Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Dantza eta antzerkia derrigorrezko ikasgai izateko proposamena egin dute Brasilen

2015/11/04

Derrigorrezko hezkuntzan musika, dantza eta antzerkia beharrezko ikasgaiak izateko proposamena onartu du Brasilgo Legebiltzarrak. Orain arte musika derrigorrezkoa zen, eta orain dantza eta antzerkia ikastea derrigorrezko ezarriko du Brasilgo gobernuak. Alessandro Molon-ek, Langileen Alderdi...

Gehiago irakurri

Euskal dantzak irakasten ari dira Buenos Airesko UNA unibertsitatean

2015/10/30

Lau hilabetez euskal dantzak ikasten eman ostean azaroaren 28an amaituko dute Argentinako UNA unibertsitatean (Arteen Unibertsitate Nazionalean) Aitor Alava dantzari arabarrak eta Itziar Morh euskal kultura eragileak emandako ikastaroa. Abuztuan hasi zuten UNAko ikasleek euskal dantzak ikastaroa...

Gehiago irakurri

Dantzan ospatuko du Oñatiko Oñatz dantza taldeak 45. urteurrena

2015/10/29

Dantza emanaldi, hitzaldi, erakusketa, bazkari, zein dantzaldi irekiek osatuko dute Oñatz dantza taldeak bere 45. urteurrena ospatzeko antolatutako programa zabala.  Azaroaren 14tik 21ra bitartean ekitaldiz betetako astea antolatu du Oñatiko dantza taldeak. Hitzaldi eta erakusketak ...

Gehiago irakurri

Dantzari buruzko 7 film

2015/10/27

Hona hemen musikalak ez diren eta dantzari buruz ari diren 7 film: flamenkoa, klasikoa, garaikidea zein euskal dantza tradizionala bezalako dantza genero ezberdinak plazaratzen dituzten 7 film. 1. Billy Elliot Stephen Daldry / Ingalaterra/ 2000. Hamaika urteko mutiko baten dantzari izatek...

Gehiago irakurri

San Lorentzoko danzanteen laugarren buletina argitaratu da

2015/10/26

Lizarrako larrain-dantzaren inguruko artikulu mamitsu eta zirikatzailea argitaratu du Jesus Pomares-ek San Lorentzoko danzanteeen buletinaren 4 - 5 zenbakian. Horrez gain  Venezuela kolonialeko Corpus Christi festaren eta Kataluniako folklorean mitifikatutako idatzien inguruko artikuluak irakur da...

Gehiago irakurri

Virginia Garcia eta Damian Muñoz gasteiztarrentzat Espainiako Dantza Sari Nazionala

2015/10/23

Damian Muñoz eta Virginia Garcia gasteiztarren La Instrusa konpainiari eman diote aurtengo sorkuntzako Espainiako Dantza Sari Nazionala. Gaur egun Bartzelonan du egoitza 1996an sortutako konpainiak, eta sariarekin batera 30.000€ jasoko dituzte. Urtero ematen ditu Espainiako Hezkuntza, Kultura ...

Gehiago irakurri

Plazako dantzak izango dituzte aztergai Soinuenearen jardunaldietan

2015/10/23

Sabin Egiguren, Patxi Perez, Juan Antonio Urbeltz, Xabier Etxabe eta Joseba Altube bezalako izen ezagunak bilduko dituzte Oiartzun eta Donostian azaroaren 14 eta 15ean egingo diren plaza dantzen inguruko jardunaldiek. Soinuenea Herri Musikaren Txokoak antolatuta mahai inguru, mintegi, dantz...

Gehiago irakurri

Arizterrazuko erromeriari buruzko liburua aurkeztuko da igandean bertan ospatuko den jaialdian

2015/10/21

Andatzako Erromeri Elkarteak antolatuta, urriaren 25ean, igandean, Aiako San Pedro auzoko Arizterrazun jaialdia ospatuko da, eta bertan Joxemari Iriondok idatzitako Arizterrazu, mandioko (azken) erromeria liburuaren aurkezpena egingo da. Honi bazkariak eta arratsaldean ospatuko den erromeriak lagu...

Gehiago irakurri

Igor Euba dantzaria zendu da

2015/10/19

Igor Euba Leioako dantzari gaztea minbiziak jota hil da pasa den urriaren 13an. 34 urte zituen Igorrek eta txikitatik hasita dantzan aritu zen han eta hemen, herriko dantza taldetik hasi eta Euskal Herriko Dantza solteko txapelketa zein aurresku txapelketetan aritzeraino. 6 urterekin hasi zuen b...

Gehiago irakurri 1

Dantza Bilboko antzerki eta dantza garaikidearen Bad jaialdian

2015/10/19

Dantza eta Antzerki garaikidea hartzen ditu oinarritzat Bilbon urriaren 21etik azaroaren 1a bitartean ospatuko den BAD jaialdiak. Bilboko Udalak antolatuta, hogei konpainia inguruk beteko dituzte BilbaoArte, La Merced, La Fundicion, Bilborock eta Errekalde aretoak. Antzerki, performance...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Karibuen eresia

2021/04/28

Iker Urteaga: "Bideo hau ekarri dit gogora: https://youtu.be/hTGJfRPLe08?t=204 "

Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da

2021/04/09

Sagrario zendu da.
Gure dolumiña... Urbeltz-Arregi sendia

Dantzan on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua

2021/03/23

Eskerrik asko Leire. Bai, irudi hauek oso baliagarriak dira aurreskua eta soka-dantza gauza bera direla gogorarazteko eta aurreskuak sokan dantzatzean hartzen duela zentzua.

Emakumeen izenen inguruan arrazoi osoa duzu. Saiatu ginen horiek jasotzen, baina ez genuen lortu eta pentsatu genuen behin argitaratuta agian errazago izango zela identifikatzen hastea. Zaila da 82 urte pasa direlako, baina ea zabalkundea eman eta argitzen joateko aukera dugun.

Dantzan on Entradillak zer dira?

2021/01/29

Oier Solaguren: Kaixo! Ez dut uste ni lehenengoa izango naizen ohartzen. Baina entradillen musikak eta dantza pausoak... antzekotasuna dute Bizkaiko herri batzuetan egiten den "mahaiganekoa" dantzarekin. Gainera uste dut mahaiganeko delakoa askoz hedatuago zegoela antzina... agian dantza beraren bilakaera dira entradillak?

Dantzan on Dantza taldeen entseguak baimendu dituzte EAEn

2021/01/26

Eusko Jaurlaritzak EHAAn urtarrilaren 23an argitaratutako azken dekretuak hainbat murrizketa ezarri baditu ere zenbait alorretan, dantzari dagokionez ez da izan aldaketarik eta eitb.eus-ek jaso bezala: "Dantza-talde ez-profesionalen entseguak baimentzen dira, eta, nolanahi ere, zorrotz errespetatu beharko dira pertsonen arteko segurtasun-distantziaren, maskara erabiltzearen eta kontaktu fisikorik gabeko sei laguneko taldeen prebentzio-baldintzak."

Dantzan on Dantza taldeen entseguak baimendu dituzte EAEn

2021/01/22

Kaixo Leire, EAEko dekretuetan ikuskizuneri dagokionez ez dira profesional eta ez profesionalak bereizten. Hauek dira abenduaren 10ek dekretuak jasotako neurriak ikuskizunak egiteko:

2) Kultura-ikuskizunak egin ahal izango dira publikoarekin instalazio propioetan edo kirol-gune itxietan edo beste eraikin mota batzuetan, gehienez ere ehuneko 50eko edukierarekin, eta gehienez ere 400 pertsonarekin. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa izan. (Bizikidetza-unitateen kasuan izan ezik, halakoetan ondoz ondoko eserlekuetan eseri ahalko dira eta).

3) Aire zabaleko kultura-jarduerak eta -ikuskizunak egitea baimentzen da, baimendutako edukieraren ehuneko 50eko gehieneko edukiera baimenduarekin, eta gehienez ere 600 pertsonara arte. Pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara nahitaez erabili beharko da, nahiz eta pertsonen arteko 1,5 metroko segurtasun-distantzia mantendu (bizikidetza-unitateen kasuan izan ezik, halakoetan ondoz ondoko eserlekuetan eseri ahalko dira eta). Ikusentzuleak eserita egon beharko dira eta aulkia aurrez esleitzea eskatuko da. Artista-taldeei dagokienez, interpreteen arteko interakzioa baimenduta egongo da ikuskizunak irauten duen bitartean.

Dantzan on Dantza taldeen entseguak baimendu dituzte EAEn

2021/01/13

Nekane Arriaga: Muxiko dantza irakaslea naizenez, eskertzen da hartutako neurria.

Dantzan on Dantza taldeen entseguak baimendu dituzte EAEn

2021/01/12

Eskerrik asko Patxi. Bai, lehen orduan ez zegoen argitaratuta eta atzoko informazioarekin moldatu behar izan gara baina goiz erdian argitaratu da dekretua eta neurriak argiago daude orain.

Dantzan on Dantzaren sektore profesionalean emakumeek gizonek baino aukera gutxiago dituzte

2020/12/11

Aitortu behar dugu pena handiz irakurri dugula esaldi hau Jemima Canon txostenean: "Lehenik esan behar dugu Euskadin ez dagoela dantzan espezializatutako hedabiderik." Beraz, gu, dantzan.eus, ez gara existitzen?

Dantzan on Kantiniersak maka beltza ordezkatu zuen

2020/11/06

Marcel Bedaxagar: Marcellin Héguiaphalek kontatü zeitan istoria, xiberoko dantza zinez ontsa ezagützen bai eta hain ejerki dantzatzen düan berezilari baten ganik. La cantinière des mascarades souletines a remplacé une maquerelle au XIX°. Par un grand spécialiste (et danseur) des danses de Soule.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com