Dokumentuaren akzioak
Asteburuan abiatuko da Hernaniko 21. Dantzari Festa
Dantzari, musikari, erraldoi eta buru-handiak prest dira Hernaniko Dantzari Festan parte hartzeko. Apirilaren 9tik 16ra bitartean ospatuko den 21. edizio honetan, Euskal Herriko zenbait txokotatik hurbildutako dantza taldeak izango dira Hernanin. Dantza emanaldi eta erromeriez gain Iraultza dantza taldeak antolatutako euskal jantziei buruzko erakusketa eta hitzaldia ere antolatu dira festaren azken egunetarako. Hona egitarau osoa:
Hernaniko 21. Dantzari Festa
Apirilak 9, larunbata
11:30ean: Ttarla dantza taldeko dantzari txikienak irteera eta dantza emanaldia (Erdiguneko kaleetan, euria egingo balu Atsegindegin).
17:00etan: Dantzari txikien irteera eta dantza emanaldia. (Erdiguneko kaleetan, euria egingo balu Atsegindegin).
- Hasieran Hernaniko musika eskolako txalapartariak eta Hernaniko bertso eskolako bertsolariak.
- Dantza taldeak eta parte hartzaileak: Astigar (Astigarraga), Bukalai (Zizurkil), Egape (Urnieta), Ereintza (Errenteria), Eskola (Donostia), Ibarla Meaka (Irun), Trebeska (Donostia), Ttarla (Hernani) eta Hernaniko erraldoi eta buruhaundien konpartsa.
- Dantzak: Dantza talde guztiek hasieran agurra dantzatuko dute eta amaieran fandango eta arin-arina eta kalejira.
19:00etan: Erromeria Jeiki Hadi taldearekin Atsegindegin.
Apirilak 10, igandea
11:00etan: Kalejira eta dantza ekitaldiak herriko kaleetan zehar. (Euria egongo balu Biteri Kultur Etxeko areto nagusian).
- Dantza talde eta parte hartzaileak: Hernaniko musika eskola, Hernaniko erraldoi eta buruhandien konpartsa, Ttarla (Hernani), Arkaitz (Añorga), Ereintza (Errenteria), Eskola (Donostia), Goizaldi (Donostia), Ibarla Meaka (Irun), Kemen (Irun), Trebeska (Donostia), Adurtza (Gasteiz), Alkartasuna (Bermeo), Baztandarrak (Elizondo), Ortzadar (Iruñea), Basakaitz (Iribas) Garaztarrak (Donibane Garazi), Errege txopitak (Larraine), Begiraleak (Donibane Lohizune).
13:30ean: Dantzaldia Gudarien enparantzan.
- Dantzak: Dantza talde guztiek agitariena, agurra, mutxikoak, fandango eta arin-arina, eta larrain-dantza egingo dituzte.
15:00etan: Bazkaria eta erromeria dantzari eta soinujoleentzat Atsegindegin.
Apirilaren 11tik 15era
17:00etatik 20etara: Euskal jantzien erakusketa Biteri Kultur Etxean. Antolatzailea: Iraultza dantza-taldea.
Apirilak 14, osteguna
19:00etan: "Baserritarren jantziak" hitzaldia Biteri Kultur Etxean. Hizlaria: Ramon Garcia (Iraultza Dantza Taldea).
Apirilak 16, larunbata
18:30ean: Erromeria Jeiki taldearekin Plaza Berrin (euria egingo balu Atsegindegin).
Dokumentuaren akzioak