Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Sarean da Bidebarrieta aldizkaria, dantzari buruzko artikulu mamitsuak barne

Dokumentuaren akzioak

Sarean da Bidebarrieta aldizkaria, dantzari buruzko artikulu mamitsuak barne

2015/03/10 10:00

Bilbo eta inguruetako giza eta gizarte zientzien alorrean egindako ikerketak jasotzen dituen Bidebarrieta aldizkaria sarean jarri dute nahi duenaren eskura. Artikulu guztien artean badira dantza aztergai dutenak ere, Iñaki Irigoienen Las fiestas de Bilbao: Danzas y músicas entre los siglos XVI- XIX artikulu mamitsua kasu.

Bilboko dantzei buruz Irigoienek egindako lan hori Bidebarrieta aldizkariaren 17. zenbakian argitaratu zen. Bertan XVI-XIX mende bitartean, Bilboko Jaietan, egindako dantza eta musika ikuskizunen berri ematen du egileak. Bilbon aldizka egiten ziren dantzen eta musiken gaineko dokumentazioa da eskaintzen duena, XVI. mendeko arropak, lehiaketak eta dantzak azaltzen direlarik. Corpus Christi edo Gorputz eguneko jaiak ziren XVI. eta XVIII. mendeetako jai nagusiak eta hauetan musikak eta dantzak zuten garrantzia ikus daiteke lanean.

Iñaki Irigoien berak Bilboko aurreskuari buruz idatzitako beste lan bat ere argitaratuta dago Bidebarrieta aldizkarian eta bertan dantza hau Bilbon nola eta noiz egin izan den aztertzen du. Gainontzeko lan guztiekin batera digitalizatuta sarean dago orain eskura. Iñaki Irigoienen bi lanez gain, festak, musika eta dantza Bilbon eta eta inguruetan aztergai duten Jose Carlos Enriquez eta Iñigo Sarriugarteren artikuluak aurki daitezke Bidebarrieta aldizkarian.

Hona aldizkarietan topatu daitezkeen dantzari buruzko artikuluak:

 

1996an sortu zen Bidebarrieta aldizkaria eta Bizkaiko hiriburuaren eta honen inguruko historiaren, artearen, kulturaren eta beste zenbait gizarte zientziaren eremuan mugitzen dira berau osatzen dutena artikuluak. 1996 eta 2013 arteko aldizkariak daude eskuragai.

Iturria: Bidebarrieta. Bilboko giza eta gizarte zientzien aldizkaria (aldizkari osoak sarean)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.