Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal Herriko eta Kataluniako taldeak Hernaniko XX. Dantzari Festan

Dokumentuaren akzioak

Euskal Herriko eta Kataluniako taldeak Hernaniko XX. Dantzari Festan

2015/04/10 11:15

Apirilaren 18tik 25era bitartean ospatuko da Hernanin urteroko Dantzari Festa. Aurtengoa XX. edizioa izango da  eta Euskal Herriko zein Kataluniako dantza talde ugarik parte hartuko dute bertan. Dantza emanaldiez gain erakusketa eta erromeriak ere izango dira Hernaniko kaleetan. Hona egitaraua:

Hernaniko XX. Dantzari Festa

Apirilaren 18an

11:30etan: Ttarlaren dantzari txikienen irteera eta dantza emanaldia. (Erdiguneko kaleetan, euria egingo balu Atsegindegin).
17:00etan: Dantzari txikien irteera eta dantza emanaldia: Erdiguneko kaleetan, euria egingo balu Atsegindegin).

  • Colla Gegantera de Sabadell (Katalunia), Astigar Astigarragako dantza taldea, Bukalai Zizurkilgo dantza taldea, Ibarla Meaka Irungo dantza taldea, Ereintza Errenteria musikala, Eskola Donostiako dantza taldea, Trebeska Donostiako dantza taldea eta  Ttarla Hernaniko dantza taldea.

Apirilaren 19an

11:00etan: Kalejira eta dantza ekitaldia Hernaniko auzo eta kaleetan zehar. (Euria egingo balu Biteri Kultur Etxeko areto nagusian).

  •  Gipuzkoatik: Hernaniko musika eskola, Hernaniko erraldoi eta buruhandien konpartsa, Ttarla Hernaniko dantza taldea, Arkaitz Añorgako dantza taldea, Ibarla Meaka Irungo dantza taldea, Kemen Irungo dantza taldean, Ereintza Errenteria musikala, Eskola Donostiako dantza taldea, Goizaldi Donostiako dantza taldea eta Trebeska Donostiako dantza taldea.
  • Arabatik: Adurtza Gasteizko dantza taldea.
  • Bizkaitik: Arriskugarri: Sestaoko dantza taldea.
  • Nafarroa Garaitik: Baztandarrak Elizondoko dantza taldea eta Ortzadar Iruñeko dantza taldea.
  • Zuberoatik: Errego Txopitak Larraineko dantza taldea.
  • Nafarroa Behetik: Iruski Gabadiko dantza taldea.
  • Lapurditik: Akelarre, Hendaiako dantza taldea.
  • Kataluniatik: Colla Gegantera de Sabadell.

13:30etan: Dantza talde guztiek ikurrinaren dantza egingo dute Gudarien Enparantzan.
15:30etan: Bazkaria dantzari eta soinujoleentzat Atsegindegin.
18:00etan: Erromeria Hernaniko kaleetan zehar.

Apirilaren 20, 21, 22, 23 eta 24an

17:00etatik 20:00etara: Euskal jantzien erakusketa Bitteri Kultur Etxean. Antolatzailea: Iraultza dantza taldea.

Apirilaren 25ean

18:30etan: Erromeria Jeiki Hadi taldearekin Plaza Berrin ( euria egingo balu Atsegindegin).

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.