Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bolant eguna Luzaiden

Dokumentuaren akzioak

Bolant eguna Luzaiden

2015/03/31 11:30
Bolant eguna Luzaiden

Luzaide (2002). Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan CC BY-SA

Pazko igandez, apirilaren 5ean izango da aurten Luzaideko Bolante eguna. Aste santuan bete-betean sartzeko gauden honetan Luzaiden prest daude aurtengo Bolant-eguna ospatzeko. Aurreko egunean ere, arratsaldeko 20:00etatik aurrera agerralditxoa egingo dute, baina urtero lez, igandea izango da egun n...

Pazko igandez, apirilaren 5ean izango da aurten Luzaideko Bolante eguna. Aste santuan bete-betean sartzeko gauden honetan Luzaiden prest daude aurtengo Bolant-eguna ospatzeko. Aurreko egunean ere, arratsaldeko 20:00etatik aurrera agerralditxoa egingo dute, baina urtero lez, igandea izango da egun nagusia.

Goizean goiz bildutako gorri, zapuri, makilari eta bolantak 9:30etarako Pekotxeta eta Benta auzoetan bisitan izango dira, 12:00ak aldera Santiago plazan bolant-dantzen, dantza-jauzien eta makilarien dantzen ikuskizuna eskaini aurretik. Arratsaldeko 17:00etan Arretxe frontoian izango dira dantzan eta eguna amaitzeko afari herrikoia antolatu dute.

1832tik dago bolanten berri, izan ere orduko espediente batean "Luzaiden egiten diren zintzarrotsei eta beste ekitaldiei buruz" aipatzen baita. Berez inauteri ekitaldia bazen ere XX. mendeko 70. hamarkadatik aurrera Pazko igandez ospatzen da eguna.

Informazioa: Bolant eguna (Luzaideko bolantak)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.