Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

Dokumentuaren akzioak

Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17 13:00

Juan Antonio Urbeltz dantza eta folklore ikertzaileak jasoko du Gipuzkoako Urrezko Domina. Gaur goizean Diputatuen Kontseiluan Foru Aldundiak ematen duten errekonozimendu gorena Urbeltzi ematea erabaki dute, honek egindako "ekarpen emankor eta aberatsagatik"Marian Arregik, Juan Antonio Urbeltzekin batera musika tradizionalaren arloan egindako lana ere goraipatu nahi izan dute Foru Aldunditik, folklorearen ikerkuntzan urte luzez egindako ekarpenak bien eskuetan jarrita.

Saria Argia dantza taldeko zuzendariari emateko arrazoien artean bost nabarmendu ditu Imanol Lasa Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak. Horien artean dantza alorrean daukaguna ezagutzeko Urbeltzek egindako lana azpimarratu du lehenbizi, gerrak eragindako haustura gaindituta ikerkuntza eta landa lanaren bitartez trasmisioa mantentzea lortu baita. 1980eko hamarkadatik aurrera egindako sorkuntza lanak ere azpimarratu ditu, zeintzuetan "modu serio eta sakonean sortzea posible dela" erakutsi duen. Euskal Herriko beste zenbait dantza talderekin egindako elkarlana eta dantzaren dibulgazioan egindako lana handia kontuan izan dute saria berari ematerako erabakia hartzeko orduan eta balore sendoetan oinarrituta egindako ibilbidea eta ekarpenak egin dituela azpimarratu dute.

Juan Antonio Urbeltz saritzearekin batera euskal dantzaren sektore osoari errekonozimendua adierazi nahi izan dio Gipuzkoako Foru Aldundiak "euskal komunitate kohesionatu bat sortzeko dantzak egin duen ekarpena sekulakoa izan delako".

Dokumentuaren akzioak

2015/11/17 14:41
Zorionak Marian eta Juan Antonio, Argia dantzari taldea, eta euskal dantzaren familia osoari! Ondo merezitako saria!
2015/11/17 14:50
Zorionak bioi sariagatik eta eskerrik asko euskal dantzan egindako ekarpenagatik!
2015/11/17 15:16
Zorionak biei bihotz bihotzez. Ondo merezitako saria benetan.
2015/11/17 16:47
Zorionak bihotzez. behintzat onar dezagun egin duzuen eta egiten ari zareten ekarpena. Mila esker egindakoarengatik eta eginen duzuenarengatik.
2015/11/17 17:12
Zorionak Juan Antoniori eta Mariani! Sobra ere, merezitako izendapena.
2015/11/17 17:15
Lehenbizi mila esker handi bat zuen eskuzabaltasun handiarengatik! Bigarrenik mila zorion. Merezi duzue merezi duzuenez!!!
2015/11/17 17:24
Horrenbeste ematen duenak horrenbeste jasotzea merezi. Zorionak eta batez ere mila esker, Marian eta Juanan!!!
2015/11/17 18:10
Zorionak Marian eta Juanan eta Argiako familia osoari. Zorionekoak gu zuekin ikasteko eta dantzatzeko aukera izan dugulako.
2015/11/17 19:19
Ni ere pozten nau notiziak. Zorionak bioi!
2015/11/17 22:38
Zorionak bikote!
Poztekoa da dantzari guztiontzako eta ezagunak zaituztegunontzako.
2015/11/17 23:36
Zorionak Marian ta Juanan !... eta Aritz esan duen moduan, mila esker!
2015/11/18 09:31
Zorionak Marian eta Juanan! Eta eskerrik asko zuekin ikasi dugun guztiagatik! Merezitako saria benetan!
2015/11/18 09:47
Hau poza! Oraingoan hainbat urtetan besteentzako zuzendutako ezpata-dantzak zeuoi egingo dizue ganbara...bazela garaia esango nuke! Eskerrik asko eta zorion handi bana!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

Maria Angeles Arregi eta Juan Antonio Urbeltz. Confolens, 2014-08-12. Argazkia: Oier Araolaza - dantzan.eus CC BY-SA