Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Igandean estreinatuko da Biarritzen San Martin ezpata-dantza

Dokumentuaren akzioak

Igandean estreinatuko da Biarritzen San Martin ezpata-dantza

2014/11/07 11:25

Azken egunotan Biarritzeko kaleetan ikusi dira ezpata-dantzariak, azken entseguak eta prestaketa lanak egiten. 37 ezpata-dantzari eta 24 arku-dantzari Biarritzeko ingurune polit eta berezietan ikusteak irudi ederrak utzi ditu dagoeneko, eta ikusmina piztu du Maritzuli konpainiaren ekimenak. Igandean, azaroaren 9an, estreinatuko da San Martin ezpata-dantza.

San Martin ezpata-dantza Biarritz entsegua 2014

San Martin ezpata-dantza Biarritzen

2014ko azaroaren 9an

10:30ean: Ezpata-dantza Foch etorbideko parke publikotik abiatuko da. Ibilbidea: Kasino Munizipala, Sainte Eugenie plaza, Ama Birjinaren arroka, Port vieux , Mazagran, Bellevue Kasinoa. 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.