Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Zabala osagarria" formakuntza programa abiatu du Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak

Dokumentuaren akzioak

"Zabala osagarria" formakuntza programa abiatu du Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak

2015/11/09 08:55
"Zabala osagarria" formakuntza programa abiatu du Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak

Koldo Zabala

Koldo Zabala dantzari eta irakaslearen omenez Zabala osagarria izendatu du IDBk abian jarri berri duen dantzarien formazio programa. Maurice Ravel kontserbatorioaren laguntzarekin antolatu da programa, eta dantza klasikoko irakasle bat, Zuberoako dantzako irakaslea eta Gipuzkoako dantzetako irakasleak izango dituzte. 

Asteazken arratsaldetan Baionan eta larunbat goizetan Izuran izango dira saioak. Saio bakoitzean bi eskola izango dira, dantza klasikoa batetik eta euskal dantza bestetik (Zuberoako dantzak eta Gipuzkoakoak). Honakoak izango dira irakasleak:

  • Magali Praud, Malandain Ballet Biarritzeko dantzari-ohia, dantza klasiko irakaslea Maurice Ravel kontserbatorioan.
  • Auréline Guillot, Malandain Ballet Biarritzeko dantzari ohia, dantza klasiko irakaslea.
  • Johañe Etxebest, dantzari zuberotarra eta dantza irakaslea.
  • Edu Muruamendiaraz, Gipuzkoako dantza irakaslea, koreografoa (Aukeran dantza konpainia).
  • Mikel Koka, Gipuzkoako dantza irakaslea.
Informazioa: Zabala osagarria Lapurdin eta Baxenafarren (Iparraldeko Dantzarien Biltzarra)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.