Orain arteko ekarpenak
Pio Caro Baroja, Lantzeko inauterien berpiztea ekarri zuen zinemagilea hil da
2015/12/01
87 urte zituela hil da Pio Caro Baroja dokumentalen egile ezaguna. Julio Caro Baroja anaiarekin batera euskal folklorearen inguruko hainbat lan baliotsu egin zituen Pio Caro Barojak, besteak beste Lantzeko inauteriak berreskuratzea ekarri zuena edo Navarra las cuatro estaciones .
Pio Caro Ba...
Euskal dantza da Macachinen Gure Ametza
2015/11/26
Euskal dantza tradizionalak indar handia du diasporan, honen trasmisioaren inguruan lanean ari diren petsonak asko dira. Urriaren 30a eta azaroaren 1a bitartean ospatu da Macachinen, Argentinan, euskal astea eta jai egun horien harira aldizkaria ere argitaratu zuten Panpako herrian. Aldizkariak M...
Joxemiel Bidador dantzan
2015/11/25
Urriaren 10ean estreinatu zen Joxemiel Bidador Pastorala. Estreinaldiaren aurretik Joxemiel Bidadorren inguruko zenbait mintzaldi antolatu ziren, eta horrela, urriaren 5ean, Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean, Bidadorrek dantza alorrean jorratu zuen lanaren inguruan aritu zen Patxi Laborda, "Jox...
Zuberoako dantzen ikastaroa Ortzadar eta Johañe Etxebesten eskutik
2015/11/24
Johañe Etxebest dantza irakasle zuberotarra Iruñean izango da azaroaren 28an, datorren larunbatean, Zuberoako dantzak erakusten. Ortzadar Euskal Folklore Elkartea k antolatu du ikastaro hau eta goizeko 10:00etatik aurrera ekingo diote dantzari Arrotxapeako Aretoan.
Ikastaroan parte hartzeko d...
Jon Oñatibiaren Erri-dantza, 40 urteren ondoren berriz plazan
2015/11/23
XX. mendean hainbat ahalegin izan dira "euskal dantza nazional" bat ezartzeko. Sabino Aranak Durangaldeko ezpata-dantza hautatu zuen horretarako, eta Eusko Gaztedik praktikan jarri zuen. Errepublika garaian, Aita Donostiak Baztango mutil-dantzak proposatu zituen eta eskoletan erakutsi behar zirel...
Dantzaren ikerketa performatiboaren nazioarteko I. topaketak ospatuko dira Bilbon
2015/11/20
Dantzaren ikerketa esperientzien inguruan arituko dira topaketa hauetan, praktika artistikoak ezagutzera eman eta zabaltzeko helburuarekin . Abenduaren 10 eta 11 bitartean Bilbon egingo dira dantzaren Ikerketa Performatiboaren I. to...
Dantza eta folklorea hizpide NDB-ren 2015eko hitzaldi zikloan
2015/11/18
Emakumeak dantzan duen papera, dantzaren arloan eman diren Kultur Ondasun adierazpenak, Agoizko dantzetako kardari edo pelaireak, dantzaren pedagogia eta Erriberako folklorea izango dira solasgai Nafarroako Dantzarien Biltzarra k azaroa eta abendurako antolaturako zikloan. Bihartik hasi eta abendu...
Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi
2015/11/17
Juan Antonio Urbeltz dantza eta folklore ikertzaileak jasoko du Gipuzkoako Urrezko Domina. Gaur goizean Diputatuen Kontseiluan Foru Aldundiak ematen duten errekonozimendu gorena Urbeltzi ematea erabaki dute, honek egindako "ekarpen emankor eta aberatsagatik". Marian Arregik, Juan Antonio Urbeltze...
Oskara izeneko proiektu berria ari da prestatzen Kukai Dantza
2015/11/17
La Veronal dantza konpainiarekin batera Oskara izeneko ikuskizun berria prestatzen dihardu Kukai Dantza k. La Veronaleko Marcos Morauren gidaritza koreografikoak eta Kukaiko dantzarien jarduna uztartuko dira lan honetan, Jon Mayaren zuzendaritzapean.
La Veronalek munduko hainbat tokitati...
Biarritzeko festak bertan behera utzi dituzte eta San Martin ezpata-dantza ere bai
2015/11/14
Parisko atzoko atentatuak tarteko, Biarritzeko festak bertan behera utzi ditu bertako udalak. Festen baitan, San Martin ezpata-dantza bigarrenez karrikaratzekoak ziren bihar, baina hori ere bertan behera utzi dute. ...
Orain arteko erantzunak
Dantzan on San Bartolome de la Torre: Danza de las espadas
2014/12/06
Mila esker zuzenketarengatik Mikel! Ezpata-dantzako toki zehatzetan aritzen diren dantzarien izenak interesgarriak dira hemengoekin konparatzeko. Hemengo ezpata-dantzetan "guion" izendapena agertzen zaigu tarteka (Legazpin), edo maisu-zaharra ere bai (Xemeinen). Rabeoador-ik ez, baina hemen ezpata txikiekin aritzen direnei "azkendariak" esan izan zaie (taldearen bukaeran joaten direlako normalean).
Dantzan.com on Iruñerriko hirugarren Euskal Jaia maiatzaren 17an izanen da
2014/05/05
Eskerrikasko Aritz. Zuzendu dugu.
Dantzan.com on Goizueta: Inauteriak 1991
2014/02/26
Ttipi-Ttapan irakurri dugunez, pasa den larunbatean, garai batean zagi-dantza nola egiten zuten erakusten ibili da Joxe Mari Narbarte Goizuetako gazteei. Gaztetan dantza egindakoa da Joxe Mari Narbarte, eta bere esanetan oraingo gazteek oso desberdin dantzatzen dute eta beraiek nola egiten zuten erakusten aritu zaie.
https://erran.eus/goizueta/[…]eska-mutikoek-gazte-txokoan
https://erran.eus/goizueta/[…]eska-mutikoek-gazte-txokoan
Dantzan.com on Raices 14 - Ordizia: brokel-dantza 1973
2014/02/25
Jose Ignazio Ansorenak bideo honi buruzko hainbat argibide emanez idatzi digu. Berak txistulari gisan parte hartu zuela grabazioan eta 1973. urtean izan zela. Parte hartu zuten dantzarietako batzuren izenak ere eman dizkigu. Hona bere mezua: "Egia da KRESALA Taldeak grabatu zuela, 1973ean. Neu ere tarteko, oraindik ikasle besterik ez banintz ere, txistulari gisan. Baina besterik ezean... Nirekin batera aritu zen atabalaria, Pello Cuesta. Ongi gogoratzen naiz lekua nolakoa zen, baserri eder baten ondoan eta Ordizia herritik ez oso urruti, ez ordea, nola iristen zen ezta zein izen zuen ere. Mikelek aipatzen duen kontua, Goierri taldeari eskaini zitzaiola eta uko egin zuela, izan liteke oso garaiko kontua delako. Baina guk ez genuen horren berririk izan. Dantzariak hauek dira: Xabier eta Iñigo Arregi anaiak (hau orain pare bat urte hila), Iñaki Olano, Aitor Aizpurua, Xabier Sagastibeltza, Jose Ignazio San Jose, Leixa, Víctor Casín, Hippie, eta Xabier Otaegi, Txirri".
Dantzan.com on Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2013ko diru-laguntzak
2014/02/14
2014ko otsailaren 14an ebazpen honen zuzenketa bat argitaratu da Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian. Sorkuntza koreografikoa alorreko diru-laguntzen zerrenda aldatu da, eta beraz, azken zerrenda honakoa da:
- Judith Argomaniz Jimenez: Hooked
- Idurre Azkue Iruretagoiena: Bailar por bailar (es tontería?)
- Amparo Badiola Mazariegos: Palabras invisibles
- David Guerra Garcia: Outline
- Ziomara Hormaetxe Fernández: Symbiosis
- Maria Ibarretxe del Val: Pink flamencos
- Izaskun Lapaza Rodriguez: Fase tres
- Atxarte Lopez de Munain: Konstruktoen teoria
- Maria Martín Escudero: Re en sol mayor
- Judith Argomaniz Jimenez: Hooked
- Idurre Azkue Iruretagoiena: Bailar por bailar (es tontería?)
- Amparo Badiola Mazariegos: Palabras invisibles
- David Guerra Garcia: Outline
- Ziomara Hormaetxe Fernández: Symbiosis
- Maria Ibarretxe del Val: Pink flamencos
- Izaskun Lapaza Rodriguez: Fase tres
- Atxarte Lopez de Munain: Konstruktoen teoria
- Maria Martín Escudero: Re en sol mayor
Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia
2014/02/09
Aipatu data egutegian sartu dugu jada, mila esker.
Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia
2014/02/08
Mila esker abixatzearren, atxikitu dugu egutegira.