Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Lauarin Folklore Jaialdia ospatuko da asteburuan Donostian

2015/06/25

Donostiako Goizaldi, Eskola eta Trebeska dantza taldeek antolatuta, asteburuan ospatuko da 8. Lauarin Folklore Jaialdia. Bilboko Gaztedi eta Oñatiko Oñatz dantza taldeek izango dituzte aurtengo gonbidatuak, eta antolatzailee taldeekin batera hainbat emanaldi eskainiko dituzte Donostiako auzoetan ...

Gehiago irakurri

Jon Doni soka-dantza Biarritzen eta herriz herri dantzan San Joan bezperan

2015/06/23

Ekainak 23a, San Joan bezpera iritsi da eta honekin batera baita hamaika dantza emanaldi ere Euskal Herriko hainbat txokotan. Gaur bertan hasi eta datozen egunotan San Joan zortziko, soka-dantza, su eta abarrek plaza eta karrikak hartuko dituzte han eta hemen. Besteak beste, gaur bertan Errenterian...

Gehiago irakurri

Dantzertin irakasle izateko deialdia irekita dago: zer eskatzen da?

2015/06/22

Irekitan daude dagoeneko Dantzertin, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolan irakasle aritzeko zerrendak. Merezimendu lehiaketaren bidez hautatuko dira irakasleak, hau da, titulazioak eta merituak aurkeztu behar dituzte irakasle izan nahi dutenek. Dantzako goi-mailako titulua behar...

Gehiago irakurri

Gaur irekiko da Lainez eta Martinezi buruzko erakusketa

2015/06/18

Dantzatzeko ez diren koreografiak erakusketak gaur irekiko ditu ateak Donostiako 2016 Gunean. Jose Lainez eta Concha Martinez dantza garaikideko euskal aitzindariei buruzko erakusketak hauen sormen-prozesu eta dantzan emandako bizitzen errepasoa egingo du material ugari eta anitzen bitartez. Berth...

Gehiago irakurri

Lekuz leku jaialdiak dantzaz beteko du Abandoibarra

2015/06/16

Ekainaren 26an eta 27an dantzak Bilboko Abandoibarra inguruko kaleak hartu eta herritarrekin topo egingo du. Lekuz leku Nazioarteko Dantza Jaialdiaren hamaikagarren edizioa da aurtengoa eta, urtero lez, nazioarteko dantza garaikidea ikusle guztiengana hurbildu nahi ditu. Dantza emanaldiekin batera...

Gehiago irakurri

Zein euskal dantza taldek dantzatu zuen Albert Hall-en 1967an?

2015/06/12

Londresko areto entzutetsua da Royal Albert Hall izenekoa, eta bertan beste era bateko kontzertu eta emanaldiekin batera, dantza tradizional emanaldiak antolatu zituen XX. mendean  English Folk Dance and Song Society (EFDSS) elkarteak. Morris federazioan bidez eskuratu dugun film honetan euska...

Gehiago irakurri 10

Jauzien Jaia antolatuko dute Iruñean uztailaren 12an

2015/06/09

Dantza-jauzien dantzatzera gerturatzeko deialdia egin dute uztailaren 12rako Iruñeko Gaztelu plazara. San Fermin igande goizeko protagonista dantza-jauziak bilakatu nahi ditu Nafarroako hiriburuan Nafarroako Dantzarien Biltzarra k antolatutako ekitaldiarekin. Ekimenak ordu eta hiru laurdeneko ira...

Gehiago irakurri

Arabako herri-inauteriak ondare ez-material erregistratzeari buruzko jardunaldiak

2015/06/08

Arabako herri inauteriak oinarritzat izango dituen ondare kultural ez-materialaren erregistro eta katalogazio proiektua aurkeztuko du Jaurlaritzako Kultura Ondare Zuzendaritzak Gasteizen ostegunean, ekainaren 11an. Jardunaldian parte hartuko dute besteak beste, Joxean Muñoz Kultura Sailburuorde...

Gehiago irakurri

Amurrion ospatuko da Arabako dantzari eguna

2015/06/05

Igande honetan, ekainaren 7an ospatuko da Amurrion Arabako dantzari eguna. Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen ekitaldiaren 38. edizioa izango da aurtengoa eta eguerditik hasita kalejira eta dantzek hartuko dituzte herriko kaleak. Dulantzi, Murgia, Izarra, Kanpezu, Gasteiz eta beste hain...

Gehiago irakurri

Portugaleteko folklore azoka asteburu honetan ospatuko da hamargarrenez

2015/06/04

Ekainaren 6 eta 7an ospatuko da Portugaleten X. folklore azoka. Larunbat eta igandez folklorearen erakustoki eta bilgune bilakatuko dira Bizkaiko herriko merkatua eta Plaza del Solar. Elai Alai elkarteak antolatuta artisau azoka, dantza emanaldia, tailerrak, musika eta beste hainbat ekitaldi izango...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Zuberoako Maskaradak 2013 egutegia

2013/01/07

Ohartxo bat. Apirilaren 21ean, Lakarrin jarri dugu izango direla maskaradak, halaxe jartzen baitu guk jaso dugun informazioan. Berria egunkariak argitaratutako egutegian ordea, apirilaren 21ean Altzain jartzen ditu izango direla. Guk jasotako egutegia Zuberoan maskaradak iragartzeko erabiltzen ari den afitxa da, eta beraz, oraingoz horrela utziko dugu, baina inork data horretan joateko asmoa badu, joan aurretik (lau hilabete falta dira oraindik!) kontrastatu.

Dantzan.com on Ivor Allsop, ezpata-dantzen ikertzaile eta bultzatzailea hil da

2012/11/23

Ivor Alssopen heriotz-oharra The Guardian-en: http://www.guardian.co.uk/stage/2012/nov/22/ivor-allsop-obituary

Dantzan.com on Dantza tradizionaleko monitore ikastaroa BDBren eskutik

2012/11/15

Jakin dugunez, ikastaro hau urrian hastekoa zen, baina matrikulazio urria izan zuenez ez zen martxan jartzerik izan.

Dantzan.com on Areatza: Aurreskua 1925

2012/11/12

Hemen Mikel SArriegik aipatzen du Hermuako Barteko aurreskua: http://www.dantzan.com/[…]/hermua-barteko-aurreskua-2012

Dantzan.com on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/12

Eskerrikasko Xabier! Asko estimatzen ditugu zure besarkada eta animoak. Gu gozatzen ari gara, eta altxor hauek gozatzen ez dituenak berak galtzen du!

Dantzan.com on Jabier Aranburu, Baryshnikov jaio eta James Dean hil zen dantzari ordiziarra

2012/11/12

MIla esker zuen erantzunengatik Mikel eta Joseba. Emandako informazioa Jabier Aranburu-ri buruzko orrialdean joango gara jartzen:
http://www.dantzan.com/dantzariak/jabier-aranburu

Dantzan.com on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/07

Eskerrik asko Xabier!

Dantzan.com on Pagola: Pette Basabürü 1982

2012/11/01

Bil Xokoa blogean irakurri dugunez Pagolak egindako Pette Basaburu pastoral horretan, Batista Urrruti aritu zen errejenta lanetan, Jean Mixel Bedaxagar txirulari eta Gat Arane atabalarekin.
http://batmantxo.over-blog.[…]tte-basaburu-109093899.html

Dantzan.com on Elburua Gernika 1962

2012/10/31

Txomin Unzaluk zenbait argibide eman dizkigu bideo honetan agertzen diren dantzarien inguruan: "Hor doaz irudiei buruz nere azalpenak:Eguna: 1965.eko maiatzaren 25a. Egun horretan jendaurrean berreskuratu zen Gernikako Elai-Alai taldea, militarren erreboltaren ostean deseginda. Lekua: Gernikako Pasealekua. Dantzariak: Txapelduna, Rufino Garai Azkarai "Mili". Muxikarra. Lumoko Santa Luzian "Erregeletako" aurreskularia (1904-1996) Bestea, Iñaki Garai Legarreta . Elai-Alairen dantzari ohia. (1975.an maiatzaren 14an, Guardia Zibilak erailda Blanca bere emaztearekin batera beren etxean.)"
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com