Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Neguko festak Eskoriatzan

2015/12/28

Eskoriatzako udalak herrian neguko festetan egiten diren ospakizun eta erritoen bilketa lana egin du argazki, bideo eta irudien bidez. Bereziki inauterietan eta Santa Ageda egunaren bueltan Eskoriatzan mantendu diren ohiturak dokumentatu ditu Badihardugu elkartearen lankidetzarekin. Santa Agedan ki...

Gehiago irakurri

Dantzazale ikastaroa antolatu du EDB-k gabonetarako

2015/12/21

Abenduaren 26, 28 eta 29rako  Dantza Tradizionaleko Taldeetako Arduradunen Formazio ikastaroa antolatu du Euskal Dantzarien Biltzarra k. Gasteizen, ADB-ren egoitzan burutuko dira saioak eta egunean 4 ordukoak izango dira. Josu Larrinaga, Jean Bedaxagar, Mikel Diaz, Natxo Montero, Xabier Etxabe e...

Gehiago irakurri

Jota eta Porrua zure etxeko atarian 15$-en truke

2015/12/18

Zorion-agur dantzatuak jarri ditu martxan Boiseko Oinkarik.  Oinkari-Gram izendatu dute ekimena eta atzo egin zuen lehen aldiz Boiseko Oinkari dantza taldeak , taldearentzako dirua lortzeko helburuarekin. Gabonetako zorion-telegrama dantzatuak dira Oinkari-Gramek eskaintzen dituenak: eskaera eg...

Gehiago irakurri

Gipuzkoako Dantzei buruzko emanaldi berezia eskainiko du Goizaldik

2015/12/17

Donostiako Goizaldi dantza-taldeak Gipuzkoako Dantzen emanaldia egingo du Donostiako Victoria Eugenia antzokian abenduaren 20an. Taldeko arduradunek berezitzat jo duten saioa da, "aspaldi aurkeztu ez duten moduan" Gipuzkoako dantzak monografikoki landuko baitituzte. Goizaldik era honetara egin du...

Gehiago irakurri

Alicia Amatriain proposatu dute Donostiako Urrezko Danborra emateko hautagai

2015/12/11

Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea k Alicia Amatriain donostiarra proposatu du Donostiako Urrezko Danborra jasotzeko hautagai gisa. Amatriain Stuttgart Balleteko dantzari nagusia da gaur egun, eta sona handia du nazioartean. Berriki, Alemanian ematen den dantzako sari nagusia jaso zuen, et...

Gehiago irakurri

Teknologia eta kultur ondarea hizpide Ortzadarren jardunaldietan

2015/12/09

Hurrengo ostiralean, abenduaren 11an, hasiko dira Ortzadar Euskal Folklore Elkartea ren XXXI Foklore Jardunaldiak Iruñean. Aurten Komunikazioaren eta Informazioaren Teknologia (KIT) eta Materia gabeko Kultur Ondarea (MKO) izango dira hizpide antolatutako mahai-inguruan. Riojarchivo-ko Helena Or...

Gehiago irakurri

Euskal Dantzarien Biltzarrak 50. urteurrena ospatuko du abenduaren 12an

2015/12/07

Euskal Dantzarien Biltzarraren 50. urteurrena dela eta, elkarteak ospakizun ekitaldia antolatu du abenduaren 12rako Donostiako San Telmo Museoan. Goizeko 11:00etan hasita eguerdira arte zenbait solasaldi egingo dira, Euskal dantzarien Biltzarreko kide ezberdinen eskutik: Axen Egaña, Iñaki Irigoi...

Gehiago irakurri

Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2015eko diru-laguntzen ebazpena

2015/12/04

Eusko Jaurlaritzaren kultura sailak 2015eko dantza sustatzeko diru laguntzen ebazpena argitaratu du. Aurreko urtean bezala, denera 400.000 euro eman ditu koreografia sorkuntzan, konpainien sendotzean, dantza-lanen ekoizpenean eta profesionalentzako etengabeko prestakuntzan laguntzeko. Ondokoak di...

Gehiago irakurri

Dantza irakurtzeko, entzuteko eta ikusteko Durangoko azokan

2015/12/03

Bihar, abenduak 4, irekiko ditu ateak Durango azokak eta, urtero lez, dantzazale batek bertara eraman beharreko erosketa zerrenda proposatzera gatoz. Gogoratu hemen proposatutakoez gain, dantzarekin zerikusia duten beste zenbait liburu, diska zein aldizkari topatu ahalko dituzuela Durangoko azoka ...

Gehiago irakurri

Zuberoako maskaradak 2016: Sohüta-Hokiko gazteen egutegia

2015/12/02

Urtarrilaren 10ean egingo dute 2016ko maskaraden lehen agerraldia Sohüta-Hokiko gazteek. Lau hilabetean Zuberoako 14 herritan arituko dira maskaradak eskaintzen. Battita Berrogain ari da errejenta lanetan maskaraden prestaketak gidatzen. Aitzindarien dantza irakaslea berriz Julie Ahaspe izaten ar...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan.com on Dantzargazkia 001: Maskaradak Sohütan 1934an

2013/04/30

Mila esker Mikel! Buhameek fusila eramatea ohikoa zela ikusten dugu beraz. Aipuak bat datoz Karlos Irujok eta Jon Iruretagoienak esandakoekin, eta argazkiak erakusten du Artzaina, bildotsak eta hartza gerora ere agertu izan zirela maskaradetan. Kapela konikoak monografiko baterako emango luke!

Dantzan.com on British Pathé, filme zaharren gordailua dantzaz beteta

2013/02/21

Juan Antonio Urbeltz-ek ere horixe aipatu du, Gene Yurre izan daitekeela Llangollen-eko bideoan 0:56an ageri den euskal dantzaria. Bestalde, Mikel Goitia konturatu da beste bideo honetan, "48 segundutik aurrera, Andra Mari Eusko Dantzariko dantzariak" agertzen direla eta "Euren artean lehenengoa Kepa Artetxe".
http://www.britishpathe.com/[…]/llangollen
 

Dantzan.com on Maskarada ala maskaradak?

2013/02/14

Marcel Bedaxagarrek ere halaxe esan digu: "Enetako maskaradak lütükek, beltzak eta gorriak direlakoz. Beti hola entzün diat".

Dantzan.com on Garai bateko inauteriak Luzaide eta Nafarroa Beherean

2013/02/14

Violet Alford-ek 1931ean idatzitako Zuberoako maskaraden jatorriari buruzko lan batean hauxe dio Nafarroa Behereko zaldikoei buruz:

"En Baja-Navarra conozco dos caballos, el uno ha desaparecido desgraciadamente en
Anhaux, y el otro vuelve a aparecer en San Juan Pie de Puerto, después de una ausencia de 30 años."

Beraz, ziur aski argazkian ageri den zaldiko hori izango da Alford-ek aipatzen duena. Aitor Gorostizak helarazi digun Violet Alforden artikulua hemen (pdf-a):

http://www.dantzan.com/[…]/file

Dantzan.com on Maskarada ala maskaradak?

2013/02/14

Aitor Gorostizak <dantzan> posta zerrendan esandakoa:

Violet Alfordek ere aipatzen zuen plurala erabiltzeko ohitura, "ENSAYO
SOBRE LOS ORIGENES DE LAS MASCARADAS DE ZUBEROA" artikulu hartan:

"Escribo mascaradas en plural por estar establecida esta costumbre y
en efecto en cada grupo hay siempre dos bandos"

Hemen duzue artikulua, Pedro Garmendia Goyetchek itzulita:
http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/riev/22/22373396.pdf

Dantzan.com on Garai bateko inauteriak Luzaide eta Nafarroa Beherean

2013/02/08

Bai Mikel, akats bat geneukan, eta orain zuzenduta dagoela uste dugu. Ea orain entzun dezakezun.
Bestalde, zaldikoari buruz, argazkia ez da Luzaidekoa, uste dugu Donibane Garazikoa dela, eta guretzat ere harrigarria da ez baikenuen horrelakorik ezagutzen Nafarroa Behereko inauterietan. Ea norbaitek zerbait argitzerik daukan honen inguruan...

Dantzan.com on Zenbait galdera Bateleren dantzaren inguruan

2013/02/04

Mila esker Aritz! Artikulu nagusian gehituko ditugu kontu horiek, ez dagigun berriz ere ahanztura etorri...

Dantzan.com on Argia Saria irabazi du dantzan.com-ek!

2013/01/29

Laura Mintegi, EH Bilduren legebiltzarkidea Argia sarien ekitaldian izan zen, eta hauxe idatzi du bere blogean: "Bereziki lazgarria egiten da entzutea dantzan.com webgune saritu berria (ona delako saritua, noski) laster batean itxi beharko dutela, ez dutelako segitzerik egoera ekonomikoaren erruz. Aurretik ere itxita mantendu zuten hainbat hilabeteetan eta ahalegin handia eginda bersortu zuten…. berriz ere ixteko."
http://lauramintegi.net/[…]/

Dantzan.com on Inauteriak 2013 oinarrizko egutegia

2013/01/21

Mila esker Aritz! Zuzenduta.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com