Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza zinemaren gaua La Fundicionen

Dokumentuaren akzioak

Dantza zinemaren gaua La Fundicionen

2015/03/13 10:10

Dantzaren inguruko film laburren emanaldi gau bat antolatu du Bilboko La Fundicion-ek apirilaren 28rako, Dantzaren Nazioarteko Egunaren ospakizunekin bat eginez.  Filmeok Bartzelonako Choreoscope festibaleko 2014ko edizioan aurkeztutakoen aukeraketa bat izango dira eta asmo nagusia dantzaren inguruko lan hauek publiko zabalera helaraztea da.

  • Lekua: La Fundicion-en egoitza nagusian. Francesc Macia kalea, 1-3. Bilbo.
  • Noiz: Apirilaren 28an, 20:00etatik aurrera.
  • Infomazioa: La Fundicion.


Choreoscope festibalaren 2014ko trailerra:

Bilbon aurkeztuko diren filmeen zerrenda (ordena alfabetikoan, ez proiekziokoan):

La fundición: Choreoscope 2

Butterfly:

  • Zelanda Berria 2004 / 5' 55''
  • Zuzendaria: Joey de Guzman
  • Koreografia: Kimmy Young

Umetan, lagunek eta nik kakalardo eta burruntziak bezalako intsektu txikiak ehizatzen genituen, gero, inongo errukirik gabe, hanka eta hegalak kentzeko. Hori zen inozentzia. Orain, nagusitan, itsusia eta ia gaiztoa iruditzen zait... Butterfly poema bisual ilun bat da, inozentzia horren galera jasotzen duena.

Dance mith me

  • Espainia 2014 / 4´30´´
  • Zuzendaria: Cristina Molino
  • Koreografia: Samuel Retortillo

Ella eta Eric-ek maitasun istorio handia bizi dute. Betirakoa egingo duen hitza elkarri emanda.

Dance macabre

  • Kanada,  2009 / 5´35´´
  • Zuzendaria: Pedro Pires. Kontzeptua: Robert Lepage
  • Koreografia: Annebruce Falconer

Momentu batez, dena geldi-geldi dagoela dirudien bitartean, bizirik gabeko haragiak erantzuten du, ballet makabro batean luzatuz eta bihurrikatuz. Espasmo guzti hauek mugimendu alderrai hutsak al dira edo aurreko bizitza bateko mugimendu eta biren oihartzuna?

Dancer à Paris

  • Kanada, 2013 / 5´35´´
  • Zuzendaria: Elisabeth Desbies
  • Taldeko Koreografia

10 dantzarik, hiri bateko 10 espazio ezberdinetan ordu batez inprobisatzen dute. Hiriaren eta dantzariaren arteko topaketa sentsual bat da, sentsiblea eta haragizkoa. Inguruak jokaeran duen eragina erakusten duen osmosi natural bat da.

Inertial love

  • Espainia, 2013 / 6´35´
  • Zuzendaria: Alenda anaiak
  • Javier Rey. Anna Alen eta Manuela Valles-ekin.

Anna eta Javierren arteko harremana gasolina gabe gelditu da. Annak frenoa zapaldu du eta Javier inertziak arrastaka eramango du, egoera gainditzen ikasiko duen arte.

Like Mike

  • Estatu Batuak  2011 / 6´36´´
  • Zuzendaria: Daniel Clud Campos
  • Koreografia: Daniel Clud Campos

Badaude inoiz topatuak izan beharko ez liratekeen gauzak, inoiz ireki beharko ez liratekeenak, inoiz lapurtu beharko ez liratekeenak. Ez da inoiz beste Mike bat izango. Izan egiazkoa zeure buruarekin eta ez da inoiz zu  bezalako inor izango.

Me - Story of a performance

  • Finlandia, Japonia, Estonia, 2013 / 7´30´´
  • Zuzendaria: Jopsu Mramu, Timo Ramu
  • Koreografia: Johanna Muutine

Performance-a perspektiba ezberdinetatik ikusia: Interpretatzaileak nola bizi duen, ikusleak nola bizi duen, eta kodigo beraren objetibotasunetik nola bizi daitekeen. Hauen bitartez beste unibertso baten interpretaziora iristen gara: pieza sortu egiten da eta xurgatu egiten gaitu, bere parte izan gaitezen.

Off- ground

  • Holanda, 2013 / 12´32´´
  • Zuzendaria: Boudewijn Koole
  • Koreografia: Jakop Ahlbom

Gris argia den gela bat.  50 urte inguruko emakume argal bat eta hamabiko mutiko bat. Kate batek lotzen ditu biak. Posizioz etengabe aldatzen. Mugimendu arin bat: kontaktua galdu gabe. Ama-semearen arteko joko bat. Tango antzeko bat. Oinen soinua. Arnasarena. Irribarreak. Amak, bat batean, eskuak askatzen dituen arte...

Spin

  • Alemania, 2010 / 3´55´´
  • Zuzendaria: Max Hattler

Jostailuzko soldaduak ibiltzen eta armonikoki mugitzen, biraka eta bueltak ematen... eta eztanda egiten. Gatazka espektakulu bilakatzen denean, suntsipen eta entretenimenduaren arteko lerroak desmarraztu egiten dira...

Sumo Lake

  • Australia, 2011 / 3´00´´
  • Zuzendaria: Grec Holfelt

Egin nahi zutena borroka zen: berrirakurri beharreko animazio lana "Beltxargen aintzira" sumoko borrokalariekin.

Vanishing Points

  • Kanada, 2014 / 8´42´´
  • Zuzendaria: Marites Carino
  • Koreografia: Tentacle Tribe

Jakin gabe, bata bestearen espazioan eragin eta beraien bideak gurutzatzen dituzten bi molekularen gisan, hip-hop dantzari hauek bata bestearekin topo egin eta sinkronizazio momentu intimoak bizi dituzte Montrealgo kaleetan.

Infomazioa: Dantza zinemaren gaua La Fundicionen (La Fundicion)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.