Dokumentuaren akzioak
Maskaraden inguruko galderak Zuberoako Mihia Pitz telebistako lehiaketa berrian
Euskara eta kultura ardatz izan du lehen saioak, eta maskaraden inguruko erreportajea eskaini dute, hain zuzen ere euskarari buruz maskaradarien gogoetak, kezkak eta iritziak jasoz. Hauxe da erreportajea:
Urdiñarbe, Barkoxe, Gamere-Zihiga eta Hokiko jaietako batzordeek parte hartu dute Mihia Pitz jokoaren lehen saioan. Xiberoko Azia elkartearekin batera Kanaldudek parte hartu du telebista programaren errealizazioan. Hemen saio osoa:
Zuberoako maskaradetan, emakumeek lehen aldiz zein herretan parte hartu zuten galdetu dute aurkezleek. Parte hartzaileetako batek Eskiula erantzun dute, 1990ean eskiulatarrek erabat emakumez osatutako maskaradak plazaratu baitzituzten. Ez da erantzun zuzena izan ordea, maskaradak osorik emakumez osatuta aurkeztu aurretik, zenbait pertsonaia, anderea, laborarisa eta kantiniersa adibidez, emakumeek jokatzen hasia baitziren. Erantzun zuzena Barkoxe zen, 1946an parte hartu baitzuten Barkoxeko maskaradetan lehen aldiz emakumeek.
Informazioa: Mihia Pitz jokoaren lehen partea (Kanaldude)
Dokumentuaren akzioak