Dokumentuaren akzioak
Kukai eta Asier Zabaleta Max sarien hautagaitza zerrendan
Kukai dantza konpainia eta Asier Zabaleta dantzari eta koreografoa aurtengo Max sarien dantza alorreko hautagaitza zerrendetan daude. Arte Eszenikoen arloan urtean izandako lan eta profesionalak saritzen dituen Max sarien XVIII. edizioa izango da aurtengoa eta ondoko alorretan dituzte hautagaitzak bi taldeek.
- Asier Zabaleta: Dantzari nagusia (NAN ikuskizuna).
- Kukai dantza konpainia, Gelajauziak: Dantza ikuskizun onena, arte eszenikoetako ekoizpen pribatu onena, musika onena (Sabin Bikandi eta Xabier Erkizia), koreografia onena (Cesc Gelabert) eta dantza interpreteen talde onena (Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Jon Maya eta Urko Mitxelena).
Kukai dantza konpainia 2009an ere jaso zuen Max saria, kasu horretan errebelazio saria izan zen dantza taldeak Tanttaka-rekin batera egindako Hnuy Illa ikuskizunagatik jaso zuena. Aurretik ere Max sarien finalean izanak ziren gainera, 2003an 1937, gogoaren bidezidorretatik ikuskizunarekin hain zuzen ere. Aurtengoan bost ataletan lortu du sarietarako hautagaitza.
Datorren maiatzaren 18an izango da Max sarien finala Bartzelonako Barts Arteoan.
Informazioa: Max sariak 2015
Dokumentuaren akzioak