Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Pio Caro Baroja, Lantzeko inauterien berpiztea ekarri zuen zinemagilea hil da

2015/12/01

87 urte zituela hil da Pio Caro Baroja dokumentalen egile ezaguna. Julio Caro Baroja anaiarekin batera euskal folklorearen inguruko hainbat lan baliotsu egin zituen Pio Caro Barojak,  besteak beste Lantzeko inauteriak berreskuratzea ekarri zuena edo Navarra las cuatro estaciones . Pio Caro Ba...

Gehiago irakurri

Euskal dantza da Macachinen Gure Ametza

2015/11/26

Euskal dantza tradizionalak indar handia du diasporan, honen trasmisioaren inguruan lanean ari diren petsonak asko dira. Urriaren 30a eta azaroaren 1a bitartean ospatu da Macachinen, Argentinan, euskal astea eta jai egun horien harira aldizkaria ere argitaratu zuten Panpako herrian. Aldizkariak M...

Gehiago irakurri

Joxemiel Bidador dantzan

2015/11/25

Urriaren 10ean estreinatu zen Joxemiel Bidador Pastorala. Estreinaldiaren aurretik Joxemiel Bidadorren inguruko zenbait mintzaldi antolatu ziren, eta horrela, urriaren 5ean, Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean, Bidadorrek dantza alorrean jorratu zuen lanaren inguruan aritu zen Patxi Laborda,  "Jox...

Gehiago irakurri

Zuberoako dantzen ikastaroa Ortzadar eta Johañe Etxebesten eskutik

2015/11/24

Johañe Etxebest dantza irakasle zuberotarra Iruñean izango da azaroaren 28an, datorren larunbatean, Zuberoako dantzak erakusten. Ortzadar Euskal Folklore Elkartea k antolatu du ikastaro hau eta goizeko 10:00etatik aurrera ekingo diote dantzari Arrotxapeako Aretoan. Ikastaroan parte hartzeko d...

Gehiago irakurri

Jon Oñatibiaren Erri-dantza, 40 urteren ondoren berriz plazan

2015/11/23

XX. mendean hainbat ahalegin izan dira "euskal dantza nazional" bat ezartzeko. Sabino Aranak Durangaldeko ezpata-dantza hautatu zuen horretarako, eta Eusko Gaztedik praktikan jarri zuen. Errepublika garaian, Aita Donostiak Baztango mutil-dantzak proposatu zituen eta eskoletan erakutsi behar zirel...

Gehiago irakurri 2

Dantzaren ikerketa performatiboaren nazioarteko I. topaketak ospatuko dira Bilbon

2015/11/20

Dantzaren   ikerketa   esperientzien  inguruan arituko dira  topaketa hauetan,  praktika   artistikoak   ezagutzera   eman   eta   zabaltzeko   helburuarekin .  Abenduaren 10 eta 11 bitartean Bilbon egingo dira  dantzaren Ikerketa Performatiboaren I. to...

Gehiago irakurri

Dantza eta folklorea hizpide NDB-ren 2015eko hitzaldi zikloan

2015/11/18

Emakumeak dantzan duen papera, dantzaren arloan eman diren Kultur Ondasun adierazpenak, Agoizko dantzetako kardari edo pelaireak, dantzaren pedagogia eta Erriberako folklorea izango dira solasgai Nafarroako Dantzarien Biltzarra k azaroa eta abendurako antolaturako zikloan. Bihartik hasi eta abendu...

Gehiago irakurri

Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Juan Antonio Urbeltz dantza eta folklore ikertzaileak jasoko du Gipuzkoako Urrezko Domina. Gaur goizean Diputatuen Kontseiluan Foru Aldundiak ematen duten errekonozimendu gorena Urbeltzi ematea erabaki dute, honek egindako "ekarpen emankor eta aberatsagatik".  Marian Arregik, Juan Antonio Urbeltze...

Gehiago irakurri 13

Oskara izeneko proiektu berria ari da prestatzen Kukai Dantza

2015/11/17

La Veronal dantza konpainiarekin batera Oskara izeneko ikuskizun berria prestatzen dihardu Kukai Dantza k. La Veronaleko Marcos Morauren gidaritza koreografikoak eta Kukaiko dantzarien jarduna uztartuko dira lan honetan, Jon Mayaren zuzendaritzapean. La Veronalek munduko hainbat tokitati...

Gehiago irakurri

Biarritzeko festak bertan behera utzi dituzte eta San Martin ezpata-dantza ere bai

2015/11/14

Parisko atzoko atentatuak tarteko, Biarritzeko festak bertan behera utzi ditu bertako udalak. Festen baitan, San Martin ezpata-dantza bigarrenez karrikaratzekoak ziren bihar, baina hori ere bertan behera utzi dute. ...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean

2022/03/16

Agustin Mendizabalek idatzi digu hiru argazkiren inguruko zenbait argibide argigarri eskainiz, hona bere mezua:

Nik uste, Eguberri giroko bi argazkiak Etxetxikiren atarian bertan atereak dira, hau da, Manuel Lekuonaren etxean bertan (eta, segur aski, Lekuonak berak). Hori esateko arrazoiak:
Bi mutikoen eta olentzeroaren argazkia fatxada nagusian egina, eta talde handiarena alboko fatxadan.
Etxetxiki egon zen tokitik gobaralekua ("labaderoa") eta Oiartzun horrelaxe ikusten dira.
Lortu ditudan Etxetxikiren bi argazki horietan (berriagoak; hemen: http://www.liburuklik.euskadi.eus/[…]/12320#&gid=1&pid=10, eta hemen: http://www.oiartzuarrenbait[…]ki-zaharrak?title=etxetxiki) guztiz bat datoz ateko harlanduak, baita pareta-kantoikoak ere. Oharra: olentzeroaren ("Orantzaro" dio argazkiak) atzeko etxea ez dago argazki berriagoetan (gaur egungo etxe "berria" baizik).
Talde handia ageri den argazkian, ezkerreko aldean, etxeari itsatsita zegoen eranskinaren hasiera nabaritzen da.

Dantzan on Baltasar emakumea izan zenekoa

2022/01/05

Eta noizkoa da ba Azkoitiko lehen kabalgata hori?

Dantzan on Zuberoako Maskaradak 2022 egutegia

2022/01/04

2022ko maskaraden oihartzuna hedabideetan:
- 2022ko Zuberoako Maskaraden egunak (Gaztezulo, 2022-01-03)
https://www.gaztezulo.eus/[…]/2022ko-zuberoako-maskaraden-egunak
- Barkoxen agur erran ondotik, Atharratzen abiatuko dituzte aurtengo Maskaradak (Kazeta, 2022-01-04)
https://www.kazeta.eus/eu/i[…]dituzte-aurtengo-maskaradak
- Asteburu honetan maskaradei agur Barkoxen, eta hurrengo astean ongi-etorri Atharratze-Alozen (Argia, 2022-01-04) https://www.argia.eus/albis[…]gi-etorri-atharratze-alozen

Dantzan on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen

2021/10/22

Eskerrik asko Mikel zerrenda osatzen laguntzeagatik!

Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean

2021/07/05

Eskerrik asko Mikel! Bidali dituzun Kutxatekako argazkiak emanaldi berekoak dirudite, bai horixe! Sarrera nagusira ekarriko ditugu, baia eta eskaintzen dituzun datu jakingarriak ere. Mila esker!

Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean

2021/07/05

Oier Solaguren-ek idatzi digu esanez "Berrizko txistularia seguruena Hipolito Amezua" izan daitekeela. Dantzari batzuen janzkerak (prakak, zapatak...) ere "kuriosoak" direla eta, "eguraldiagatik eta orduko denboran erropa zuriek zuten kostuagatik agian" izan ote daitekeen iradokitzen du. Eskerrik asko Oier!

Dantzan on Marka batek zure herriko inauterietako mozorroa plagiatzen duenean

2021/06/03

Berrian Edu Lartzanguren-ek argitaratutako artikulua: "Indigenen kulturaz jabetzea egotzi dio Mexikok Zara etxeari. Mexikoko Kultur Idazkaritzak azalpenak eskatu dizkio Inditex taldeko enpresari, soineko batean mixtec kulturaren diseinuak erabiltzeagatik. Beste bi arropa enpresa ere salatu ditu."
https://www.berria.eus/albi[…]io-mexikok-zara-etxeari.htm

Dantzan on Karibuen eresia

2021/04/28

Iker Urteaga: "Bideo hau ekarri dit gogora: https://youtu.be/hTGJfRPLe08?t=204 "

Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da

2021/04/09

Sagrario zendu da.
Gure dolumiña... Urbeltz-Arregi sendia

Dantzan on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua

2021/03/23

Eskerrik asko Leire. Bai, irudi hauek oso baliagarriak dira aurreskua eta soka-dantza gauza bera direla gogorarazteko eta aurreskuak sokan dantzatzean hartzen duela zentzua.

Emakumeen izenen inguruan arrazoi osoa duzu. Saiatu ginen horiek jasotzen, baina ez genuen lortu eta pentsatu genuen behin argitaratuta agian errazago izango zela identifikatzen hastea. Zaila da 82 urte pasa direlako, baina ea zabalkundea eman eta argitzen joateko aukera dugun.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com