Dokumentuaren akzioak
"Launaka" ikuskizuna estreinatuko du Dantzaz konpainiak apirilaren 9an
Launaka Dantzaz Konpainiaren ekoizpen berria da. Cristobal Balenciaga Museoarekin, Donostia Kulturarekin eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin ekoiztu du. Ikuskizunerako bereziki prestatutako nazioarte-mailako bi koreograforen lanak bildu ditu: Paolo Mohovich eta Vitali Safronkine. Era berean, bi konposatzaile handiren musikarekin osatu dira piezak: Juan Crisóstomo de Arriaga eta Franz Schubert. Inspirazio-iturri nagusia izan da nazioartean sona handia duen euskal sortzaile bat: Cristobal Balenciaga.
Lau lankide, lau sortzaile (bost, zehatzago esanda), lau dantzari-hirukote, eta hari laukote bat... Guztiak lau fase dituen prozesu batean bildu dira. Jadanik bukatuta dagoen prozesu bat (Mohovich eta Arriaga), 2015eko urrian hasi zen beste prozesu batekin bateratu da, hainbat fasetan, eta 2016ko apirilaren 9an aurkeztuko da.
Ikuskizunak zuzeneko musika izango du, Euskadiko Orkestrako Sinfonikoko musikari batzuk osatutako Dionysus soka-laukotearekin eta Niña Coyote eta Chico Tornado taldearekin.
Data: apirilarren 9a, larunbata
Tokiak eta ordutegia:
- 11:00, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitza, Miramon, Donostia
- 20:00, Gazteszena, Donostia
Prezioa: 10€ sarrera-salmenta
Informazioa: Dantzaz konpainia / Donostia Kultura
Dokumentuaren akzioak