Dokumentuaren akzioak
Etorkizuna kolokan, 30 urteko ibilbidea jaso eta balioan jartzeko deia egin du Muelle3-k
Dantza eta sorkuntza garikidearen alorrean, Bilbon 30 urteko ibilbide oparoa izan dun Muelle3 proiektua kolokan dago, eraikina salgai jarri baitute jabeek. Muelle 3 desagertu daiteke beraz datozen hilabeteetan eta horren aurrean Matxalen de Pedrok, Olatz de Andresek eta Igor de Cuadrak, azken urteotan Muelle3-n espazio gestionatu duten dantzariek espazioaren memoria jaso eta gordetzeko proiektua martxan jarri dute. Muelle30urte izendatu dute ekimena eta urte guztiotan Muelle3-n dinamiketan parte hartu izan duten guztiak deialdia babestu, lagundu eta zabaltzera gonbidatu dituzte.
Hogeita hamar urte hauetan gertatu den guztiaren zati bat transmitituko duen zerbait dokumentatu nahiko lukete eta urte hauetan Muelle3-ekin lotura izan duen edonorekin konpartitu. Crowdfunding bidez babestu nahi dute "muelle30urte" proiektua . Horren bidez, Muelle 3-n 30 urteetako historia jasotzen duen argitalpen bat egin nahi dute, besteak beste espazioan ibili den jendearen memoria eta esperientziak batuko dituena.
Hogeita hamar urteak ospatzeko beste hainbat ekitaldiren artean festa bat ere antolatu dute, abenduaren 19an izango da.
Informazioa: Muelle30urte
Dokumentuaren akzioak