Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Arizterrazuko erromeriari buruzko liburua aurkeztuko da igandean bertan ospatuko den jaialdian

2015/10/21

Andatzako Erromeri Elkarteak antolatuta, urriaren 25ean, igandean, Aiako San Pedro auzoko Arizterrazun jaialdia ospatuko da, eta bertan Joxemari Iriondok idatzitako Arizterrazu, mandioko (azken) erromeria liburuaren aurkezpena egingo da. Honi bazkariak eta arratsaldean ospatuko den erromeriak lagu...

Gehiago irakurri

Igor Euba dantzaria zendu da

2015/10/19

Igor Euba Leioako dantzari gaztea minbiziak jota hil da pasa den urriaren 13an. 34 urte zituen Igorrek eta txikitatik hasita dantzan aritu zen han eta hemen, herriko dantza taldetik hasi eta Euskal Herriko Dantza solteko txapelketa zein aurresku txapelketetan aritzeraino. 6 urterekin hasi zuen b...

Gehiago irakurri 1

Dantza Bilboko antzerki eta dantza garaikidearen Bad jaialdian

2015/10/19

Dantza eta Antzerki garaikidea hartzen ditu oinarritzat Bilbon urriaren 21etik azaroaren 1a bitartean ospatuko den BAD jaialdiak. Bilboko Udalak antolatuta, hogei konpainia inguruk beteko dituzte BilbaoArte, La Merced, La Fundicion, Bilborock eta Errekalde aretoak. Antzerki, performance...

Gehiago irakurri

Zuberoako dantzak aztergai izango dira azaroaren 7an Barkoxen

2015/10/16

Dantza al da Zuberoako arima? Galdera horretatik abiatuta Zuberoako dantzen oinarriak, eraginak eta egungo egoera aztertuko dira azaroaren 7an, larunbatez, Barkoxeko Denen Etxean egingo den Xiberoko dantzak atzo, gaur eta bihar jardunaldian. Eusko ikaskuntz a k antolatuta, Jon eta Claude Irur...

Gehiago irakurri

Galdakaoko Andra Mari taldeak 60. urteurrena ospatuko du azaroan

2015/10/15

Dantza eta musika oinarritzat hartuko dituzten zenbait ekintza antolatu ditu azarorako Galdakaoko Andra Mari Eusko Dantzari Taldeak 60. urteurrena ospatzeko. Dantzak azaroaren 21 eta 22an hartuko du protagonismoa Galdakaon. Urteurreneko ospakizunak azaroan egin eta hainbat ekitaldi eta jaiald...

Gehiago irakurri

Euskal kultura protagonista izango da Washingtoneko Smithsonian Folklive jaialdian

2015/10/13

Etxe zuriaren aurrean du egoitza Smithsonian Fundazioak. Eta Washingtoneko Etxe Zuria eta Smithsonian Institution-en artean dagoen kalean ospatzen da  urtero Smithsonian Folklive jaialdia. Urtero munduko kultura gutxi batzuk hautatu eta horien erakustaldi handia antolatzen dute Smithsonian Folkliv...

Gehiago irakurri 1

Ilunabarrean dantzan: Europako Folk dantzak eta euskal dantzak Gasteizen

2015/10/09

Europako hainbat lurraldetako dantza tradizionalak ikasi eta praktikan jartzeko aukera zabalduko du gaurtik hasita Ilunabarrean dantzan, Balfolk-aren eta euskal dantzen plaza izeneko zikloak. Ander Zabaleta musikariak koordinatuta, Gasteizko Oihaneder euskararen etxean hiru saio eskainiko d...

Gehiago irakurri

Dantzan Bilaka ekimeneko sorkuntza lanak datozen egunetan taularatuko dira

2015/10/08

Dantzan Bilaka, koreografia-sorkuntzari bideratutako ekimena, bere azken fasera iritsi da. Koreografo hasi berriek, beraien lanak urtean zehar landu ostean, jendaurrean aurkeztuko dituzte datozen egunotan. Zortzi koreografo izan dira bederatzigarren edizio honetan Igor de Quadra koordinatzaile a...

Gehiago irakurri

Mutxiko Eguna asteburu honetan ospatuko da Herri Uztaren egitarauaren baitan

2015/10/07

Bihar, urriak 8, abiatuko da aurtengo Herri Uzta jaialdia Uztaritze, Kanbo, Ezpeleta, Luhuso, Basusarri eta Arrangoitzen. Hitzaldi, musika, emanaldi eta dantzaz beteriko egunak igandean amaituko dira Mutxikoaren egunaren 37. edizioarekin. "Euskal Kultur ondarea sustatu eta transmititzeko helbu...

Gehiago irakurri

Jorge Nozal donostiarrak jaso du Herberehetako dantza-sari nagusia

2015/10/06

Jorge Nozal donostiarrak jaso du Herbehereetako Zwann Dansprijs saria. Joan zen larunbatean eman zioten saria Maastrichteko Dantza Jaialdian egindako ekitaldi batean, Iratxe de Arantzibia kazetariak Diario Vasco egunkarian informatutakoaren arabera . Herbereheetako antzoki nazionalek ematen dute u...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia

2014/02/07

Eskerrik asko abisuagatik, eguneratu dugu egutegia.

Dantzan.com on Maskaraden inguruko galderak Zuberoako Mihia Pitz telebistako lehiaketa berrian

2013/10/14

Maskaradetan emakumeek lehen aldiz non eta noiz parte hartu zuten galdearen inguruan idatzi digu Marcel Bedaxagarrek. Hauxe esaten digu: "Ene ustez, egün bat baizik ez züen egin Barkoxen. Eta ondotik, ez da emazterik izan maskaradetan 31 urtez. Urdiñarben ziren berriz agertü eta geroztik beti hor dira, salbü Eskiulan, herri horrek emazteen maskaradak egin ondoan, gizonenak egin beitzütian urte zonbait berantago (Gamere Ziihigako aitzineko maskaraden ber urtean eta ber ihautean).

Dantzan.com on Areatza: Aurreskua 1925

2013/09/18

Bideo honen harira, Sojok bere jaioterrira egindako bisitaren berri ematen zuen ABC egunkariko albistea aurkitu du @jabiortega -k eta twitter bidez konpartitu du. Hauxe dio testuak:
ABC, Viernes 5 de Febrero de 1925
Vascongadas
El Dr. Sojo en Bilbao
Bilbao 5, 11 noche. El ilustre periodista argentino doctor Sojo visitó hoy Villaro, donde nació su madre, presenciando las fiestas típicas que se organizaron en su honor. Por la tarde verificó una visita a la casa paterna, existente en Castrejana. Esta noche, sus amigos obsequiaron al director de La Rasan, de Buenos Aires, con ana comida en el Club Náutico, a la qne. asistieron el presidente de la Diputación, el alcalde y el cónsul de la Argentina.

Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Jon Iruretagoienak hauen berri eman digu <dantzan> posta zerrendan: "Ixtorio Mixtorio ikusgarria Bretaniara eraman genuen Maritzuli konpainiarekin, Xinkako (Bidarte) eta Eraiki (Behobia) taldeekin. Guingamp eta Pontivy-n eman genuen. Hendaiako Akelarre taldea eta behobiako eraiki dantza taldea, IDB ek lagundurik, Bretaniara joan ziren, Concarneau-ko "les filets bleus" festibalean parte hartzeko."

Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Jakin dugunez Donostiako Kresala dantza taldea Ambert-en izan da, Frantzian.

Dantzan.com on Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/03

Eskerrikasko Ander! Sartu dugu zerrendan.

Dantzan.com on Dantzargazkia 001: Maskaradak Sohütan 1934an

2013/08/14

Hona Marcel Bedaxagarrek emandako zenbait argibide: "Ene ustez xorrotx bata (eskerrekoa) Marcellin Heguiaphal daiteke. Pastoral errejent familia handi batetakoa et bera ere errejent izana. Azkena 1984 ean Sohütan, "Aimunen lau semeak". 1996 an zendürik. Gure Irratiko Mattin Larzabal eki algarizketatü günian 1982 an. Maskarada horik aipatü zeizkün. Ez dütüt oro gogoan orai. Orain segür niz xuriz den eta argazkian ageri den motiko gaztea beti bizi dela! Ferdinand Morot deitzen da eta Sohütan da beti. Diala 15 egün, pastoral mustrakan zen."

Dantzan.com on Dantza ekitaldiak Herri Urratsen

2013/05/20

Mila esker Johañe. Egin dugu zuzenketa. Ondo segi!
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com