Dokumentuaren akzioak
Dantzaren ikerketa performatiboaren nazioarteko I. topaketak ospatuko dira Bilbon
Dantzaren ikerketa esperientzien inguruan arituko dira topaketa hauetan, praktika artistikoak ezagutzera eman eta zabaltzeko helburuarekin. Abenduaren 10 eta 11 bitartean Bilbon egingo dira dantzaren Ikerketa Performatiboaren I. topaketak EHUk eta Danza+investigación-ek antolatuta.
Antolatzaileen iritziz era honetako ikerketek ez dute unibertsitatean behar adina arreta eskuratzen eta ikerketa performatiboaren balioaren inguruan kontzientzia zabaldu nahi dute. Hurrengo sortzaile, ikertzaile eta dantza-profesionalen formakuntzan honek duen garrantzia azpimarratuz "batez ere, sortzaileek beraiek ikas-irakaskuntza prozesuak diseinatu behar dituzten egoeretan".
Ikerketa performatiboa praktika eszenikoen bidez burutzen den ikerketa da. Honek, aldi berean ikerketa programa berriak sortarazten ditu eta sormen prozesua da ikerketa horien lehen pausua. Dantzaren esparruan egindako ikerketa horiek "egungo eskenan eta pentsamoldeetan suertatzen ari diren gertakari eta transformazioak aztertzeko helburuarekin plazaratzen dira".
Honela, dantzaren egitean eragina duten elementuak zein egitetik sortzen diren ikerketa bide berriak izango dira hizpide abenduaren 10 eta 11an Bilboko Bizkaia Aretoan. Izen emateak 60€-ko kostua du eta 30€-koa, aldiz langabetuentzat.
Programa
Abenduaren 10a
- 9:00etan: Harrera eta dokumentazioa.
- 9:30etan: Inaugurazioa
- 10:00etan: Aurkezpena. Artea eta praktika kontestualak.
- 10:30ean: Lekuz Leku. La Fundicion.
- 11:00etan: Natalia Monge (Organik - Dantza/antzerkiko zuzendaria) Espazio publikoan.
- 11:30ean: Etenaldia.
- 12:30ean: Lurraldeak. Sharon Fridman Konpainia.
- 13:30ean: Barbara Diaz (D+i eta Eva Bertomeu Cia. Danza). Hiri-koreografiak
- 16:00etan: Hizketaldia. Dantza espazio mugarrietan. Euskal Herriko Konpainiak.
- 17:30an: Etenaldia.
- 18:00etan: Choreoscope. Lorand Janos (Zuzendari-Komisarioa).
Oharra: Eskerrak eman nahi dizkiogu Dantzaldia Jaialdiari, Sharon Fridman eta Lorand Janos parte hartzeko erreztatzeagatik.
Abenduak 11
- 9:30ean: 4. azala. Mihaela Kavdanska (zuzendaritza artistikoa) eta Dolma Jover (koreogragoa eta interpretea)
- 10:15ean: Rose Breuss (koreografoa)
- 11:00etan: Laura Kumin (zuzendaria, Madrilgo Lehiaketa Koreografikoaren zuzendaria, Paso a 2)
- 11:45ean: Etenaldia.
- 12:15ean: Pere Faura (Koreografoa, dantzaria)
- 13:00: Andres Marin (Flamenco Abierto Konpainia)
- 16:00: Hizketaldia: Dantza, eskola eta komunitatea. Moderatzailea: Alicia Gomez Linares (D+i eta Kantabriako Unibertsitateko kidea). Parte hartzaileak: Juan Antonio Urbeltz (euskal folklorearen ikertzailea), Fatima Sanchez (Hezkuntza emozionala (Botin Guneko Sormen, Emozio eta Gizarte Hezitzailea), ADDE (Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea), Amaia Navascues Alberdi (Gorputzaldiak), Begoña Krego eta María Martín (KregoMartín konpainia).
- 17:00: Elkarrizketa: Marcos Morau (La Veronal konpainia)- Jon Maya (Kukai Dantza).
- 18:00: Kafe etenaldia.
- 18:30: Hizketaldia: Prestakuntza dantzan eta ikerketan. Moderatzailea: Carmen Gimenez Morte (D+i eta Valentziako Goi Mailako Dantza Kontserbatorioa). Parte-hartzaileak: Esther Vendrell eta Carles Salas (Institut del Teatre), Ana Remiro (Dantzerti), Eneko Lorente Bilbao (UPV/EHU), Alicia Gomez Linares (D+I)
-
20:00 AmaieraAntolatzaileak: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Asociación Española Danza + Investigación (D+I).
Ikerketa performatiboaren nazioarteko I.topaketa
- Data: Abenduaren 10a eta 11a.
- Lekua: Bizkaia Aretoa, Bilbo.
- Antolatzaileak: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Asociación Española Danza + Investigación (D+I).
- Kolaboratzaileak: Ikusentzutezko Komunikazioa eta Publizitate Saila, La Fundición, ADDE, Artebi, Dantzabiz, Dantzagunea.
- Zuzendariak: Eneko Lorente Bilbao (UPV/EHU), Carmen Gimenez Morte (D+I) eta Alicia Gomez-Linares (D+I)
- Izen ematea: orokorra 60€ / Ikasleak eta langabetuak 30€ (agiria behar da). Sabadell bankuko edozein bulegotan, edo banku-transferentzia bidez egin behar da ordainketa: IBAN: ES78 0081 0015 5600 0126 3032. Kontzeptua: kongresuan parte-hartuko duen pertsonaren izena eta abizena. Matrikularen diru-sarrera egindakoan, ordain-agiria bidali behar da, eta izatekotan, ikasle edo langabetu-agiria: info.danzamasinvestigacion@gmail.com
Dokumentuaren akzioak