Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Cortesko paloteadoa Kultur Ondare izendatu du Nafarroako Gobernuak

Dokumentuaren akzioak

Cortesko paloteadoa Kultur Ondare izendatu du Nafarroako Gobernuak

2014/12/11 11:03
Cortesko paloteadoa Kultur Ondare izendatu du Nafarroako Gobernuak

Cortesko dantzariak 2012. Argazkia: Felipe Loyola / dantzan.com CC BY-SA

Irailean, San Migel egunaren bezperetan jakinarazi zuen Nafarroako Gobernuak Cortesko paloteadoa Kultur Intereseko Ondare izendatzeko egitasmoa abiatu zuela eta orain iritsi da onarpena. Era honetan, aurretik izendapen hori jaso duten Lantzeko inauteriak, Ituren eta Zubietako inauteriak, Hiru Behien Zerga eta Luzaideko Pazko igandeko bolanten festarekin batera, Kultur Intereseko Ondare izendatu du Cortesko paloteadoa Nafarroako Gobernuak.

Irailaren 29an ospatzen da dancea edo paloteadoa Cortesen, eta Nafarroako Erriberan beste hainbat herritan ospatzen badira ere mota honetako festak, Cortesekoa bakarra da XX. mendean eten nabarmenik eta berreskuratze beharrik gabe iraun duena. Zuberoan maskaradak bezala, edo Nafarroa Beherean libertimenduak bezala, Nafarroako Erriberako paloteadoak disziplina anitzeko ikuskizun integralak dira, musika, dantza, bertsoak eta antzerkia batzen dituena. 

Informazioa: Cortesko Paloteadoa Nafarroako Kultur Ondasun izendatu du Nafarroako Gobernuak (Nafarroako Gobernua)