Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Dantzan.eus domeinuan gaude dagoeneko

2014/12/02

Gaurtik, Euskararen Nazioarteko Egunetik aurrera, dantzan.eus domeinuan aurkituko gaituzu. Aurretik, hamabi urtez gure etxea izan dugun dantzan.com helbideak funtzionatzen jarraitzen du, baina gure etxeko helbidea dantzan.eus da gaurtik aurrera. Gure markari dagokionez, hemendik aurrez Dantzan gara...

Gehiago irakurri 2

Dantza taldeetako arduradunentzat ikastaroa antolatu du EDBk

2014/12/02

Abenduaren 26, 27 eta 29rako sei saioz osatutako formazio programa antolatu ditu Euskal Dantzarien Biltzarrak dantza taldeetako arduradunei zuzenduta. Errenterian egingo dira saioak eta 40 € (25,-€ EDBn federatuek) da izen-ematea.  Josu Larrinaga, Jean Bordaxar, Jon Bagues, Natxo Montero, Xab...

Gehiago irakurri

Patxi Perez-ek hainbat ikastaro eta saio eskainiko ditu Argentinan

2014/11/21

2015eko urrtarrilaren 16tik otsailaren 17ra Argentinako hainbat euskal etxetan dantza ikastaroak eskainiko ditu Patxi Perez dantza irakasle eta dantzaldi dinamizatzaileak. Dantzaldi dinamizatuak egiten eskarmentu handia du Patxi Perezek, hiru hamarkada baitaramatza jardun horretan Patxi eta Batb...

Gehiago irakurri

Dantza tradizionaleko zenbait ikastaro han eta hemen

2014/11/18

Datorren asteburu eta ondoko asteetarako euskal dantza tradizionalaren inguruko hainbat ikastaro eta hitzaldi antolatu dira han eta hemen. Jota eta porru ikastaroa Andra Marirekin, Thierry Truffaut-en inauteriei buruzko hitzaldia, Jon Iruretagoienaren eskutik Lau urrats eta kitto ikastaroa, Filip...

Gehiago irakurri

0927. zelda dantza ikusgarria prestatzen ari da Zarena Zarelako

2014/11/17

Datorren abenduaren 13an estreinatuko du Zarena Zarelako taldeak bere ikuskizun berria: 0927. zelda. Luhuson, Harri Xuri gelan izango da estreinaldia eta ondoren, abenduaren 20an Irisarrin, Airoski gelan eskainiko da emanaldia, hau Ortzaizeko ikastolak antolatua. Presondegira begira jarri da Zar...

Gehiago irakurri

Igandean estreinatuko da Biarritzen San Martin ezpata-dantza

2014/11/07

Azken egunotan Biarritzeko kaleetan ikusi dira ezpata-dantzariak, azken entseguak eta prestaketa lanak egiten. 37 ezpata-dantzari eta 24 arku-dantzari Biarritzeko ingurune polit eta berezietan ikusteak irudi ederrak utzi ditu dagoeneko, eta ikusmina piztu du Maritzuli konpainiaren ekimenak. Igandea...

Gehiago irakurri

Gerra eta soka-dantza Salonikan eta Berrizen

2014/11/07

Salonika, 1916. Lehen Mundu Gerra bete betean eta serbiar eta britainiar soldaduak soka-dantzan elkarrekin. Berriz, 1939. Espainiako Gerra Zibila bukatu da, soldadu frankistek Andikonako baselizan festa antolatu dute, prozesioa eta soka-dantza. Gerra gordinean batzuk, gerra oste latzean besteak, so...

Gehiago irakurri

Euskal Herria Dantzan jaialdia Getxon Itxas Argiaren 50. urteurrena ospatzeko

2014/11/06

Getxoko Andra Mari elizaren elizpean sortu zuen 1964. urtean Itxas Argia kultura elkartearen dantza taldea. Mende erdiko ibilbidea ospatzen ari dira 2014an, eta antolatutako ekitaldien artean,  Azaroaren 15ean Euskal Herria Dantzan jaialdia antolatu dute. Algara (Gasteiz), Korosti (Legazpi), R...

Gehiago irakurri

Dantzariak nagusi izango dira Argentinako La Platan ospatuko den Euskal Astean

2014/10/31

Bihar, azaroaren 1ean abiatuko da Euskal Astea (Semana Nacional Vasca) La Platan eta astebetez pilota, euskal literatura, euskal zinema, euskal abesbatzak eta euskal dantza izango dira Argentinako hirian. Ekitaldi nagusiak azaroko bigarren asteburuan, azaroaren 8an eta 9an ospatuko dira. Azaroar...

Gehiago irakurri

Txelurekin kantuz eta dantzan jaialdiaren bideoa osorik ikusgai

2014/10/30

Euskal dantza eta musika alorrean lan handia egindako Jose Luis Etxebarriaren omenez Bilboko Campos antzokian 2014ko urriaren 12an eskainitako ekitaldia eskaini du ETB1-ek urriaren 25rean.  Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak, eta Garaizarko Matsorriak eta Begoñako Sustraiak abesbatzek eta Arka...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Inauteriak 2013 oinarrizko egutegia

2013/01/21

Mila esker Aritz! Zuzenduta.

Dantzan.com on Zuberoako Maskaradak 2013 egutegia

2013/01/07

Ohartxo bat. Apirilaren 21ean, Lakarrin jarri dugu izango direla maskaradak, halaxe jartzen baitu guk jaso dugun informazioan. Berria egunkariak argitaratutako egutegian ordea, apirilaren 21ean Altzain jartzen ditu izango direla. Guk jasotako egutegia Zuberoan maskaradak iragartzeko erabiltzen ari den afitxa da, eta beraz, oraingoz horrela utziko dugu, baina inork data horretan joateko asmoa badu, joan aurretik (lau hilabete falta dira oraindik!) kontrastatu.

Dantzan.com on Ivor Allsop, ezpata-dantzen ikertzaile eta bultzatzailea hil da

2012/11/23

Ivor Alssopen heriotz-oharra The Guardian-en: http://www.guardian.co.uk/stage/2012/nov/22/ivor-allsop-obituary

Dantzan.com on Dantza tradizionaleko monitore ikastaroa BDBren eskutik

2012/11/15

Jakin dugunez, ikastaro hau urrian hastekoa zen, baina matrikulazio urria izan zuenez ez zen martxan jartzerik izan.

Dantzan.com on Areatza: Aurreskua 1925

2012/11/12

Hemen Mikel SArriegik aipatzen du Hermuako Barteko aurreskua: http://www.dantzan.com/[…]/hermua-barteko-aurreskua-2012

Dantzan.com on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/12

Eskerrikasko Xabier! Asko estimatzen ditugu zure besarkada eta animoak. Gu gozatzen ari gara, eta altxor hauek gozatzen ez dituenak berak galtzen du!

Dantzan.com on Jabier Aranburu, Baryshnikov jaio eta James Dean hil zen dantzari ordiziarra

2012/11/12

MIla esker zuen erantzunengatik Mikel eta Joseba. Emandako informazioa Jabier Aranburu-ri buruzko orrialdean joango gara jartzen:
http://www.dantzan.com/dantzariak/jabier-aranburu

Dantzan.com on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/07

Eskerrik asko Xabier!
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com