo belauna altxatuta) eta grabiletea aurretik egiten zela ziotela.

Bestalde, 5:05 ean eta 5:41 eta 5:44 etan behean golpea jotzean saltorik ez egitea ere bitxia iruditu zait. Berrizkoek (https://www.youtube.com/watch?v=eSYw1--zlwM) ( 2:19 segundoan) antza bai egiten dutela horrela.

Azkenik, janzkera garai horretako argazkietan ageri dena da. Txalekoa, 'siemprebibie'... galduak. Ezpaten eta makilen luzera Durangaldean ohikoena izan den bezala ikusten ditut."

Dantzan on Oñati 2018 Eusko Ikaskuntzak 100 urte: aurreskua

2018/11/28

Eskerrik asko zure iruzkinagatik Patxi. Desafio gurutzatuari buruz Oñatikoek eman dezakete argibide gehiago, baina Oñatiko aurreskuan ohikoa den koreografia da hori, alegia, horrela egiten dela normalki, ez zen ezer berezirik egin agintariei begira. Kasualitatea izan zen agintariak parean egotea, ze teorian, hor ez, baizik eta sokan izan behar ziren.

Dantzan on Zarautz: San Pelaio 2018 Oilasko biltzea

2018/07/10

Eskerrik asko Xabier abisuagatik, despistea izan dugu. Aldatu dugu.

Dantzan on Dantzei buruzko aipu bat Belako zaldunaren bi eskuizkributan

2018/06/18

Xabier Itzainak Ekaitz Santaziliaren lan honen haritik sarrera bat egin du: https://dantzan.eus/kidea/itzaina/kanbo-1727
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com