Dokumentuaren akzioak
Ondarea eta teknologia berriak aztergai Ortzadarren Jardunaldietan
Gaur ekingo zaie Iruñean Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak eta Nafarroako Ondare ez-materialaren Artxiboak antolatuta III Jardunaldi Zientifikoei. Teknologia berriak, begirada berriak lelopean XXXI. Folklore Jardunaldiak antolatu ditu Ortzadarrek azken hilabeteotan eta martxoaren 11 bitartean Nafarroako ondare ez materiaralen artxiboarekin lotuko dira jardunaldiok.
Hain zuzen ere, 10 urte dira Nafarroako ondare ez materialaren artxiboa martxan jarri zela eta urteurrenaren harira materiarik gabeko ondarea eta teknologia berriak uztartu dira jardunaldietan. Maria Angeles Querol eta Alex Ibañez Madril eta Euskal Herriko unibertsitateetako kideiak izango dira, besteak beste, jardunaldi hauetako hizlariak.
- Martxoak 7, astelehena: 19:00etan: KOM eta zine dokumentala proiekzioa Eugenio Arraiza "in memoriam". Filmotekan.
- Martxoak 8, asteartea: On-line kantutegiaren aurkezpena
- Martxoak 9, asteazkena: 10:00etatik 14:00etara: " Kultur Ondare Materiagabearen kudeaketa" lan jardunaldia. Hitzaldia: Maria Angeles Querol (UCM). NUP, Ada Byron Aretoan.
- Martxoak 10, osteguna: 17:00etatik 20:30era: Landa lana: Metodologia eta teknologia. NUP, Ada Byron aretoa.
- Martxoak 11, ostirala: 17:00etatik 20:30era: teknologia berriak, begirada berriak. Truke zientifikoaren jardunaldia: Komunikazio eta eta esperientziak. Hitzaldia: Alex Ibañez (EHU). NUP, Ada Byron aretoa.
Dokumentuaren akzioak