Orain arteko ekarpenak
Ireki da Biarritzen Soka erakusketa
2015/09/11
Gaurtik aurrera zabalik ditu ateak Euskal Kultur Erakundeak antolatutako Soka euskal dantzaren urratsei jarraiki erakusketak Biarritzen. Soka-dantza batekin ireki zen euskal dantzaren iragana, oraina eta etorkizuna aztergai dituen erakusketa Santa Eugenia elizpean.
Zer da euskal dantza? Zergatik...
Leitzako ezpata-dantzari buruzko dokumentala prestatzen ari da Xabier Perurena
2015/09/10
Leitzako ezpata-dantzari buruzko dokumentala prestatzen ari da Xabier Perurena aktore eta ekoizlea. Izan ere oso gertuko sentitzen baitute ezpata-dantza herrian, San Tiburtzioetan, abuztuaren 11an, dantzatzen da urtero eta sendo errotu da. Honen jatorri eta bilakaeraren inguruan, ordea, galderak di...
Maita, dantza eta edan. Behin baizik ez haiz biziko!
2015/09/09
Hitz horiekin gonbidatzen du Thierry Malandainek aurtengo Maitaldia Jaialdian parte hartzera. Irailaren 11a eta 20a bitartean dantzaz gozatzeko nazioarteko programazio handia dakarte Biarritzeko karrika eta antzokietara, Win Vandekeybus koreografo belgikar saritua eta Jose Carlos Martinezen Dantza ...
Lizarraldeko herri dantzen tailerrak proposamen berriak dakartza irailean
2015/09/07
Irailerako prestatu dituzten ekintzen programa zabaldu du Lizarraldeko herri dantzen tailerrak. Euskal Herriko lehengo bizitza erakusten duten postal irudien erakusketak, dantzaldiak, kopla kantaldiak zein dantzari buruzko hitzaldiak izango dira irailaren 11an hasi eta 25a bitartean Fray Diego Kult...
Gorteko dantzen ikastaroa Lizarran
2015/09/02
Gaur bertan hasi eta irailaren 4a bitartean Berpizkundeko gorteetako dantzak ikasteko aukera izango da Lizarran. Peio Otano dantzari, koreografo eta musikariaren zuzendaritzapean garai bateko koreografietara hurbiltzeko aukera izango da Fray Diego kulturgunean arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara bi...
Baiona, Boise, Gasteiz, Donostia eta Bilbo: dantza ekitaldiak hiriburuetako festetan
2015/07/29
Gaur abiatzen dira Baionako festak eta ohi bezala hainbat dantza ekitaldi izango dira bertan. Boisen (AEB) Jaialdi ere egunotan ospatzen ari dira eta dantza taldeen emanaldiak programako izar distiratsuak izan ohi dira bertan. Ohi bezala, Gasteiz, Donostia eta Bilboko festetan dantza ekitaldiak uga...
Non dantzatuko duzue uda honetan?
2015/07/28
Urtero bezala hainbat euskal dantza talde atzerrian dabiltza dagoeneko nazioarteko folklore jaialdi, truke-bida eta hango eta hemengo festetan dantza emanaldiak eskaintzen. Izegem (Belgika), Saint Malo (Bretaña), Lublin (Polonia), Klatoly (Txekia), Lleida (Katalunia), Boise (Estatu Batuak) edo Sa...
Paloteadoa Fustiñanan abuztuaren 6an ospatuko da
2015/07/27
Fustiñanako Barde-ribera dantza taldeak abuztuaren 6an plazaratuko du bertako paloteadoa. Arratsaldeko 19:30etan izango da emanaldia Foruen plazan. Herriko patroiaren festak abuztuaren 5etik 11ra bitartean izango dira eta hauen baitan dantzatuko dute paloteadoa ere, Justo eta Pastor santuen omene...
Hondarribia berdintasunaren hiria saria jasoko dute Kresalak, Irrintzik eta Udaberrik
2015/07/24
Kresala Elkarteak eta Irrintzi eta Udaberri dantza taldeek Jaizkibel konpainiak lehengoz emango duen Hondarribia bedintasunaren hiria saria jasoko dute. Gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde lan egiten duten pertsona eta erakundeak saritzea dute helburu sari honekin.
Donostiako Kresala...
Argentinako Beti Alai dantza taldeak emanaldiak eskainiko ditu Euskal Herrian
2015/07/23
Mar de Platako Beti Alai dantza taldea ostiral honetan iritsiko da euskal lurretara eta uztailaren 25etik aurrera zenbait emanaldi eskainiko ditu Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdin.
Mar de Platako dantza taldeko 26 dantzari eta musikariak larunbat honetan eskainiko dute lehenengo emanaldia getxoko P...
Orain arteko erantzunak
Dantzan.com on Beasaingo Neskatxen Esku-dantzaren sorkuntza prozesuren aurkezpena
2013/01/07
Mila esker zuei! Aldatu dugu ordua!
Dantzan.com on Zuberoako Maskaradak 2013 egutegia
2013/01/07
Ohartxo bat. Apirilaren 21ean, Lakarrin jarri dugu izango direla maskaradak, halaxe jartzen baitu guk jaso dugun informazioan. Berria egunkariak argitaratutako egutegian ordea, apirilaren 21ean Altzain jartzen ditu izango direla. Guk jasotako egutegia Zuberoan maskaradak iragartzeko erabiltzen ari den afitxa da, eta beraz, oraingoz horrela utziko dugu, baina inork data horretan joateko asmoa badu, joan aurretik (lau hilabete falta dira oraindik!) kontrastatu.
Dantzan.com on Ivor Allsop, ezpata-dantzen ikertzaile eta bultzatzailea hil da
2012/11/23
Ivor Alssopen heriotz-oharra The Guardian-en: http://www.guardian.co.uk/stage/2012/nov/22/ivor-allsop-obituary
Dantzan.com on Dantza tradizionaleko monitore ikastaroa BDBren eskutik
2012/11/15
Jakin dugunez, ikastaro hau urrian hastekoa zen, baina matrikulazio urria izan zuenez ez zen martxan jartzerik izan.
Dantzan.com on Areatza: Aurreskua 1925
2012/11/12
Hemen Mikel SArriegik aipatzen du Hermuako Barteko aurreskua: http://www.dantzan.com/[…]/hermua-barteko-aurreskua-2012
Dantzan.com on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean
2012/11/12
Eskerrikasko Xabier! Asko estimatzen ditugu zure besarkada eta animoak. Gu gozatzen ari gara, eta altxor hauek gozatzen ez dituenak berak galtzen du!
Dantzan.com on Jabier Aranburu, Baryshnikov jaio eta James Dean hil zen dantzari ordiziarra
2012/11/12
MIla esker zuen erantzunengatik Mikel eta Joseba. Emandako informazioa Jabier Aranburu-ri buruzko orrialdean joango gara jartzen:
http://www.dantzan.com/dantzariak/jabier-aranburu
http://www.dantzan.com/dantzariak/jabier-aranburu
Dantzan.com on Pagola: Pette Basabürü 1982
2012/11/01
Bil Xokoa blogean irakurri dugunez Pagolak egindako Pette Basaburu pastoral horretan, Batista Urrruti aritu zen errejenta lanetan, Jean Mixel Bedaxagar txirulari eta Gat Arane atabalarekin.
http://batmantxo.over-blog.[…]tte-basaburu-109093899.html
http://batmantxo.over-blog.[…]tte-basaburu-109093899.html
Dantzan.com on Elburua Gernika 1962
2012/10/31
Txomin Unzaluk zenbait argibide eman dizkigu bideo honetan agertzen diren dantzarien inguruan: "Hor doaz irudiei buruz nere azalpenak:Eguna: 1965.eko maiatzaren 25a. Egun horretan jendaurrean berreskuratu zen Gernikako Elai-Alai taldea, militarren erreboltaren ostean deseginda. Lekua: Gernikako Pasealekua. Dantzariak: Txapelduna, Rufino Garai Azkarai "Mili". Muxikarra. Lumoko Santa Luzian "Erregeletako" aurreskularia (1904-1996) Bestea, Iñaki Garai Legarreta . Elai-Alairen dantzari ohia. (1975.an maiatzaren 14an, Guardia Zibilak erailda Blanca bere emaztearekin batera beren etxean.)"