Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzerti, Euskadiko Dantza eta Arte Dramatiko Goi Mailako Eskola aurkeztu da

Dokumentuaren akzioak

Dantzerti, Euskadiko Dantza eta Arte Dramatiko Goi Mailako Eskola aurkeztu da

2015/04/01 11:40

Antzerkia eta dantza gradu mailan ikasteko aukera eskainiko duen eskola, Dantzerti, aurkeztu dute Bilbon Cristina Uriartek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuak eta Arantza Aurrekoetxeak Hezkuntza Sailburuordeak. Ikasketa berri hauek 2015-2016 ikasturtean hasiko dira Juan Crisostomo de Arriaga Musika Kontserbatorian. Sarrera probetan izen-emateko epea maiatzaren 4tik 22ra izango da eta ekainean egingo dira probak, arte dramatikokoak ekaineko lehen hamabostaldian eta dantzakoak bigarren hamabostaldian.

Hezkuntza Sailak EITBri aurreratu dion informazioaren arabera Arte Dramatikoa, interpretazio espezialitatean, eta dantza, koreografia eta interpretazioa espezialitatean eskainiko ditu Dantzerti izena izango duen eskolak. Ikasketek gradu baten pareko titulua izango dute. Eskolan sartzeko, Batxiler-titulua edo Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarbide-proba gaindituta izan behar da, eta sarrera-proba bat ere egin beharko da ikastegian bertan.

Lau urte akademiko, guztira 240 ECTS kreditu (60, urteko) izango dituzte ikasketek bai arte dramatikoan eta baita dantzan ere. Lehen ikasturterako, 40 plaza aterako dira guztira EITBren arabera: Arte Dramatikorako (Interpretazioa) 15 eta Dantzarako 25.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.