Dokumentuaren akzioak
Erosketa zerrenda 2014ko Durangoko Azokarako
Ostiraletik astelehenera, abenduaren 5etik 8ra izango ditu irekita ateak Durangoko azokak. Urtero esaten dugunez, urtean zehar ez da erraza izaten dantzarekin zerikusia duten argitalpenen berri izan eta erosteko modua izatea, eta Durangokoa izaten da aukera onena. Urteko nobedadeetan ez bada, aurreko urteetan argitaratutakoen artean beti aurkitzen dugu gutiziaren bat edo ezagutzen ez genuen liburu, diska edo dvda. Azokaren katalogoa errepasatu dugu, eta aurtengo nobedadeen artean honakoak apuntatu ditugu guk.
- Igone Etxebarria: Marijesiak, abenduko koplak (Labayru)
- Ander Berrojalbiz: Kontrapas deitu ziote zortziko bati buruzkoak (Durangoko Arte eta Historia Museoa)
- M. Teresa Vizcarra Morales: Gorputz adierazpena lehen hezkuntza (Euskal Herriko Unibertsitatea)
- Pier Paul Berzaitz: Petti Buhame pastorala (DVD, Aldudarrak bideo)
- Zenbait egile: Aldudarrak bideo (DVD, Aldudarrak bideo)
- Zenbait egile: Urruñako kabalkada (DVD, Aldudarrak bideo)
- Beñat Axiari: Gerezien denbora pastorala (DVD, Aldudarrak bideo)
- Zenbait egilea: Diskurtsoak, eraikuntzak, gorputzak (UEU)
- Antton Luku: Libertitzeaz (Pamiela)
Horiez gain beti kontuan hartu behar dira zenbait aldizkaritan (Astola, Dantzariak, Txistulari, e.a.) zenbaki berririk izan ote den, eta begiak erne eraman, gutxien espero den tokian salto egiten baitu erbiak. Bestalde, Euskal Dantzarien Biltzarrak salgai daukan (eta Durangoko standean izango duen) materialaren katalogoa argitaratu du, eta prezioak merketu dituela jakinarazi du.
Informazioa: Durangoko azoka
Dokumentuaren akzioak