Dantza tradizionaleko zenbait ikastaro han eta hemen

2014/11/18
Dantza tradizionaleko zenbait ikastaro han eta hemen

Datorren asteburu eta ondoko asteetarako euskal dantza tradizionalaren inguruko hainbat ikastaro eta hitzaldi antolatu dira han eta hemen. Jota eta porru ikastaroa Andra Marirekin, Thierry Truffaut-en inauteriei buruzko hitzaldia, Jon Iruretagoienaren eskutik Lau urrats eta kitto ikastaroa, Filipe OIhanbururen eta Xabier Itzainaren hitzaldiak, dantza-jauzien eta Ibarzabal arku-dantzaren inguruko ikastaroak... Hona aipatutakoei buruzko argibideak.


Jon Iruretagoiena: Lau urrats eta kitto!


Thierry Truffaut: Carnaval al norte de los Pirineos (Hitzaldia)

 

Mikel Goitia eta Kepa Artetxe: Jota eta porrua

  • Datak: Azaroak 22 larunbata eta 23 igandea
  • Ordutegia: Larunbatean 10:00-13:00 eta 14:00-16:00. Igandean 10:00-13:00
  • Tokia: Orai Bat taldearen gela, Baiona.
  • Irakasleak: Mikel Goitia, Kepa Artetxe (Andra Mari dantzari taldea)
  • Antolatzailea: Iparraldeko Dantzarien Biltzarra eta Euskal Dantzarien Biltzarra
  • Informazioa: http://www.dantzagune.org/eu/ikastaroa-ikastaroa-arratiako-jota-2014-10-28/

Sagrario (Edurre): Ibarzabal arku-dantza

  • Data: Azaroak 22 larunbata eta 29 larunbata
  • Ordutegia: 10:00-13:00
  • Tokia: Bizkaiko Dantzarien Biltzarra, Bilbo
  • Irakaslea: Sagrario (Edurre dantza taldea)
  • Antolatzailea: Bizkaiko Dantzarien Biltzarra
  • Informazioa: http://www.dantzanet.net/?q=eu/node/1120

Filipe Oihanburu: Baletización de la danza en el S. XX (Hitzaldia)

 

Alberto Gutierrez: Dantza-jauziak

  • Data: Abenduak 13 larunbata eta 20 larunbata
  • Ordutegia: 10:00-13:00
  • Tokia: Bizkaiko Dantzarien Biltzarra, Bilbo.
  • Irakaslea: Alberto Gutierrez (Bizkaiko Dantzarien Biltzarra)
  • Antolatzailea: Bizkaiko Dantzarien Biltzarra
  • Informazioa: http://www.dantzanet.net/?q=eu/node/1122

Xabier Itzaina: Besta berri, Kabalkadak eta Toberak (Hitzaldia)