Dokumentuaren akzioak
Azaroaren 15ean aterako da berriz kalera Biarritzen San Martin ezpata-dantza
Maritzuli konpainiaren ekimenez estreinatu zen iazko azaroan San Martin ezpata-dantza, eta aurtengo irailean, Maitaldian, agerraldia egin badu ere, berezko eguna San Martin (azaroak 11) duenez, datorren azaroaren 15ean izango du bigarren agerraldi ofiziala dagokion festan.
San Martin ezpata-dantzaren kofradia ere antolatu dute ekitaldiaren antolaketa eta jarraipen ardura bere gain hartzeko. 37 dantzarik osatutako taldearekin eta 24 umek osatutako beste talde batekin plazaratu zen 2014ko azaroaren 9an lehen aldiz San Martin ezpata-dantza Biarritzen.
Gare du Midi aurrealdean dagoen Baratze publikotik abiatu eta bertan bukatzen du bere emanaldia San Martin ezpata-dantzak. Bitartean Biarritzeko hainbat plaza eta kale pasa eta horietako askotan geldialdiak eta dantzaldiak egiten ditu, bukatzeko dantzari eta ikusleek baratze publikoan azken dantza elkarrekin eginez.
San Martin ezpata-dantza 2015
- Azaroak 15, igandea
- Ordutegia: 10:30-12:30
- Baratze publikotik abiatu eta Biarritzeko kaleetan.
Dokumentuaren akzioak