Dokumentuaren akzioak
0927. zelda dantza ikusgarria prestatzen ari da Zarena Zarelako
Datorren abenduaren 13an estreinatuko du Zarena Zarelako taldeak bere ikuskizun berria: 0927. zelda. Luhuson, Harri Xuri gelan izango da estreinaldia eta ondoren, abenduaren 20an Irisarrin, Airoski gelan eskainiko da emanaldia, hau Ortzaizeko ikastolak antolatua. Presondegira begira jarri da Zarena Zarelako taldea ikuskizun berri honekin. Pascale Lascanoren zuzendaritzapean, Beatrice Aspiro, Fabian Thomé eta Pascale Laasano bera ari dira koreografiak prestatzen.
Bederatzi dantzari ariko dira taula gainean, zeldatik, presondegiko korralera edo mintzalekura pasaz, preso izanez sentitzen diren emozioak dantzaren bidez adierazi nahian. Zarena Zarelako taldeak euskal dantza errepertorioko urratsak dantza garaikidera pasarazi nahi ditu gai latz honekin, bide horretan bere estiloa sortuz.
Zarena Zarelako: 0927. Zelda
- 2014ko abenduaren 13an Luhuson, Harri Xuri gelan
- 2014ko abenduaren 20an, 20:30ean, Irisarrin, Airoski gelan
Dokumentuaren akzioak