Orain arteko ekarpenak
Ballet Biarritzen Errauskiñe balletaren sortze prozesua zine aretoetan
2015/01/28
Notas en movimiento, Ballet Biarritzek Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera egindako Errauskiñe balletaren inguruko dokumentala urtarrilaren 30ean Donostiako Printzipe zinemetan proiektatuko da. Oskar Tejedorrek zuzendutako koprodukzio euskal-frantses honek Mandalain Ballet Biarritzen azken ...
Barakaldon, San Bizenteko Elizateko aurreskua berreskuratu du Laguntasunak
2015/01/26
Gerra-ostetik, 70 urte inguruz desagertuta egon den aurreskua berreskuratu dute Barakaldoko Laguntasuna Elkarteko dantzariek San Bizente auzoko jaietan, urtarrilaren 25ean. Josu Larrinaga ikertzailearen azterketa baliatu dute zazpi hamarkadaz lozorroan izan den dantza berrregiteko.
Meza ostea...
Dantzarako makilak prestatzeko garaia
2015/01/22
Udaberri eta udan dantzarako beharko diren makilak prestatzeko garaia da negua. Fustiñanako Barde Riberako eta Cabanillasko paloteadokoek udarako behar dituzten makilak prestatzen auzolanean batera lan egin dute aurten. 1980an dantzan hasi zirenetik egiten dute Fustiñanako paloteadokoek lan hau...
Inauteriak 2015 oinarrizko egutegia
2015/01/19
Badatoz — eta zenbait lekutara, Aniz, Elgorriaga edo Beskoitzera adibidez iritsi dira dagoeneko — aurtengo inauteriak. 2015eko aratoste data nagusiak azpian azaldutakoak badira ere zenbait herritan pasa den asteburuan ekin diete neguko festa hauei. Egutegi honekin, aurreko urteetan bezala, ha...
Zuria gure erara, Iztuetari buruzko ikuskizuna Urnietan
2015/01/16
Urnietako Egape dantza taldeak, Luis Mari Zalduaren ideian oinarrituta eta Edu Muruamendiarazen dantza-zuzendaritzarekin Zuria gure erara, Juan Inazio Iztuetari buruzko dantza, musika eta antzerki ikuskizuna prestatu du asteburu honetarako. Larunbatean eta igandean honetaz gozatzeko aukera izango d...
Amphitryon arte-bizien ikuskizuna Alhondigan
2015/01/16
Amphitryon. Nik neure etxera gonbidatuko zaitut eta zuk zeurera arte-bizien ikuskizuna izango da asteburu honetan Bilboko Alhondigan. Bertako zein nazioarteko antzerki, performance eta dantza konpainiek sorkuntza artistikorako proiektua da hau, eta Euskal Herriko lau antzerki eta dantza konpainiek ...
Guilcherrek euskal dantzari egindako ekarpenak eskertzeko jardunaldia
2015/01/15
Azken hilabeteotan Jean Michel Guilcherren inguruko hainbat albiste eta informazio argitaratu dugu. Dantza tradizionalaren ikerketan bizitza luze eta oparoa daraman Jean Michel Guilcher ikertzaile bretoiaren 100. urtebetetzea izan da orain gutxi, eta euskal dantzen ikerketan egindako lana eskertu e...
Maskaradetarako prest? Hemen dituzu egutegia eta manexaren gida!
2015/01/15
Igande honetan abiatuko dira maskaradak Idauze-Mendin. Dantzaren, kantuaren, erritoaren eta kulturaren indarra gorpuzten dute urtero maskaradek Zuberoan. Aurten Idauze-Mendiko gazteek eskainiko dituzte, eta igandean beren herrian bertan egingo dute lehen agerraldia. Hona hemen maskaraden denborald...
Euskal Herriko burukoen erakusketa Santurtzin
2015/01/15
Sestaoko Eusko Lo rak dantza taldeak XIII-XIX mendeen artean Euskal Herrian erabiltzen ziren burukoen inguruko erakusketa antolatu du Santurtziko dorretxean. Burutik erantzia izenpean 60 buruko inguru dira erakusketak agertzen dituenak eta urtarrilaren 9tik 22ra bitartean ikusgai izango da. ...
Ibai-Arte Dantza Taldeak 50. urteurrena ospatuko du 2015ean
2015/01/14
Zorrotzako Ibai-Arte Dantza Taldeak 50. urteurrena beteko du 2015 honetan. 1965ean sortu zen taldea Bilboko Zorrotza auzoan. Pasa den abenduaren 8an urtean zehar gauzatuko diren ekimenen aurkezpena egin zuen Zorrotzako Auzo Etxean.
Irailetik aurrera egingo diren argazki erakusketa, bideo dokumen...
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?
2013/09/03
Eskerrikasko Ander! Sartu dugu zerrendan.
Dantzan.com on Dantzargazkia 001: Maskaradak Sohütan 1934an
2013/08/14
Hona Marcel Bedaxagarrek emandako zenbait argibide: "Ene ustez xorrotx bata (eskerrekoa) Marcellin Heguiaphal daiteke. Pastoral errejent familia handi batetakoa et bera ere errejent izana. Azkena 1984 ean Sohütan, "Aimunen lau semeak". 1996 an zendürik. Gure Irratiko Mattin Larzabal eki algarizketatü günian 1982 an. Maskarada horik aipatü zeizkün. Ez dütüt oro gogoan orai. Orain segür niz xuriz den eta argazkian ageri den motiko gaztea beti bizi dela! Ferdinand Morot deitzen da eta Sohütan da beti. Diala 15 egün, pastoral mustrakan zen."
Dantzan.com on Dantza ekitaldiak Herri Urratsen
2013/05/20
Mila esker Johañe. Egin dugu zuzenketa. Ondo segi!
Dantzan.com on Dantzargazkia 001: Maskaradak Sohütan 1934an
2013/04/30
Mila esker Mikel! Buhameek fusila eramatea ohikoa zela ikusten dugu beraz. Aipuak bat datoz Karlos Irujok eta Jon Iruretagoienak esandakoekin, eta argazkiak erakusten du Artzaina, bildotsak eta hartza gerora ere agertu izan zirela maskaradetan. Kapela konikoak monografiko baterako emango luke!
Dantzan.com on British Pathé, filme zaharren gordailua dantzaz beteta
2013/02/21
Juan Antonio Urbeltz-ek ere horixe aipatu du, Gene Yurre izan daitekeela Llangollen-eko bideoan 0:56an ageri den euskal dantzaria. Bestalde, Mikel Goitia konturatu da beste bideo honetan, "48 segundutik aurrera, Andra Mari Eusko Dantzariko dantzariak" agertzen direla eta "Euren artean lehenengoa Kepa Artetxe".
http://www.britishpathe.com/[…]/llangollen
http://www.britishpathe.com/[…]/llangollen
Dantzan.com on Maskarada ala maskaradak?
2013/02/14
Marcel Bedaxagarrek ere halaxe esan digu: "Enetako maskaradak lütükek, beltzak eta gorriak direlakoz. Beti hola entzün diat".
Dantzan.com on Garai bateko inauteriak Luzaide eta Nafarroa Beherean
2013/02/14
Violet Alford-ek 1931ean idatzitako Zuberoako maskaraden jatorriari buruzko lan batean hauxe dio Nafarroa Behereko zaldikoei buruz:
"En Baja-Navarra conozco dos caballos, el uno ha desaparecido desgraciadamente en
Anhaux, y el otro vuelve a aparecer en San Juan Pie de Puerto, después de una ausencia de 30 años."
Beraz, ziur aski argazkian ageri den zaldiko hori izango da Alford-ek aipatzen duena. Aitor Gorostizak helarazi digun Violet Alforden artikulua hemen (pdf-a):
http://www.dantzan.com/[…]/file
"En Baja-Navarra conozco dos caballos, el uno ha desaparecido desgraciadamente en
Anhaux, y el otro vuelve a aparecer en San Juan Pie de Puerto, después de una ausencia de 30 años."
Beraz, ziur aski argazkian ageri den zaldiko hori izango da Alford-ek aipatzen duena. Aitor Gorostizak helarazi digun Violet Alforden artikulua hemen (pdf-a):
http://www.dantzan.com/[…]/file
Dantzan.com on Maskarada ala maskaradak?
2013/02/14
Aitor Gorostizak <dantzan> posta zerrendan esandakoa:
Violet Alfordek ere aipatzen zuen plurala erabiltzeko ohitura, "ENSAYO
SOBRE LOS ORIGENES DE LAS MASCARADAS DE ZUBEROA" artikulu hartan:
"Escribo mascaradas en plural por estar establecida esta costumbre y
en efecto en cada grupo hay siempre dos bandos"
Hemen duzue artikulua, Pedro Garmendia Goyetchek itzulita:
http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/riev/22/22373396.pdf
Violet Alfordek ere aipatzen zuen plurala erabiltzeko ohitura, "ENSAYO
SOBRE LOS ORIGENES DE LAS MASCARADAS DE ZUBEROA" artikulu hartan:
"Escribo mascaradas en plural por estar establecida esta costumbre y
en efecto en cada grupo hay siempre dos bandos"
Hemen duzue artikulua, Pedro Garmendia Goyetchek itzulita:
http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/riev/22/22373396.pdf
Dantzan.com on Garai bateko inauteriak Luzaide eta Nafarroa Beherean
2013/02/08
Bai Mikel, akats bat geneukan, eta orain zuzenduta dagoela uste dugu. Ea orain entzun dezakezun.
Bestalde, zaldikoari buruz, argazkia ez da Luzaidekoa, uste dugu Donibane Garazikoa dela, eta guretzat ere harrigarria da ez baikenuen horrelakorik ezagutzen Nafarroa Behereko inauterietan. Ea norbaitek zerbait argitzerik daukan honen inguruan...
Bestalde, zaldikoari buruz, argazkia ez da Luzaidekoa, uste dugu Donibane Garazikoa dela, eta guretzat ere harrigarria da ez baikenuen horrelakorik ezagutzen Nafarroa Behereko inauterietan. Ea norbaitek zerbait argitzerik daukan honen inguruan...
Dantzan.com on Zenbait galdera Bateleren dantzaren inguruan
2013/02/04
Mila esker Aritz! Artikulu nagusian gehituko ditugu kontu horiek, ez dagigun berriz ere ahanztura etorri...


