Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Fustiñanako paloteadoa abuztuaren 6an

2014/07/29

Barde-Ribera dantza taldeak antolatuta, datorren abuztuaren 6an, arratsaldeko 19:30ean Fustiñanako plazan eskainiko da herriko paloteadoa. Javier Beltran-ek helarazi digun mezuan azaltzen duenez, "paloteadoa izeneko emanaldian, aktualitateko gaien eta herritarren gora-beheren inguruko bertso ironi...

Gehiago irakurri

Kabalkada-Toberak egingo dituzte Lekornen irailaren 21ean

2014/07/28

Lekorneko herritarrak Kabalkada-Toberak prestatzen ari dira irailerako. 2014ko irailaren 21ean, 15:30ean eskainiko dituzte Kabalkada-Toberak Lekornen.  Urte bete daramate prestaketa lanetan, eta azken txanpan sartuta daude dagoeneko. 1995 eta 1996an Kabalkadak egin zituzten Lekornen, beraz, 19 ur...

Gehiago irakurri

Iñaki Gordejuela Manterola dantza-maisua hil da

2014/07/24

Gipuzkoako dantzen transmisioan eta gaur egun nagusi den dantzakeraren arduradun nagusietakoa izan da Iñaki Gordejuela Manterola. Goizaldi dantza taldean, Candido Pujanarekin ikasi zituen Gipuzkoako dantzen xehetasun, forma eta adierazpenak, eta zehaztasun eta maisutasun harrigarriz dantzatu eta i...

Gehiago irakurri 1

Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen 18. Folklore Jaialdia

2014/07/24

Extremadura, Errusia, Serbia eta Errumaniako gaztetxoen dantza taldeek parte hartuko dute euskal dantza taldeekin batera aurtengo Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdian. Sei eguneko egitaraua prestatu du Eraiki Dantza Taldeak, eta Irunen, Hondarribian, Beran eta Zumaian izango dira j...

Gehiago irakurri

Bolivia eta Dominikar Errepublika Folklore Bizian jaialdian

2014/07/22

Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak antolatzen duen 28. Folklore Bizian jaialdia abiatuko da gaur Galdakaon bertan. Uztailaren 22tik 27ra bitartean, Boliviako  Manuel Acosta Ballet Folklorikoa eta Dominikar Errepublikako Sangre Mulata Talde Folkloriko Nazionala izango dira Folklore Bizian j...

Gehiago irakurri

Bat-batean: John Tilbury, Sabin Bikandi eta Kukai Donostiako Jazzaldian

2014/07/21

Heineken Jazzaldiaren barruan, uztailaren 25ean, John Tilbury piano-jotzaile entzutetsua, Sabin Bikandi eta Kukai dantza konpainiak ekitaldi berezia egingo dute, musika tradizionala eta jazza, dantza garaikidea eta tradizionalaren arteko topaguneak bilatuz. Pianoa, txistua, perkusioa, inprobisazioa...

Gehiago irakurri

Koldo Zabala dantzari, dantza-maisu eta koreografoa hil da

2014/07/15

Oldarra baletean dantzari eta zuzendari aritutako Koldo Zabala uztailaren 13an hil da 79 urte zituela. Euskal Kultur Erakundearen bidez izan dugu albistearen berri. Getxon jaio zen 1935eko abenduaren 21ean, eta urtebete egin baino lehen Biarritzera lekua-aldatu zen familiarekin gerra zibiletik ihes...

Gehiago irakurri 1

40. Nazioarteko Folklore Jaialdia ospatuko da aurten Portugaleten

2014/07/15

Txina, Costa Rica, Ipar Osetia, Polonia, Hego Afrika eta Jaca izango dira aurtengo Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdian euskal ordezkariekin batera. Uztailaren 21ean izango da inaugurazio ekitaldia eta 24an amaiera jaialdia. Portugaletez gain beste hamaika herritara iritsiko dira Portugalet...

Gehiago irakurri

Dantzagunea kudeatzeko lehiaketa deialdia egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak

2014/07/10

Uztailaren 3an argitaratu du Gipuzkoako Foru Aldundiak Dantzagunea kudeatzeko lehiaketa deialdia. Lizitatzeko gehieneko prezioa 129.753 Euro (+BEZ) da, eta kontratua eskuratzen duenak bere ardurakoak izango ditu " Gipuzkoako Dantzagune ko espazioak eta erabiltzaileentzako zerbitzuak kudeatzea et...

Gehiago irakurri 1

Santutxuko maskaradak Zalgizen eskaini dira

2014/07/02

Urduritasuna eta emozioa, biak zituzten berekin Gaztediko kideek Zuberoan eskainitako maskaradetan. Lehen aldiz hegoaldeko talde batek Zuberoan eskaini ditu maskaradak. Bizkaian egindako maskaradetan bizkaieraz mintzatu baziren, Zuberoan zubereraz eman dituzte pheredikuak eta horrek erronkaren ta...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Zuberoako Maskaradak 2013 egutegia

2013/01/07

Ohartxo bat. Apirilaren 21ean, Lakarrin jarri dugu izango direla maskaradak, halaxe jartzen baitu guk jaso dugun informazioan. Berria egunkariak argitaratutako egutegian ordea, apirilaren 21ean Altzain jartzen ditu izango direla. Guk jasotako egutegia Zuberoan maskaradak iragartzeko erabiltzen ari den afitxa da, eta beraz, oraingoz horrela utziko dugu, baina inork data horretan joateko asmoa badu, joan aurretik (lau hilabete falta dira oraindik!) kontrastatu.

Dantzan.com on Ivor Allsop, ezpata-dantzen ikertzaile eta bultzatzailea hil da

2012/11/23

Ivor Alssopen heriotz-oharra The Guardian-en: http://www.guardian.co.uk/stage/2012/nov/22/ivor-allsop-obituary

Dantzan.com on Dantza tradizionaleko monitore ikastaroa BDBren eskutik

2012/11/15

Jakin dugunez, ikastaro hau urrian hastekoa zen, baina matrikulazio urria izan zuenez ez zen martxan jartzerik izan.

Dantzan.com on Areatza: Aurreskua 1925

2012/11/12

Hemen Mikel SArriegik aipatzen du Hermuako Barteko aurreskua: http://www.dantzan.com/[…]/hermua-barteko-aurreskua-2012

Dantzan.com on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/12

Eskerrikasko Xabier! Asko estimatzen ditugu zure besarkada eta animoak. Gu gozatzen ari gara, eta altxor hauek gozatzen ez dituenak berak galtzen du!

Dantzan.com on Jabier Aranburu, Baryshnikov jaio eta James Dean hil zen dantzari ordiziarra

2012/11/12

MIla esker zuen erantzunengatik Mikel eta Joseba. Emandako informazioa Jabier Aranburu-ri buruzko orrialdean joango gara jartzen:
http://www.dantzan.com/dantzariak/jabier-aranburu

Dantzan.com on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/07

Eskerrik asko Xabier!

Dantzan.com on Pagola: Pette Basabürü 1982

2012/11/01

Bil Xokoa blogean irakurri dugunez Pagolak egindako Pette Basaburu pastoral horretan, Batista Urrruti aritu zen errejenta lanetan, Jean Mixel Bedaxagar txirulari eta Gat Arane atabalarekin.
http://batmantxo.over-blog.[…]tte-basaburu-109093899.html

Dantzan.com on Elburua Gernika 1962

2012/10/31

Txomin Unzaluk zenbait argibide eman dizkigu bideo honetan agertzen diren dantzarien inguruan: "Hor doaz irudiei buruz nere azalpenak:Eguna: 1965.eko maiatzaren 25a. Egun horretan jendaurrean berreskuratu zen Gernikako Elai-Alai taldea, militarren erreboltaren ostean deseginda. Lekua: Gernikako Pasealekua. Dantzariak: Txapelduna, Rufino Garai Azkarai "Mili". Muxikarra. Lumoko Santa Luzian "Erregeletako" aurreskularia (1904-1996) Bestea, Iñaki Garai Legarreta . Elai-Alairen dantzari ohia. (1975.an maiatzaren 14an, Guardia Zibilak erailda Blanca bere emaztearekin batera beren etxean.)"
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com