Dokumentuaren akzioak
Dantza eta folklorea hizpide NDB-ren 2015eko hitzaldi zikloan
Emakumeak dantzan duen papera, dantzaren arloan eman diren Kultur Ondasun adierazpenak, Agoizko dantzetako kardari edo pelaireak, dantzaren pedagogia eta Erriberako folklorea izango dira solasgai Nafarroako Dantzarien Biltzarrak azaroa eta abendurako antolaturako zikloan. Bihartik hasi eta abenduaren 19a bitartean bost hitzaldi izango dira Iruñea, Barañain, Agoitz eta Fustiñanan.
Angiluerreka elkartearen, Barde Ribera elkartearen, Barañaingo jautsi taldearen eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin antolatutako hitzaldiak zabalkunde kulturalaren programaren baitan kokatzen dira eta Pedro Romeo, Susana Irigaray, Josetxo Paternain, Mikel Diaz eta Jose Luis Balmaseda izango dituzte hizlari.
Nafarroako Dantzarien Biltzarra, 2015eko hitzaldi zikloa
Azaroak 19
- 19:00etan Barañaingo Kultur Etxean: Emakumearen papera dantzan (Pedro Romeo)
Azaroak 21
- 11:30ean Euskokultur (Iruñea): Kultur Ondasun adierazpenak dantzan (Susana Irigaray)
Abenduak 10
- 19:00etan Agoizko Aurelio Leoz aretoan: Kardariak Agoizko dantzetan (Josetxo Paternain)
Abenduak 15
- 19:00etan Euskokultur (Iruñea): Dantzaren pedagogia (Mikel Diaz)
Abenduak 29
- 19:00etan Fustiñanako Kultur Gunean: Erriberako folklorea (Jose Luis Balmaseda)
Informazioa: Hitzaldiak 2015 (Nafardantza)
Dokumentuaren akzioak