Dokumentuaren akzioak
Nundik Nora ikuskizunaren azken emanaldia larunbat honetan Maulen
Maritzuli konpainiak bi urtez eszenatokietan izan duen Nundik Nora dantza ikuskizunaren azken emanaldia egingo du asteburu honetan Zuberoan, Mauleko Baitha zinema gelan. Zuberoako dantzen historia eta jatorria arakatuz XVIII. mendetik gaur egunerarte ibilbidea egiten du Jon eta Claude Iruretagoienak gidatutako ikuskizun honek.
Luis XIV.ren gorteko la bell danse abiapuntu hartuta, XVIII. mendeko kontra-dantzak, quadrillearen sorrera, Vestris eta Dupont bezalako dantza-maisuen ekarpenak, armadako ikasketak eta haien aztarnak gure dantzetan, eta Zuberoako dantzetan aurrekari horiek guztiek utzitako aztarnak azaleratzen ditu ikuskizun honetan Maritzuli konpainiak.
Urdiñarbeko Bil xokoa eta Barkoxeko Etxahun elkarteek antolatuta, urtarrilaren 9an, larunbatean, Maulen Baitha zinema gelan eskainiko da azken aldiz Nundik Nora, Dantzaren eta maskaraden historiak, dantza-maisuen oroitzapenak ikusgarria.
Maritzuli: Nundik Nora
- Urtarrilak 9, larunbata, 21:00etan
- Baitha zinema, Maule
Dokumentuaren akzioak