Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Dantza izango da Irudimena lehiaketako protagonista

2015/10/01

Dantza soinuak oinarritzat hartuta sorkuntza musikal, literario edo grafikoa egiteko proposamena luzatzen du Euskal Kultur Erakundea k eta Azkue Fundazioa k antolatu duen Irudimena dantzan lehiaketak. Urriaren 1etik 15era bitartean zabalik egongo da 5. edizio honetako proposamenak jasotzeko e...

Gehiago irakurri

Ehun ezpata-dantzaritik gora elkartu dira Lesakan ezpata-dantzari eguna ospatzen

2015/09/29

Orain 30 urte egin bezala, ezpata-dantzari eguna ospatu dute 2015eko abuztuan Lesakan, eta aspaldiko  zubigaineko eta ziarkako jendetsuenak dantzatu dituzte. Abuztuaren 9a, Lesakako Beti Gaztek bere 75. Urteurrena ospatzen zuen eguna aukeratu zuten lesakarrek jaia antolatzeko eta hainbat belaunald...

Gehiago irakurri

Dantza tradizionalak San Migeletan protagonista

2015/09/29

Gaur, irailak 29, San Migel eguna da. Festa honek badu zerbait berezia dantzariontzat, izan ere dantza-tradizio ugari ikusi ahal izaten baitira Euskal Herriko zenbait txokotan; Iurretan dantzari-dantza, gorulariak eta erregelak egiten dituzte urtero gaurko egunez, Markina- Xemeinen ezpata-dantza, s...

Gehiago irakurri

XII. Dantza-zirkuiturako proposamenak bidaltzeko epea irekita dago

2015/09/28

2015eko irailaren 18tik urriaren 16ra Dantza Zirkuitura proposamenak bidaltzeko epea zabalik dago, 2016ko dantza-katalogoa osatzeko. Euskal konpainien proposamen guztiak zuzenean sartzen dira dantza-katalogoan, baina programatzaileei helarazten zaien informazio-izaera duten katalogo laburrean ba...

Gehiago irakurri

Alturako aurreskua bihar berriz Bilbon

2015/09/25

Gogoratzen irudi hauek? Ba bihar larunbata, Salbatzaile dantza taldeko Alberto Dueñas berriz igoko da Ibaizabal gainean 27 metrora jarritako tranpolinera aurreskua dantzatzera. Red Bull Cliff Diving salto lehiaketak bigarrenez ekingo dio ikuskizunari alturako aurreskuarekin. Eguerdiko 14:00etan S...

Gehiago irakurri

Alicia Amatriainek Baden-Wutermberg-eko Ganbarako dantzari izendapen arranditsua jaso du

2015/09/25

Alemaniako arte eta kulturaren arloan lan egin duten dantzariak omentzeko dagoen izendapen gorena jaso du Alicia Amatriain ballet dantzari donostiarrak. Iratxe de Arantzibia kazetari eta dantza kritikoak eman du ezagutzera albistea eta honek adierazi duenez Stuttgartko operan egin den ekitaldia...

Gehiago irakurri

Ireki dira Dantzertiko ikasgelak

2015/09/24

Atzo goizean ireki zituen ateak Dantzertik, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolak. Aste honetan zehar ikasleek lehen klaseak jaso badituzte ere atzo goizean egin zuten irekiera ekitaldi ofiziala Dantzertiren egoitzan, Bilboko Juan Crisostomo kontserbatorioan. Hezkuntza, kultura...

Gehiago irakurri

Anguiano prest dago hankapalo eta trokeo-dantzetarako

2015/09/23

Aldapa handian dagoen kalea hankapaloetan eta biraka jaisten dutelako ezaguna da Anguiano. Baina maiz ezagutzen ez dena da hankapaloetan dabiltzan derviche errioxarrak dantzariak direla, trokeo-dantzak dantzatzen dituzten dantzariak. Aldapa jira biran jaitsi eta trokeo-dantzak egiten dituzte Anguia...

Gehiago irakurri

Euskal Dantza Tradizionaleko eskolaren XXXVIII. ikastaroan izena emateko epea zabaldu du Bizkai Euskal Folklor Elkarteak

2015/09/22

Euskal Dantza tradizionala ikasteko urteroko ikastaroa prest du Bizkai Euskal Folklor Elkarteak. Euskal dantza tradizionaleko eskola urriaren 14ean hasi eta maiatzaren erdialdera bitartean izango da Bilbon eta klaseak astelehen eta asteazken arratsaldetan izango dira. Matrikulazioa epea zabaldu du...

Gehiago irakurri

Dantzaz josiko du udazkena Dantzaldiaren 16. edizioak

2015/09/21

Sharon Fridman, Dantza Konpainia Nazionala eta Damian Muñoz dira Bilboko Dantzaldiaren aurtengo izen nagusietako batzuk. La Fundicion -ek Dantzaldiaren 16. edizioa prest du dagoneko. Irailaren 23an Espainiako dantza konpainia nazionaleko Dimo Kirilov eta Tamako Akiyama izango dira inaugurazioa ...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Inauteriak 2017 oinarrizko egutegia

2017/01/24

Eskerrik asko bioi informazioagatik.

Dantzan on Plazako dantza aberasten: ingurutxoak eta kontra-dantzak

2017/01/16

Kaixo Goizane,
Guk froga egin dugu, eta prezio diferentzia euskarazko eta espainolezko orrien artean dago. Ziurrenik akatsen bat izango da. Guk dugun informazioaren arabera, 45€-koa da Kutxako bezeroentzako prezioa. Nolanahi ere, bide zuzenena Kutxa Kultur Gelakoekin argitzea izango da. Hemen duzu beren webgunean daukaten telefono-zenbakia: 900 44 55 66
Eskerrik asko zure ohar zorrotz eta zehatzagatik.

Dantzan on Horra, horra, gure Olentzero!

2016/12/29

Bai, halaxe da Elur, twitterren aritu ziren horretaz hizketan Gari Garaialde eta Leire Narbaiza: https://twitter.com/GariGaraialde/status/811528317388124160

Dantzan on "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

2016/11/03

Baiezkoan gaude Endika, baina onena unibertsitatera deitzea duzu, EHUk berak antolatzen baitu. Hemen duzu telefonoa: http://www.ehu.eus/eu/web/complementarios/euskal-dantza

Dantzan on "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

2016/10/11

Egun on Arkaitz! EHUren webgunean, "ohiko galderak" atalean, klaseak "lauretatik zazpietara" izango direla jartzen du, baina antolatzaileek esan digute ordutegia ez dela definitiboa oraindik.

Dantzan on Emakume eta gizonezkoek elkarrekin dantzatu dute Mairuaren Alardeko trokeo-dantzetan

2016/07/28

Eskerrik asko Ion. Arrazoi duzu, guk ere badugu gogoan neskak dantzan ikusi izana 2009 urtea baino lehen. Zuzendu dugu testua.

Dantzan on Lasa 1950 Dantza-jauziak

2016/04/20

Xabier Itzainari helarazi diogu Patxi Monteron galdera, eta honako hau erantzun digu:
"Patxiren galdera, alabainan, garrantzitusa da, eta neke zaut erantzutea. Ene gostuko, dantzatzeko manera hori, indartsua eta elegantea, nun dantzariak ez diren berdin ari bainan bai elgarrekin, joan da dantzari horiekin eta berekin zeramaten munduarekin. Nik orain dela 15-20 bat urte ikusi izan dut, tokian tokika, izpiritu horren orroitzapen zerbeit, eta orduko dantzariekin ere ainitz ikasi dut. Gertatzen ahal zen besta berrietako bezpera ondo batez, edo zikiro batetik landa, edo pilota partida batetarik landa presuna batzu berotzea eta lotzea, batez ere Lapurdi barnekalde eta Baxenabarren, bainan behar zen untsa gertatu!
Gaur egun zertan den? Egia erran, ez naiz gehiago biziki plazaz-plaza ibiltzen eta ez dakit sobera gauzak zertan diren. Jauziak ainitz emaiten direla, hori segur, bainan nola emaiten diren, hori besterik da. Tokian tokika behar litaike behatu. Gure heinean entseatzen gira “izpiritu” horren beiratzen gure xokoan (Itsasu eta inguruetan), bainan zaila da, gazte ainitzentzat jauziak ez beitira baitezpada dantza erakargarriak. Dantza erretxak bezala ikusten dituzte jauziak, Lasako bideoak alderantzizkoa diolarik ene ustez.
Hurbilagotik behatu behar beraz"

Dantzan on Villacañas: dantzatzeagatik ordaintzen duten dantzariak

2016/03/21

Mila esker zuen erantzunagatik! Bai, filme horren berri eman genuen dantzan.eus-en bere garaian: https://dantzan.eus/albisteak/danzantes-liz-lobato
MIla esker gogoraraztegatik!
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com